PATXO TELLERIA Monstruo Sakratuak ****************** Testuak (Hasierako orria) Maskaradak estilo ezberdinetako muntaiak plazaratu ditu bere ihardueraren zehar, baina Taldearen ezaugarririk azpaigarrienak aukeratzekotan, salbuespenak salbuespen, hauexek dira aipatu beharrekoak: Humorea eta Talde sortze lana. Monstruo Sakratuak bereizgarri bi hauek ditu, bete betean. "Marxkarada" izeneko aurreko antzezlanean, hau da, Marx Anaiei buruz egindako muntaian, Maskaradak humore mota berezia ikutu zuen, Humore Absurdoa delakoa. Euskeraz estilo horretako lehenengo ahalegina zen, eta beraz, ausarta. Pena merezi izan zuen arriskatzeak, publikoak ezin hobe erantzun bait zuen bi urtetan zehar. Hildo horretatik jarraitu nahi izan dugu, baina aurrekoan iturri bakarra erabili bagenuen, oraingoan askotatik edan dugu: Roland Dubillard, Groucho Marx, Ionesco.... denak, hori bai, gure beharren arabera moldatu eta filtratuak gure gustoko teatro ikuskizun bakar bat osatzeko. Baina ezin dugu ahaztu, azalpen honetan, Monstruo Sakakratuak tituluaren jatorria. Nondik datoz eta Zeintzu dira Monstruo horiek? Sakratuak ote dira benetan? Monstruo Sakratuak, Mendebaleko Kulturaren izen handiak dira, eta beraiei egindako milaka erreferentzien ondorioz dator tituloa. Elkarrizketa ero, solasaldi txoro, burutazio eta hitz jpkuetan garatzen dute testua bi aktoreek, eta xinplekeriaren mozorropean, egungo gizartearen iseka egiteko lizentzia osoa hartu dugu. On dagizuela Zuzendaria: CARLOS PANERA Antzezleak: PATXO TELLERIA eta MIKEL MARTINEZ Testuak: PATXO TELLERIA Roland Dubillard, Daniel defoe, Groucho Marx eta Michel Tournier-en zenbait testu erabili eta moldatu dira. Ikusentzunezkoak eta publizitatearen diseinua: ENEKO LORENTE Argiak: JON MESPERUZA Off-eko ahotsa: RAMON FERNANDEZ DE CASTRO Soinu Teknikalaria: JUSTO OZAETA (2 pertsonaia eserita dago, publikoaren artean. 1. pertsonaia 2.aren bila dabil. Azkenean aurkitzen du eta eskenatokitik jaisten da) 1. Zer egiten duzu hor? Dena prest dago, argiak, soinua... 2. Bai. Konbidatuak ere etorri dira. Begira. (Komentario bat jende kopuruari buruz) 1. Bai. Ikuskizunari hasiera eman behar diogu. 2. Itxaron apur batean. Ez al da ederra? 1. Nor da ederra? 2. Publikoaz ari naiz, orokorrean. 1. Ah, publikoa! Bai, ederra da, aizu! 2. Gogoratzen zara, gu ere espektadoreak ginenean? 1. Nola ez! Haiek bai garai onak! Butakan eseri, patxada ederrean, eta ala, bota nahi duzuena! Zure eritsiz zer da espektadore izateak duen gauzarik onena? 2. Palomitak, dudarik gabe, palomitak. Eskenatokian egotea ez da gauza makala, ez, baina erabat ezinezkoa da palomitak jatea. Ez da ulertzen esaten duzuna. 1. Niri dena den, palomitak baino gehiago kortezak gustatzen zaizkit. Kortezak ateratzen duen zarata hura: krountx!!! 2. Eta pistatxoen krisk krisk, eh? 1. Eta errefresko laten splashhh flusssss!!! Eh? 2. Ah, publiko izatea zein ederra den. Entzun dezagun. (Ez da ezer entzuten) 1. Ez da ezer entzuten. Hau bai arraroa. Zer gertatzen da, ez dute ba, jateko gogorik? 2. Egia da. Eh, gugatik ez kikildu. Atera palomitak, kortezak, pistatxoak... Ez digu ajola, benetan! 1. Eta baten batek ez badu ekarri, joan dadila momentu batean kanpora, zerbait erostera. Guk itxaron egingo dugu. Ezer ere ez, aizu... Ez dute erreakzionatzen. 2. Orduan, zertarako etorri dira hona? 1. Ideiarik ere ez. Zuk zer uste duzu? 2. Batek daki. Definitiboki, ez dut gaur egungo publikoa ulertzen. 1. Hala da, nik galduta ikusten ditut, noraezean. 2. Ai, lehengo publiko hura! 1. Zuk uste duzu publiko hau eskena errez bat ulertzeko gauza izango den? 2. Ez dakit. Egin dezagun froga bat. 1. Bai, antzeztu zeozer... Ni hemen geratuko naiz, espektadore. 2. Zera... "Bakarrik, bakarrik eta galduta palmondo eta kokoteroz beteriko irla abandonatu honetan" 1. Ezer ere ez, ikusten? Inor ere ez da unkitu. 2. Egia. Begira hirugarren lerroko hura... Ez da batere unkitu. Ez daki zer egin behar duen: barre, negar, bildurra sentitu, triste egon... 1. Begira, denak daude ondokoari begira ea besteak pistaren bat ematen dion. 2. Normala da, dena den, publikoa galdurik ibiltzea. 1. Hala da. Lehenago gauzak sinpleagoak ziren, trajedia trajedia, eta komedia komedia. Bueltarik gabe, sota caballo rey. Eta gaur egun... 2. Buff, gaur egun dena nahasia dago, eta gainera, hainbeste arte korrenterekin. Hiperrealismo kontzeptuala... 1. Postbarrokismo minimala... 2. Neokolonialismo dezimala... 1. Baina ez larritu. Gurekin ez zarete galdurik ibiliko. 2. Ez, ze gure ikuskizuna, interaktiboa baita. 1. Bai... Baina hobe adibide batekin azaltzen badugu. Prest? 2. Bai. "Bakarrik, bakarrik........honetan". (1-ek kartel bat ateratzen du: UNKITU) 1. Orain bai. Baten bat, bederen, unkiturik dago. Begira hura, negarrez hastekotan dago... 2. Eta beste hau... 1. Beno, eskerrak, kezkatzen hasia nengoen. 2. Zer nahi duzu, publikoa galdurik dago, bai, baina... Zera, intxaurrak nahi dituzu? 1. Nola, intxaurrak ere ekarri dituzu? 2. Hui!, eta erregalizak, eta kakahueteak!!! 1. Poltsiko handiak dituzu orduan. 2. Bai, hau teatrorako trajea da; poltsikoz beterik dago. Ez dago hoberik, poltsiko bat gauza bakoitzarako: hau intxaurretarako, hau erregalizerako, txiki hau, txikleetarako, beste hau palomitetarako... eta inportanteena, badauzkat eskuetarako poltsikoak. Poltsiko bat eskuin eskurako, boltsiko bat ezkerrerako ; ezkerreko boltsikoan eskuina sartzea, esan beharrik ez dago, erabat ezinezkoa da ta, ez dago heltzerik. 1. Zergatik? Ez al dira esku biak berdinak? 2. Nola! Nire eskuak ez dira berdinak. 1. Arrazoia duzu. Badakizu, zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta diferenteagoak iruditzen zaizkit. 2. Horrexegatik behar dira pertsona bi eskua elkarri luzatzeko. Zure esku biek, eurek bakarrik, ez lukete sekula elkarri luzatzeko okurrentzia izango. 1. Ezingo lukete. Begira, ez dute elkartu nahi. Ez da bata bestean sartzen. 2. Ez dakit zuri, baina niri zera gertatzen zait: nire eskuma ikusi bezain pronto, beste eskuma estutzeko gogo bizia sortzen zait. 1. Tori nirea, motel! 2. Arratsaldeon. Zer moduz? 1. Oso txarto ez, behintzat. Eta zu? 2. Apurka apurka aurrera noa. 1. Badakizu? Zure eskuma estutu bezain pronto, beste eskuma baten gogo bizia sortzen zait. 2. Niri berdin gertatzen zait. 1. Ba, zeren zain gaude? (Publikoaren eskuak estutzen hasten dira) 2. Eta gizasemea da eskua luzatzeko gauza den bakarra, esku bi behar direlako. Elefanteek, urrutira joan gabe, hain azkarrak omen diren animaliek, ezin dute. 1. Elefanteekin beste faktore bat hartu behar da kontutan eta zera da: tronpa. 2. Bai horixe. Eta bi eskurekin nahikoa da. Begira bestela tximinoak: lau dituzte, eta inork ez die galerazten beren eskuma beste eskumarekin, oinekoa alegia, lotzea. Baina ez dute inoiz egin. Ondorioa? Tximinoak tximino geratu dira, eta bizitza sozialari buruz, ez dute ezer jakin nahi. 1. Eta nahiz eta tximinoak ariketa horretarako kondizio hobeak izan, ez dira haiek pianoa lau eskutara jotzen dutenak, ez. Geu gara! 2. Bai horixe. 1. Barkartu... Agurka eta agurka ari gara eta oraindik ez gara aurkeztu. Barkatu. Beno... Hemen ikusten duzuen morroi hau, hain umila bera, hain txikia, hain gauza gutxi azalean, ba bera da obra honen autorea. Txalo bero bat berarentzat. 2. Baina, baina... 1. Ez dago bainarik. Goazen eskenatokira, ganorazko elkarrizketa bat egingo dizut eta. (Eskenatokira igotzen dira) 2. Nik egia esan ez nuen nahi... 1. Tira, tira, urduri dago hau bere lehenengo teatro lana delako. Ez da horrela? 2. Hala da, bai, eta ez dut uste egokia izango denik orain horretaz mintzatzea... 1. Arrazoia duzu. Nahi baduzu, beraz, zure orain arteko produkzioaz mintzatuko gara. Sari literario bat irabazi zenuela entzun dut. 2. Bai. 1. Orduan, tertulia literarioa egin dezakegu. 2. Tertulia literario bat! Oso ondo. 1. Esaiguzu, zer dela eta eman zizuten literatur sari hura? 2. Beno, nire produkzio osoagatik eman zidaten, eta testo asko dago. Esatebaterako, "Espresuki debekaturik dago martxan ateak zabaltzea, eta lehioetatik burua ateratzea" 1. Zerk bultzatu zintuen modu horretan espresatzera? 2. Ezingo nizuke azaldu. Konturatu ere ez nintzen egin. Barrutik atera zitzaidan, deblauki, beste batean "Metropolitanoaren barrutian edozein objeturen salmenta debekaturik dago" atera zitzaidan bezalaxe. 1. "Edozein objetu" esatean, zer adierazi nahi zenuen? 2. Edozein gauza. 1. Aja. Ez zenion "edozein" itzari zentzu peioratiboa ematen? 2. Eh? Ah, ez. Ah, bai. Ah, ez. Ah, bai, ez, bai, ez, bai, ez... Ez. 1. Nola kalifikatuko zenuke zure estiloa? 2. Ehhhh Underground??? 1. Aja. Zergatik aukeratu zenuen metropolitanoaren generoa, eta ez nobela, poesia edo teatroa? 2. Gauza batzu, genero honen bidez baino ezin dira adierazi, eta lekuz kanpo geratuko lirateke, guztiz ulertezinak, nobela batean. 1. Adibidez? 2. "Ez galdu txartela" Nobela batean, ez... ezinezkoa da. Irakurlearen tokian ipini behar zara. 1. Hildo horretatik, aipatu behar da kritiko askok leporatu dizutela ondoko hau idatzi izana: "Bidaiarien kopurua 100: zutik larogei, eserita hogei." Bihotz bihotzez, testu hau ez al da erreakzionarioa eta karka? 2. Lehenago ere esan dizut, nik errealitatea den bezela isladatzen dut. Nik ez dut politikarik egiten. 1. Kasu horretan beste lan bat aipatuko dugu, beharbada egin duzun literarioena, eta famatuena ere, bestalde, memoria guztietan dabilelako. Zure alejandrino batetaz ari naiz, non aldaketaren eternitatea isladatzen den. Hona hemen, eta buruz aipatuko dut: "Trena ateak itxita abiatuko da" 2. Eta ondorengo oktosilaboa, beti ahaztu egiten dena, batek daki zergatik: "Ez galerazi ixtea". 1. Bai. 2. Egia esan ez nago oso harro horretaz. Ez dakit, mezua hutsala da. Estetikoki aipagarria da, bai, baina edukia arrunta. Nik horrekin zera adierazi nahi nuen, trena abiatzen ez bada, zeu ere ez zarela abiatzen. Zentzugabeko jokua da, zeinean inork ez duen irabazten. 1. (Txaloak) Beno, ba honenbestez dena esanda dagoela iruditzen zait. 2. Beno, testu gehiago daude, esatebaterako, "Ez erre", "Irteera", "Komunak", "Ez eragin alarmari"... 1. Bai, baina horretarako ordubeteko txapaforum bat beharko genuke, eta... 2. Bai, eta orain zeu aurkeztu behar zaitut. 1. Beno, ez dut uste... 2. Bai, bai. Jaun andreak, nire ondoan ikusten duzuen portuko kargadore itxurazko morroi hau, artista bat duzue, musika konpositorea. Berak konposatu du espaktakulo honen banda sonoroa, eta zuzenean interpretatuko du. Bere Curriculum Vitae tren expreso bat baino luzeagoa da. Hainbeste lanen artean, "Ardi galduaren Pastorala Zintzarri eta Bulunbarako, Opus 143, Do Maiorrean", "Agoniaren Kontzertua Pandereta eta zapatarako, Opus 238, re sostenuto minorrean", "Sinfonia Higuingarria, anis botilarako, Opus 134, mi bemol maiorrean", denak Eusko Jaurlaritzak subentzionatuak... 1. Dena den, hori prehistoria da. Gaur egun beste kontzeptu bat lantzen ari naiz: intimotasuna. 2. Ezin diguzu adibide bat eman? 1. Bai, baina horretarako, kaxa bat beharko nuke... Horrexek balio du. 2. Baina ezin ditugu gauzak orain atera. Hori bukaerarako da... 1. Berdin dio, ostera ere sartuko ditugu. 2. Tira ba. (Ateratzen dituzte) 1. Hementxe dauzkat partiturak eta linterna bat. Goazen barrura. (Kaxaren barrutik) 1. Tsimmmm! 2. Tsimmm! 1. Ratapataplan! 2. Tsim! 1. Bof! 1. (Kaxatik atereaz) Ez da ederra? 2. Bai, ederra da. 1. Ez al da hau musika? 2. Bai. 1. Zertarako behar da orkesta oso bat, bibolinak eta biolak, klarinerteak eta fagotak, beno, eta are gutxiago perkusioa edo Von Karajan? Non dago guzti horretan musika? 2. Inon ere ez. Guzti hura herriaren gustu merkeari amore ematea da, besterik ez. 1. Orduan? 2. Ez nuen imajinatu ere egiten horren gauza sakon eta lazgarriak egin zitezkeenik. Harri harri eginda nago, benetan. Batez ere patatan, patatan, tacpif-tagadag, pan pan egiten duenean, eta geroxeago, goxo goxo pim, pim, pim.... Ah, eta sakulako aurkikundea da azkeneko tsouin tsouin hura. 1. Bai, azkeneko tsuin tsouin hura publikoaren gustoarekiko kontzesio bat da. 2. Dena den, beharrezkoa al da kaxa honen barruan egitea? Ito egiten naiz. 1. Guztiz beharrezkoa. Bere izakera intimoari dagokiona da. Kamara musika baino intimoagoa da hau. Dena den, deskubrimientu hau ez da nirea. Emazteari zor diot.(Alde guztietara begiratuaz) Beragatik hasi nintzen kaxa barruan egiten. 2. Ez zaio musika gustatzen? 1. Ez, eta hori izan da nire bizitzan jasan dudan dezepziorik latzena. Musika egiten ikusten ninduen bakoitzean balde bete ur botatzen dit aurpegira. Eta honelako extasi batean zaudenean hori gertatzea ez da batere atsegina! 2. Artistok bakarrik bizi beharko genuke. 1. Ai, nere lagun maitea, ez naiz batere zoriontsua. Ez dut bizitzeko gogorik. Gainera, ez dakit talentoa dudan ala ez. 2. Baina adiskide maitea, horixe talentoa duzuna! 1. Benetan? Kontzertuaren andantea entzun behar duzu orain. Nire barruko tristeziaz blai dago. 2. Beno, nik uste dut kaxatik ateratzeko ordua dela. 1. Itxaron! Azkeneko mogimendua da. 2. Ezinezkoa da. Linternaren pila amaitu da. 1. Berdin dio, metxero bat daukat. 2. Tira, baina azkar ibili, konbidatuak zai dauzkagu, eta gehiegi luzatzen ari gara. 1. Ez dago azkar ibiltzerik, azkenengo mogimendua Lento Maestuoso ma non tropo da. 2. Goazen ba. (Kaxan sartzen dira) 1. Ratapataplan, tapataplan, pataplan, taplan, plan... ratapataplan, tapataplan, pataplan, tapla, plan. Orain zeu hasiko zinen . 2. Utzidazu metxeroa! 1. Ratapataplan, tapataplan! 2. Badabadaboum! 1. Pataplan! 2. Dabadaboum! 1. Taplan! 2. Badaboum! 1. Plan! 2. Daboum! 1. Aiiiiiiiiii!!!! (Kaxatik ateratzend da. Eskua erre du) 2. Itzela. Azkeneko ai hori, benetan itzela izan da. 1. Bai? Gustatu zaizu? 2. Bai, hain benetakoa iruditu zait. Hain barrutik ateratakoa... Gaur egun ez dago gauzak horrelako sentimenduarekin egiteko gauza den aktore bat ere ez. 1. Arrazoia duzu. Niri egia esan, gaur eguneko aktoreek...bah!... 2. Bai... ez dakit... esperientzia falta zaie. 1. Gaur egun ez duzu topatuko Juana Bernarda bezalako aktoresarik. Nik gutxitan ikusi nuen, azkena Romeo eta Julietan, aspaldi aspaldian, baina ez dut sekula ahaztuko. Bazeukan mugitzeko halako estilo bat... 2. Hura zen Juana Maria Bernarda. 1. Horrela sartzen zen eskenatokian, ibiliz. 2. Ibiliz? 1. Bai, horrela, begira: ezkerreko anka lurrean, berak eskuinekoa altzatzen zuen, eta hop! bere ezkerreko ankaren aurrean ipintzen zuen. Orduan, kuik!, bere eskuineko anka erabiltzen jarraitu beharrean, denok espero zuten bezala, zeren ordurarte berak eskuineko anka erabiltzen ari zen eta ez zegoen aldatzeko arrazoirik, ba zera..., bere eskuineko anka lurrean uzten zuen, eta zioup!, hara non hasten zaigun bapatean bere ezkerrekoa mugitzen!. Txundituta, horrela geratzen zen norbera. Eta orain hadi egon esango dizudanari, begira, berak anka aldatu du eta orain ezkerrekoa da inportantzia guztia duena, dena egin behar duena, ba hala!, lurrean poliki poliki uzten du, eta jada interesatuko ez balitzaio bezala, esanez bezala: ba, ondo pentsatzen jarrita,ia ia, bestea nahiago dut,ba hara non hasten den berriro eskuineko anka aurrerantz mugitzen. Eta horrelaxe iristen zen eskenatokiaren erdiraino, inoiz ere anka bera bi aldiz segidan erabili gabe: eskuina, ezkerra, eskuina, ezkerra... Behin bakarrik aizu, behin bakarrik, eta monotonia hausteko, anka berbera hiru aldiz segidan erabili zuen: tip, ti-tip,ti-tip. Atera kontua. Horrela publikoa arku bat baino tentsoago uzten zuen. 2. Itzela. 1. Gero han gelditzen zen, isil isilik, ezer egin gabe... lantzean behin mukiak kentzeko ezbazen... 2. Hara laguna, hori suspensea da, zer nahi duzu. 1. Eta orduan, ikusle gehienak bukatuta zelakoan aldeginda zeudenean, orduan isilunea puztu, puztu, berak ez du ile bat ere mugitzen, ekaitza baino lehenagoko barea ematen du, eta Crac!, bapatean hitzegiten hasten da. 2. Itzela. 1. Eta hura zen hitzegiteko modua. Hitzegiten zuenean, publikoa ballesta bat baino tentsoago paratzen zen. Ez, ballesta bat ez, katapulta bat! 2. Itzela. 1. Aktorearen lepoan goxo goxo ikutu, berriro mukiak kendu eta esan zion: Hahhhh.... 2. Itzela. 1. Egon, oraindik ez dut bukatu. Esan zuen: "Hahhhh, lo zaude, Romeo?" 2. Zergatik esan zuen hori? 1. Nola zergatik? Ez dakit. Suposatzen dut, Romeo lo zegoelako. 2. Ez da harritzekoa, Juana Bernarda antzezten ari zela kontutan izanik. 1. Gero bera makurtu zen, eta espresio langido eta sensual batekin esan zion, "Agamenon erregea naiz, esnatu!" 2. Itzela. 1. Eh? 2. Baina berak ondo zekien bere pertsonaia Julieta zela, eta ez Tutankamon Faraoia. 1. Ez, beti aldrebestu egiten zen. Okerreko pertsonaia egiten zuen. Baina bere pertsonaiaren larruan sartzen zen. Sinistu egiten zuen. 2. Hori itzela da benetan. 1. Edan egiten zuen. 2. Horixe edaten zuela! Baina zelako aktoresa! 1. Badakizu zelan deitzen diodan nik horrelako emakume bati? Monstruo Sakratu bat. Beno, ez dakit sakratua izango zen, baina Montsruo bat, dena den. 2. Nik urrengo urtean ikusi nuen. Fedran. 1. Eta? 2. Entzun, ez dut inoiz erabili hitz hori pertsona bati buruz, baina Fedran iruditu zitzaidan... iruditu zitzaidan, oh, bai, dudarik gabe unkigarria. 1. Ez. 2. Bai. 1. Zihur zaude? 2. Ez, batere ez. Zeren orain arte hitz hori erabili ez badut, oso arrazoi sinple bategatik da: ez dakidalako zer esan nahi duen. 1. Eta zer ajola horrek. Intelektual guztiok esaten ditugu ulertzen ez ditugun hitzak. Esan, esan bildurrik gabe. 2. Bai? Beno... Iruditu zitzaidan...un-ki-ga-rri-a. Nahiz eta ordurako mugitzeko laguntza behar zuen. 1. Ulertzekoa da, garai hortan 80, 85 urte izango zitue. Orduan, ezin zuen bere kabuz mugitu? 2. Tira, berak ere zerbait ipintzen zuen bere partetik, baina laguntza behar zuen. Lau morroi zituen, bata eskuin anka mugitzeko, bestea ezkerrekoa, bestea gorputza eta azkeneko bat burua tente eusteko. Morroiak izkutatu egin behar ziren ikusiak ez izateko. Baina bost ajola denoi. Han zegoen bera, eta halako mirari bat zen suertatu zen. Ez zen morroirik ikusten, bere zimurrak ere ez ziren ikusten .Eskenatokian Fedra ikusten genuen, besterik ez. 1. Eta gainera testua zegoen. Testua eternala da. Eta ederra gainera. 2. Ederra, bai. Bazuen boskarren morroi bat testua bere ordez errezitatzen zuena. Butakaren ostean izkutaturik zegoen. 1. Eta zer ajola horrek! Aurpegiaren espresioak geratzen ziren. 2. Ah, ez ta hori ere. Bazegoen seigarren morroi bat. Bere atzean zegoen, Juana Bernardaren pelukan ezkutaturik. Juana Bernardaren aurpegiaren azaletik tiratu egiten zuen, espresioak moldatzeko. 1. Eta ze efektu lortzen zuen? 2. Txaloak, txaloak eta txaloak, horixe zen lortzen zuen efektua. 1. Juana Bernardarentzat emozionantea behar zuen izan. 2. Ez, enteratu ere ez zen egiten. Erabat mozkorturik zegoen. 1. Horixe ba, horrelako talentoa duen emakume batek ondo merezita dauka noiz edo noiz zurrutari ematea. 2. Jakina, edo jajakina, nire idazmakinak esaten duen bezala. 1. Nik astebete geroago ikusi nuen, zerean... 2. Hamlet-en? 1. Ez, zerean... 2. Otelo-n? 1. Ez, autobusean! Eta beno, oh, oh!! 2. Ez da gauza bera. 1. Ez, ez da gauza bera, baina... 2. Ez ez da gauza bera. 1. Ez, baina dena den... 2. Ez da gauza bera. Autobusa teatro modernoa da. Kartelez beterik dago. Izatekotan, teatroa interaktiboa da. 1. Arrazoia duzu. 2. Noiz ikusi da, ba, Trajedioa klasiko bat autobus batean. Eh? 1. Inoiz ere ez. Nik azkenekoa zerean ikusi nuen... 2. Coliseoan? 1. Ez. 2. Arriagan? 1. Ez. 2. Vitoria Eugenian? 1. Bai! Arriagan. 2. Vitoria Eugenian ala Arriagan? 1. Coliseoan... Edo Victoria Eugenian... edo Arriagan... Edo beste batean. Dena den, a zelako espektakuloa. Benetako trajedia bat izan zen. 2. Emaztearekin egon zinen? 1. Ez. 2. Ah, zu bakarrik, orduan? 1. Ez, emaztearekin egon nintzen. 2. Bakarrik ala emaztearekin? 1. Ideiarik ere ez.... haiz ederra izan zen, hain hunkigarria... Nire emaztearentzat batez ere, sustraietaraino hunkitu zen. Beno... hori suposizio bat besterik ez da: geroztik ez dut berriro ikusi eta. Teatroan geldituko zen, hain zegoen emozionaturik. Nik teatrotik irten nintzela esan dezaket, egon ere, hemen nago, ezta? Baina nola irten nintzen, hori ezin dizut esan. Jedeteria jarraituko nuen, trantze batean, erdi sonambulo. Biharamonean Monicaren etxean esnatu nintzen. Espektakulo ederra. 2. Hainbesterako? 1. Hasiera, batez ere, sarmangarria. Ze, geroago, trajediak, badakizu, hain sarmangarriak direnez, onak direnean, minutu gutxitara seko lo geratzen zara. 2. Egia da, nik trajedia bat ikusten dudanean, hain unkiturik sentitzen naizenez, minutu gutxitara teatrotik alde egiteko beharrean aurkitzen naiz, bestela zurrungaka hasten naiz, hain unkiturik sentitzen naiz eta. Eta zein trajedia zen? 1. Ah, ba ez naiz akordatzen, aizu. 2. Ez duzu memoriarik, ala? 1. Bai! Memoria itzela daukat. Batez ere unkiturik nagoenean itzelezko memoria daukat. Baina unkiturik egon behar dut. 2. Lastima. 1. Hasiera bai, hasiera gogoratzen dut. "Din don, ikuskizuna 5 minutu barru hasiko da" Eta gero, tonu erdia gorago, "Din don, ikuskizuna minutu baten barru hasiko da" 2. Itzela. Unkitzen ari naizela uste dut. Eta gero? 1. Plash, plash, plash, plash, splammmm! 2. Zer zen hori? 1. Ateak, alboetakoak eta ate nagusia ixten. Gero ññññiiiikkkkk! Telioa. 2. Ah, olio falta zuen. 1. Eta gero plan plan plan plan. 2. Zeharo unkitzen ari naiz. 1. Aktorearen pausuak. Horrela eskenatokiaren erdian kokatu zen... Beno, hemendik aurrera dena ilunago daukat. Orduantxe hasi nintzen lo gelditzen, eta, jakina, nire memoria ere bai. 2. Lastima. 1. Horrelako zerbait zen: parapero parapero parapero parerón, parapero parapero parapero parerón. 2. Calderón. 1. Ez, are trajikoagoa. 2. Orduan Eskilo. 1. Baliteke... Eskilo... Tilolilo tilolilo tilolilo tilolilo ( Korifeoarena egiten dute biek. 1.ek pulpitora igo eta monologeatzen du ·"tilolilo esaneez) Ez, baiz zera. Ez zen Eskilorena. Iskanbila guzti horrekin seguru esnatuko nintzela. Gauza suabeago bat zen, goxoagoa: "Tiroliro tiroliro, tiroliro lirolier. 2. Moliere! 1. Ez, gauza sakon, tragiko, psikolojiko, eta astunago bat zen. Trolorolo treolorolo trolorolo trlolof! 2. Chejof! 1. Bai! Edo Shakespeare! 2. Edo Tirso de Molina. 1. Inportanteena zera da, guztiak direla teatroaren klasikoak. 2. Guztiak dira monstruo sakratuak. Eta memoria. Memoria ere oso importantea da. 1. (Publikoari begira, urduri) Hui! Barkatu, barkatu. Berba eta berba ari gara, eta oraindik espektakuloa hasi gabe. Barkatu, berehala ekingo diogu. (Prestatzen hasten dira) 2. Kontu kontari hasten garenean, non gauden ere ahaztu egiten zaigu. 1. Tira ba... Zera... Zuk ematen zenion hasiera, ezta? 2. Ez, zu hasten zinen. 1. Ziur? Nik uste nuen zu hasten zinela... 2. Ez dut uste. (Oso urduri biak, inprobisatzen dute estrenoaren urduritasunaz eta inprobisatzearen zailtasunaz)) 1. Zigarrotxo bat nahi? 2. Bai, eskerrik asko. 1. Zigarrotxo bat nahi? 2. Bai, eskerrik asko. 1. Zigarrotxo bat nahi? 2. Bai, eskerrik asko. 1. Zigarrotxo bat nahi? 2. Bai, eskerrik asko. 1. Tilala, tilala... (...) Zigarrotxo bat nahi? 2. Bai, eskerrik asko. 1. Baina zertan ari zara? Hartu pakete osoa hala nahi baduzu. Ez, ez naiz txantxetan ari. Ez dut inoiz horrelako musturrik ikusi. Nahi al duzu beste bat ematea? 2. Baina zer duzu? Zertaz ari zara? 1. Dena den lan ona egin duzula onartu behar dut. Ondo gelditzen zaizun ahoan duzun abaniko hori. Oso kitx geratzen zaizu. 2. Nola abaniko bat? Ah, egia da! Nork ipini dit guzti hau ahoan? 1. Zuk zeuk. 2. Konturatu ere ez naiz egin. Izugarrizko despistea daukat azken honetan. Dena den, ez zenuen zertan bost zigarro eskini behar batera. 1. Ba begira, ez dut pentsatu egiten ari nintzena, oso despistaturik nago aspaldi honetan. Baina nik badaukat arrazoi on bat. 2. Neuk ere badaukat arrazoi on bat. Oraintxe bertan ez dut gogoratzen, memoria nahastu samarra dudalako aspalditxoan. Tori, pentsatzen dudan bitartean hartu zure zigarroak. 1. Nola! Bustita daude. Sartu itzazu poltsikoan eta emaidazu sua. 2. Ez, surik ez daukat. (Metxeroa atera eta sua ematen dio) 1. (Zigarroa pistuz) Lastima. Ba nirea ez da fisiolojikoa, nire despistea psikolojikoa da. 2. Nirea ere bai, oraintxe gogoratu naiz. Ez amatatu poxpolua. 1. Psikolojikoa da. 2. (Zigarriloa piztuz) Milesker. 1. Eta ez duzu asmatzen, menturaz, zergatik? 2. Ideiarik ere ez. Nire kasuan, atzo goizean erretzeari utzi niolako da. 1. Ah, ba ni honela nago atzo goizetik erretzen ez dudalako. 2. Baina ez. Nik ez dizut hori esan. Ni naiz atzo goizetik erretzen ez dudana. 1. Esan nahi duzuna, ondo dakit eta zergatik galtzen dudan memorioa. 2. Eta beno, zer nahi duzu ba, neuk ere bai. 1. Ah, zeuk ere utzi diozu erretzeari, orduan? 2. Bai. 1. Ondo dago hori, ezta? Bapatean hobe sentitzen da norbera. 2. Bai, bapatean bizkortu egiten zara. 1. Eta gero, ez dakit zuri berdin gertatuko zaizun, baina niri ematen dit jateko gogoa...! 2. Nik ez dut jaten, nik deboratu egiten dut aurrean ipintzen zaidan edozer. Eta zelako plazerraz gainera! 1. Pozten naiz zuk nire ideia bera izana. Entzun dudanez, hirugarren egunetik aurrera nahiko gogorra da tentazioari eustea. 2. Elkarri lagunduko diogu orduan. Esan behar duguna, gutako bat zigarilo bat hartzeko desiotan lehertzen ari denean, zera da, erretzea, sakon sakonean ez dela batere atsegina. Niri behintzat, hamar urte erretzen egon ondoren, ez zidan jadanik batere plazerrik ematen. 1. Ez dago ezer zitalagorik: kaltegarria da, eztulka egoten zara, kanzerra eragiten dizu egun batean bai eta bestean ere bai, eta gero zertarako: esklabu bat izateko. 2. Erretzea dekadentea da. Gauza on bakarra aurkitzen diot nik tabakoari: tabakorik ez balego, ezingo genuke erretzeari uzteko erabakia hartu. Eta horrek izugarrizko poztasuna ematen dizu. 1. Egia da. Ni inoiz baino gustorago nago nire buruarekin. 2. Hori gutxi esatea da. Ni harropuztuta nago. 1. Eta badado zergatik. Hau garaipen bat da. Nire ustez, nola jendea hain da bigun eta borondaterik gabekoa, tabakoa debekatu beharko litzateke, besterik gabe. Legez kanpo egon beharko luke, eta erretzea kartzelarekin zigortua. 2. Orduan ez luke meritorik izango, ordea. 1. Egia. Eta merito puska bat, noiz edo noiz, ondo dator, ezta? 2. Niri esango didazu, ba! 1. Txarrena da lehenengo egunetan burua nahastu xamar ibiltzen zarela. 2. Ni, berriz, nazkatzen nauena atzenzioa galtzeko joera hau da, batez ere. Baina bizpairu hilabete barru dena bere onera etorriko dela espero dut. 1. Eh, eh, ulertzen dut despistaturik egotea, baina dena den, kontuz! Hautsa lurrera botatzen ari zara. 2. Barkatu, ez dago hautsontzirik. 1. Ez, ez dago. 2. Eta gainera, badakizu?, hainbeste kontu entzun ondoren, ez zait hain zaila iruditzen erretzeari uztea. 1. Ez, utzi egin behar da eta kitto. Hori da guztia. Utzi egiten da. Ez dago konplikazio gehiagorik. 2. Ez da ezer. Eta mundu bat egiten da. 1. Zure eritzi berekoa naiz. Badago kezkatzen nauen gauza bat, ez dakit zuri berdin gertatuko zaizun... zera da, despistatu xamar bihurtzen zarela, baina hori joan egingo da. 2. Hilabete barru, dena ondo joango da. Erretzen genuenean bezala egongo gara, berdin berdin. 1. Ondo egongo gara orduan! 2. Ah!, ez naiz horren ondo sentitu sekula santan. Zigarrotxo bat? 1. Bai, milesker... Et, et, et... Zer arraio egiten ari gara? Zu ez al zara gionista? Ba begira zazu ea nor hasten den. 2. Egia da. (Libretoan) Begira, honek bai duela grazia: biok batera hasten ginen. 1. Banekien nik ez nintzela neu bakarrik hasten. 2. Eta gainera, arropa kendu egin behar dugu. 1. Nola? 2. Arropa kendu behar dugula. 1. Zihur zaude? Esan nahi dut, gidoiak esijitzen al du? 2. Gizona, nik ez dut ezer ere alferrik idazten. (Biluzten hasten dira. (Inprobisaketa, teatroan biluzteari buruz, gidoien exigentziei buruz, komertzialtasunari buruz... 1. urduri dago kaltzntziloa gora eta behera. Azkenean animatzen da, baina 2-k gelditzen du) Baina zer egin nahi duzu, txoratuta zaude? Arropa kendu bai, baina biluztu ez! 1. Ah, zelako sustoa! Nik ulertu dizut... 2. Zer, prest zaude uretara jauzi egiteko? 1. Bai. 2. Ba goazen. Baina biak batera, eh? 1. Bai. Bat, bi, hiru, hop, esan, eta jauzi egingo dugu biok. 2. Konforme. 1. Bat, bi, hiru, hop! 2. Eta? Ederra egin duzu! "Hop!" esan eta gero ez duzu jauzi egiten. 1. Zer nahi duzu, motel? Ez dut jauzi egin zuk ez duzulako jauzi egin. 2. Horixe ez dudala jauzi egin! Argi dago ez dudala jauzi egin. Ez dut ba, neuk bakarrik jauzi egingo! 1. Nola zeuk bakarrik? 2. Argi asko ikusi da ez zarela jauzi egitera ausartu. 1. Ez naiz ausartu, ez nuelako neuk bakarrik jauzi egin nahi, eta zuregan konfidantzarik ez dudalako. Eta konfidantzarik ez izateko arrazoi ederra daukat, ze, ea ba, jauzi egin duzu, bai ala ez? 2. Ez dut jauzi egin seguru nengoelako zuk ez zenuela jauzi egingo. 1. Eta nolatan jakin behar zenuen zuk ez nuela jauzi egingo? "Hop!" esan dudanean jauzi egin beharra zegoen, eta orduan neuk ere egingo nukeen. 2. Baina nik noiz egingo zain egon zara zeuk jauzi egiteko. Nik horri ez diot deitzen "batera jauzi egitea". 1. Horrela hasten bazara, zera esango dizut, egon zihur batek beti egingo duela jauzi besteak baino lehenago, milesimatan neurtu ezkero. Eta gainera, jakin beharko zen "Hop!" hitzaren zein letratan egin behar den jauzia. Ze hiru daude, erreparatu, h, o eta p. Eta zuk hatxe-an eta nik pe-an egiten badut, ni derrigorrez atzeratuko naiz. 2. Ba, begira, o-an jauzi egin behar. Baina jakina, horretarako "hop!" modu egokian ahozkatu beharko zenuke. 1. Nik "hop!" ahozkatzen dut eskolan ikasu nuen bezela: "hop!", bukaeran exklamazio zeinuarekin. 2. Ez dut entzun, ba, exklamazio zeinua. 1. Exklamazio zeinua, motel, jauzi egin izan bazenu, urak berak egin behar zuen. 2. "Plaust"-ekin nahasten ari zarela uste dut. 1. Ez ba. "Plaust" da "hop"-en bukaeran dagoen exklamazio zeinuaren zarata. Eta gero "zut" 2. Eta "zut"-en ostean dagoen zeinua zein da, orduan, eh? Beste exklamazio zeinu bat? 1. Ez, "zut"-en ostean datorrena ez da exklamazio zeinu bat, ostiko bat ipurdian baizik. Eta zozketatzen ari den ostikada baten boleto gehienak dituzu zuk. 2. Ba ez esan "zut", zure oina bijilatzen ari naiz eta. 1. Saiatu zaitez, ba, nire oina harrapatzen. Uretara erortzen banaiz, ez naiz ni bakarrik eroriko, egon ziur. 2. Ez, zure oinarekin eroriko zara, eta gero beste oinarekin, eta gero zure anatomia guztiarekin, pepelerdo halakoa. Eta exklamazio zeinu ederra egingo duelakoan nago. Baina saiatu zaitez, mesedez, ikusi nahi dut eta. Halakorik! Ekilibriotan ostikada bat eman nahi dit, eta "hop!" ziztrin bat behar bezala esaten ere ez daki. 1. Erdi biluzik egoteagatik ez duzu zertan listoarena egin behar. Ze zelako itxura, bainujantzi horrekin. 2. Eta zer? Igual ez nago oso dotore bainujantzitan, baina bederen nik badaukat bainujantzia. Eta denek ezin dute horrenbeste esan. 1. Ala, hori da, motel, esan altuago ez dudala bainujantzirik, astolapiko horrek! Horrela denek pentsatuko dute biluzik nagoela. 2. Ederto, nahi baduzu jendeak jakitea zer daramazun gainean, zuk zeuk esatea besterik ez duzu. Nik ez dut nahi. Nire eritzirako, zuk ez daukazu bainujantzirik, hori da guztia. 1. (Publikoari) Ez, baina ez nago erabat biluzik! Galtzontzilotan nago! (Isilune bat) Ederra egin dut orain. Galtzontziloa aipatu. Eskandaloa nahi zenuen? Hona hemen eskandaloa. 2. Baliteke, bai. 1. Baina argi geratu dadila zeuk behartu nauzula hitz hori esatera. 2. Zein hitz? 1. Alferrik ari zara, ez dut berriz esango. 2. Galtzontziloak? 1. Madarikatua. 2. Zer duzu ba, ez zaitut galtzontziloak kentzera behartu. 1. Besterik ere behar genuen. 2. Nik galtzontziloari galtzontziloa esaten diot. Eta berdin bidetari, txizontziari... 1. Nahikoa dugu, honezkero, eh? Hobe genuke jauzi egitea. 2. Aspaldian egongo nintzen uretan zuk "hop!" modu sinesgarri batean esaten asmatu izan bazenu. 1. Ba esan zuk, hain listoa bazara. 2. Ondo. Prest zaude? 1. Prest nago. Ordu erdia daramat prest. 2. Orduan. batera egingo dugu jauzia, konforme? "Hop!" esatean. 1. Konforme. 2. Bat, bi... Aizu, zuk ba al dakizu igeri egiten? 1. Nik? Beno, a ze galdera...! Ba, ez... Eta zuk? 2. Ideiarik ere ez. 1. Galdera bat, gidoigile bezela... eta pertsona bezela, nola ez: Ez badugu eskena hau egiten, espektadoreek haria galduko dute? Hau da, kendu ezkero, publikoak obraren mamia galduko du? 2. Haria?? Mamia?? Ba... ez, ez dut uste... 1. Orduan, hurrengo eskenara pasako gara zuzenean. 2. Hori da, hurrengo eskenara eta kito. 1. Gainera, ez dizut orain arte esan, baina lehenengo eskena hura, zozokeria hutsa iruditzen zitzaidan. 2. Bai, niri ere bai, bigarrena bezain zozoa da. 1. Pozten naiz eritzi berekoak izatea. 2. Eta gainera, jantzi hauekin, azkoz hobeto gaude (Turista jantziak). 1. Jon, (Teknikoari)ez dugu lehenengo eskena egingo, konforme? BIgarrenarekin hasiko gara. (Iluna, eta geroago Teatroa hasten da) (1 lemarekin dago. 2 sirenari eragiten) 1. Brummm brummm brummmm 2. Tuuut tuuuut 1. Ah, ez dago nabigatzea bezalakorik. 2. Bai. Imajinatzen duzu, orain igerika? 1. Eta igeri egiten jakin gabe! Askoz hobeto yate honetan. 2. Eta gainera, begira, iluntzen hasia da. 1. Bai, ilargia irtetzen ari da. 2. Egia. 1. Zure ustez, zergatik azaltzen da gauero? 2. Nik uste dut publizitate hutsa dela. 1. Horregatik izango da. 2. Ahhh! Ez dago nabigatzea bezalakorik! 1. Brummmm brummmm brummmm 2. Tuuut tuuuuut tuuuuttt Tuuut tuuuut tuuuuuttttt 1. Zer? gau osoa eman behar duzu sirenari eragiten? Nahiko erridikuloa iruditzen zait. 2. Ba utzidazu orduan lema eramaten. Zuri beti tokatzen zaizkizu gauzarik dibertigarrienak. 1. Ez, lehenago bilazazu brujula. Iparra non dagoen jakin behar dugu. 2. Iparra, iparra... Zertarako jakin nahi duzu iparra non dagoen? Iparra beti toki berean egoten da. Ez, jakin behar duguna da gu non gauden. Zure ustez, non gaude? 1. Itxas zabalean. 2. Ez dut uste, Duela ordu erdia itxas zabalean geunden. Honezkero beste nonbait egon beharko genuke. 1. Hau gurutzea. Nahiago nuen sirena jotzen ari zinenean. 2. Tooot toooot!!! 1. Eta hori? 2. Zer? 1. Sirenak lehenago tuuut tuuut egiten zuen, orain, entzun. 2. Tooot toooot. 1. Orain tooot toooot egiten du. 2. Jakina, hau beste bat da. Hau lainorako sirena da. 1. Ederra egin duzu. Nori okurritzen zaio? Orain lainoz beterik gaude. 2. Egia. Non zaude? 1. Hemen nago! Breem bremmm bremmmm 2. Zer gertatzen zaio motorrari? 1. Ez dakit. 2. Lehen bruummm brummmm egiten zuen. Eta orain... 1. Breeemmm bremmmm 2. Bremmm bremmm egiten du. 1. Brimmm brimmmmm 2. Eta orain... 1. Orain ixildu egin da. 2. Zer egingo dugu? 1. Makinagelara jeitsi beharko dugu, eta konpontzen saiatu. (Jeisten dira) Hementxe dago. 2. Ez dauka motor baten itxurarik. 1. Jakina. Tapa altxatu behar da.(Altzatzen dute) 2. Orain bai. Zer gertatzen zaio? 1. Ez dakit. Agian zigueñala. Edo pistoiak 2. Edo platinoak 1. Edo delkoaren tapa 2. Edo bentiladorearen korrea 1. Edo bujiak. Ez dakit nondik hasi. (Ikutu eta martxan hasten da, formula 1-ko motor baten zaratarekin) 2. Harrigarria da, aizu. Ea nik... (Ikutu eta ixildu egiten da) 1. Sinestezina da! Sinestezina! Kanbio kaxaren bielaren kondensadorearen alimentadorearen kablearen puntaren soldadura apurtu duzu! Sinestezina da! Motorrik gabe geratu gara itxasoaren erdian. 2. Beno, beno, ez da hainbesterako. Ez haserretu! 1. Ez haserretu? Ba bai. Haserretuko naiz? 2. Bai, eh? 1. Ba bai! Haserretu naiz. 2. Ba orduan nik, badakizu zer? 1. Zer? 2. Ekaitza ekarriko dut, zer arraio. (Libretoa hartu eta idazten du) "Ekaitz bildurgarria. Barkua balantzaka hasiko da..."(Kartel bat: EKAITZA, eta beste bat TENTSIOA) 1. Barkua balantzaka ari da. 2. Jakina. 1. Goazen gora. (Igotzen dira) Splahhhs, splassshhh Fuiiii Fuiiiii Txap, txap. 2. Kubierta urez betetzen ari da, atxikatu beharra dago. Utzi nire kontu. 1. Plop plop plop... Entzuten duzu? Behean zulo bat dago eta ura sartzen ari da. 2. Banoa, jarraitu zuk ura txikatzen. 1. Ikusten duzu? 2. Ez, oso ilun dago dena 1. Aurrerago, ezkerrerago, gorago.... 2. Bai, ikusi dut. 1. Konponduta dago? 2. Bai, zuloa estalita dago! (Igotzen da) 1. Plop plop plop Entzuten duzu? 2. Beste zulo bat. Banoa. 1. Ikusten duzu? 2. Ez, oso ilun dago dena. 1. Gorago, ezkerrerago, aurrerago... 2. Bai, ikusi dut. 1. Konponduta dago? 2. Bai, zuloa estalita dago. (Igotzen da) Jainko maitea! Begira zelako olatua. (Baldea jaurtitzen dio). 1. Ai ene! Ez gara hemendik bizirik aterako! Begira, begira beste hura! (Baldea jaurtitzen dio) 2. Ai ene! Naufragatuko dugu! Lastrea bota behar da! Musikaren monstruo sakratuak bota behar ditugu: Behetoven, Mozart, Bach, Shubert! 1. Ez, ez, musikoak ez!! Nik uste dut literaturaren monstruo sakratuak bota behar ditugula: Hara Victor Hugo, Homero, Jack London, Dostoiewski, Balzac! 2. Ehhh.... momentu bat. Ez duzu ezer sentitzen? 1. Bai! Ixiltasunaren sinfonia! Ekaitza baretu da! (kartela BARETASUNA). 2. Salbaturik gaude. Momenturik latzenetan nabaritzen da kulturaren balioa. 1. Badakizu zer? Horrela, bapatean, esaldi enblematiko bat esateko gogoa etorri zait. 2. Ba esan lasai, motel. (Kartela: ESKENAREN ESALDI ENBLEMATIKOA) 1. Jakinduriak ez du tokirik okupatzen, eta okupatzen badu, errez desokupatzen da. (Berriro hasierako lekuetara) Ez dago nabigatzea bezalakorik. 2. Ez, ez dago nabigatzea bezalakorik. 1. Entzun, motorra martxan hasi da, berriro. Brummm brummmm 2. Eta sirena. Tuuut tuuuut 1. Eta orduan? Dena ondo badoa nola arraio bihurtuko gara naufrago? 2. Lasai, itsasoa oso traidorea da, edozein momentu bat ustekabeko bat gerta daiteke. Begira, ez duzu entzuten? Badator 1. Zer dator ba? 2. Marabilla bat: berreun milla zaldi, 30.ooo zentimetro kubiko, 16 zilindro, trakzioa hamazortzi gurpiletan... Miragarria: 234 bagoi eramateko gauza da! Azkenengo nobedadea lokomotoretan 1. Konturatzen zara? Munduko lehen istripu ferromaritimoa jasango dugu. Ez da ederra? 2. Bai. Beno, agur eta zorte on. 1. Zorte on zuri ere. 1. (Kartel bat: DESESPERAZIOA) Bakarrik, bakarrik eta galduta palmondo eta kokoteroz beteriko irla desertu honetan. Oh, labadora automatikoa! Ah, telebista palkolor! Ai, batidora bapitaurus! Agur, konpakdiskeko distantziako mandoa! Zibilizazioa, zibilizazioa, zergatik abandonatu nauzu? (2-ak gauza bera esan du urrunetik eta batera) 2. ..auzu? ...zu ...zu 1. Ni? 2. Ni... ni... 1. Nor dago hor? 2. Nor dago hor? 1. Ez nago bakarrik irla abandonatu honetan! Nor zara, zibilizatua ala basatia? 2. ...ala basatia? 1. Ikus dezagun daukan kultur maila. Alea jacta est! 2. Ave cesar, morituri te salutant! 1. Quosque tandem! 2. Si vis pacem parabelum!! 1. Ez da basatia. Eta basatia bada, basati kultoa da. behinik behin. Ta ta ta ta (Behetovenen 5.- sinfonia) 2. Ta ta ta ta. 1. Munduko ibairik handiena? 2. Luzeeragatik ala ur kantitateagatik? 1. Kaudalagatik. 2. Kadagua! Australiako mendirik altuenak. 1. Australiako iparralde ala hegoaldekoak? 2. Erdialdekoak. 1. Ehhhh, Txinborazo, Txindoki eta Txihuaua. Energiaren formula? 2. Masa bider abiadura, zati indarra gehi denbora ken 3,1416, PIIIII...Talesen Teorema? 1. Eureka! Arkimedesen teorema? 2. Eureka bider Piiiiii. Pitagorasen teorema? 1. Eureka ken zazpi bider zortzi gehi Piiii. 1. Ba bai. 1947. urteko atletik-en delantera? 2. Zera.. zera... 1. Aja! 2. Iriondo zarra Panizo Benancio ete Gainza!!! Tren bat abiatzen da A puntutik B punturantz ordu jakin batean. Beste tren bat abiatzen da B puntutik C punturantz ordu bete beranduago. Kontutan harturik A treneko makinista mozkortuta dagoela, eta B treneko interbentoreak kamiseta berdea duela, zenbat arraultz behar ditu perretxiko tortila batek? 1. Pi... 2. Pi? 1. Pilo bat! 2. Nola da posible? Asmatu egin du! 1- 1975.eko urriak bost. Wemblei futbol zelaia. Liberpool eta Menchester United taldeak. Epaile jauna, Mister Smith. Espektadore guztien izenak! 2. Ehhh... Smith 1. Bai. 2. Simth... 1. Bai. 2. Simth... 1. Bai... 2. Mortimer? 1. Mortimer zer? John Mortimer ala Wiliam mortimer? 2. Ehhh... ufff... John Mortimer? 1. Ba ez! Ez, ez eta ez! Jon Mortimer ez zen egon, sukarrarekin zegoelako. 2. Egia da! Nola ez naiz konturatu! 1. Irabazi egin zaitut! 2. Nola izan naiz horren tentela! John Mortimer ez zen egon, jakina! (Ikusi egiten dira) 1. Zu! 2. Zu! 1. Hau da hau! Nire bizian naufragatu dudan lehen aldia da, eta a zer suerte txarra!!! 2. Eta? Ez duzu ikusi hau irla desertua dela? Ze demontre egiten duzu hemen? Nire irlan? 1. Zure irlan? Zure irlan? Ni lehenago nengoen. 2. Ez, ni nengoen! 1. (Biok batera) Nire irla abandonatua! Nire bizian aurkituko dudan irla abandonatu bakarra! 2. Txiki txikitatik desiratu dut irla abandonatu batean bakar bakarrik egotea, ni neu, neure buruarekin. 1. Hain da ederra bakardadea... 2. Hain da unkigarria zure ingurura begiratu eta ezer ere ez dagoenean! 1. Ezer ere ez. 2. Ezer ere ez. 1. Zu izan ezik. 2. Zu izan ezik. 1. Eta? Zer egingo dugu orain? 2. Klasikoetara jo beharko dugu. Literaturaren erreferentziak argiak dira: ezinezkoa da irla abandonatu batean naufrago bi egon. 1. Banekien nik! Nire naufragio frakasu itzela izan da. 2. Dena den, ez da inon zehazten zenbat basati egon daitezkeen. 1. Zer esan nahi duzu? 2. Argi dago: zibilizatu bakarrak egon behar du, baina nahi adina basati. 1. Eta? 2. Gutako batek basatiarena egin behar du. 1. Zuk. 2. Ez, zuk. Nik ezin dut... Ni intelektuala naiz. Zu berriz... 1. Zer? 2. Zer? Nahi duzu esatea? Alproja! Hori da. 1. Ah, bai eh? (Kartela ateratzen dute: KONFLIKTOA) Ba zu... ganorabakoa! 2. Inozoa! 1. Kankailua! 2. Gangarra! 1. Kokoloa! 2. Memeloa! 1. Papaoa! 2. Momorroa! 1. Zonzona! 2. Leloa! 1. Et, et, et... Momentu bat. Argi dezagun zure maila intelektual hori, eh, "John Mortimer"? 2. Ai!!! 1. Zer, hori da zure bagaje kulturala, zure poso intelktuala, "John Mortimer"? Hori da zure Curriculum Vitae? 2. Ondo! Neuk egingo dut basatiarena. 1. Ederto. Eta orain... Orain zibilizatu egingo zaitut. Basati, mintzatzen ikasiko duzu. Sustantiboak. Entzun: burua, sudurra, ahoa. 2. Baskua, santa, kanba. 1. Ez, ahaztu suajili hori, eta ikasi zibilizatuen hizkuntza: aditzekin hasiko gara nahi baduzu: Buaaa, negarra! Jajajaja, barrea! Bduuduududu, tontoarena egin! 2. Barkatu, barkatu baina ezin dut. Ezin dut. Ez naiz motibatzen. Hiri batean jaioa naiz, asfaltoaren semea naiz, nire birikietan karbonoaren monoxidoa dago... Gehiegi da niretzat. 1. Ah, bai eh? Jaunak ezin du basatiarena egin oso kultoa delako. Goethe irakurri duelako, Bach entzun duelako, Hamlet ikusi duelako... Ba nik egingo dut basatiarena, ez zaizkit horregatik eraztunak eroriko, ez horixe! 2. Ah, bai, eh? Eta zer egingo duzu? Jan egingo nauzu? 1. Ez. Dantzan egingo dut (Dantzan egiten du) 2. Jaun andreak, zuen aurrean Araukaniar eremuko Unpaniwuna tribuko kide bat duzue, gelditzen diren bakanetako bat, kanibal bat. Dantza honen izena Ulumpawana da, edo beste era batez esanda, euli eta sugearena. Dantzaria trantzean dago. Orain ez da gizasemea, orain haizea da, piztia, arbola, sugea... Une honetan sugeak eulia ikusi du sagarraren adarraren puntaren puntan; eulia lasai dago bere sorte ilunaz erreparatu gabe. Kontuz, laguna, sugeak euliari begiratzen dionean ez dago ihes egiterik. Ah, baina euliak alde egin du, libre dabil egan, lorez lore, orain amapola batean, lirio batean geroago... 1. Hara! Zer, gustoa hartu diozu basatiarena egiteari azkenean? 2. Bai, aizu, dimentsio barri bat aurkitu dut, askeago sentitzen naiz bapatean, lurrarekin identifikatua, naturarekin bat, liberatua, deshinibitua... 1. Basatia izan nahi duzu orduan. 2. Bai. Dibertigarriagoa dela iruditzen zait. 1. Ondo dago. Klase bat emango dizut. 2. Beste bat, nagusi? 1. Bai, baina orain ez ditugu hitzak ikasiko. Badakizu hitzegiten. Gaur, edukazioaz mintzatuko gara. 2. Komunera joan naiteke? 1. Klasea bukatu arte ez. Eta hitzegiteko, eskua altzatu behar duzu lehenago. (Eskua) Oraindik ez. Gaur edukazioaz mintzatuko gara. Edukazioa, latinez, "ducere duci, ductum", gidatu. (Eskua) Oso galdera ona, zer da latina, Latina da erromatarren hizkuntza, (Eskua) Erromatarrak Italian aspaldi bizi ziren herri bat da. (Eskua) Italia bota baten forma duen penintsula bat da. (Eskua) Bai? 2. Erromatarrak bota baten forma duen penintsula batean bizi ziren? 1. Bai. Ba erromatarrek... zera... edukazio handia zuten. (Eskua) Zer? 2. Eta non bizi dira orain? 1. Aspaldian hil ziren. Kontua da erromatarrek edukazio handia zutela. 2. Ze pena, erromatar gaixoak. Kanpaina bat egin beharko genuke, erromatarren desagerketa salatzeko. Ze pena. 1. Dena den penarik handiena neure buruak ematen dit. 2. Niri ere bai. 1. eta 2. Bakarrik egon nahi dut! Nire irla abandonatuan. Ez dut inoiz beste irla abandonatu bat ezagutuko! 2. Irtenbide bakarra dago: irla bitan zatitzea. 1. Bai. (Bakoitzak marra diferente bat egiten du oinarekin) Hau nire irla abandonatua da, eta hori zurea. 2. Bai. Nire irla ikutu ere ez egin, eh? (Bakoitzak bere irlan eta biak batera) 1. Hau desesperazioa! Non egongo dira nere gurasoak, non nere lagunak! Bakarrik, bakarrik eta galduta... 2. Ez daukat kalefakzio zentralik ur berorik nebera edo bonbilarik basurarik ez da biltzen hemendik niretzako ez dago labadorarik... 1. Eh, aizu! Aizu!!!! 2. Nola? Barkatu, baina ezi dut zurekin hitz egin, nire irla abandonatuan nago. 1. Eh, ez egin tontoarena, eh? Horixe hitzegin ahal duzula. 2. Zer duzu? 1. Ezin dut kontzentratu. 2. Nik ere ez. 1. Ezinezkoa da naufragoarena egitea, beste bat tontakeriak esaten baldin badago. 2. Ba ahopean hitzegin beharko dugu. 1. Ondo dago. (Ahopean egiten dute, keinu nabarmenekin) 2. Eh! 1. Zer gertatzen da orain? 2. Ez du funtzionatzen. Ikusi egiten zaitut eta inspirazioa joaten zait. 1. Ba estali baegiak! 2. Ondo dago. (Begiak estaltzen dituzte eta keinuak egiten jarraitzen dute) Ez, ez, ez eta ez, ez du funtzionatzen. Zure presentzia nabaritzen dut, hor zaude eulitzar bat bezala, nire inguruan. 1. Badakizu zer? Horrela egotekotan nahiago dut etxera bueltatu. 2. Ah, bai? Ba nik ere bai. Askoz hobe nire etxean bakarrik, irla abandonatu batean zurekin baino. 1. Proposamen bat daukat: Paper bat hartu, eta boligrafo batez mezu bat idatzi. Gero mezua botilan sartu, tapoiaz itxi eta itxasora jaurti. 2. Ez nago bat ere ados. Ideia tontoa iruditzen zait. Hara zer egin behar dugun: itxasora botila bat jaurti, botila horretan mezu bat egongo da, eta mezu hori botilan sartu baino lehen paper bat eta boligrafoa erabiliaz idatziko dugu. 1. Hori ideia tontoa da. 2. Zurea bai ideia tontoa. 1. Momentu bat, momentu bat! Hau zer da? Anarkia hutsa. 2. Bai, arrazoia duzu. Hemen behar duguna zera da: organizazioa. (...) 1. Zera behar dugu... 2. lider bat. 1. Ni. 2. Ez, ni. 1. Zu? Mesedez. Barkatu, baina karisma falta zaizu. Baina esan, esan zerbait, ea komentzitzen nauzun. 2. Ba... Ejemmm... Irlatarrok, ni naiz behar duzun liderra! 1. Bah, bah, bah!!! Horrela komentzitu nahi nauzu? Mesedez. Ez dauka mamirik, kontenidoa erabat superfiziala da. 2. Ea ba, esan zuk. 1. Ba... Ejemmmm... Irlatarrok, ni naiz behar duzun liderra. 2. Sentitzen dut, baina ez nauzu batere komentzitu. Mezua ez da txarto egon, sakona eta esanguratsua zen, baina formak... Gaur egun kontenidoak ez du batere interesik. Kontinentea da inportanteena, azala. I-m-a-j-i-n-a! ( Kartela: IRONIA POLITIKOA) 1. Ah, bai? 2. Begira. Postura oso importantea da. (1-ek egiten du, 2-ren azalpenak jarraitu) Ezkerrekoa anka beti aurrean, eta eskuinekoa noizik behin mugituz, progresismoa adierazteko. Kokotsa altzaturik, seguritate itxura emateko, eta begirada sikua baina goxoa, xamurra baina krudela era berean. Eskuak inoiz ere poltsikoetan. Ezkerrekoa itxia, lagileekin bat zaudela azaltzeko, baina eskumakoa mugikorra, geldigaitza, sibilinoa... boterean mantentzeko edozer gauza egiteko kapaz zarela adierazteko. Eta orain... 1. "Irlatarrok, ni naiz behar duzuen liderra!" 2. (Bestearen oinetara jausiaz) Bai, zu zara nere liderra! Esan nahi duzuna eta egin egingo dut. Zure esklabua naiz, nahi duzunerako... (Begira geratzen dira) 1. Zera, nik ideatxo bat daukat, baina ez dakit... Huskeria bat da, azken finean, zera mezutxo bat bidaltzea, botila batean... 2. Ideia bikaina. Nik papera eta boligrafoa daukat. 1. Nik botila bat. Idatzi, orduan. "Mezu hau aurkitzen duenari. Irla abandonatu batean gaude, itxasoaren erdian". 2. Ze pitokeria! Hori erredundantea da. Irla batetan bagaude, itxasoaren erdian gaude. Ez. "Bakarrik gaude, bakarrik eta desanparaturik". 1. Uff, patetikoegia da. Ea ba, "Gu ondo gaude, eta espero dugu zu ere ondo egotea hau jasotzean. Oso eguraldi ona..." 2. Baina zer arraio, hori arruntegia da. "Probidentziak nahi izan du"... 1. Retorikoa. "Gure posizioa 25 latitud, 13 longitud..." 2. Zientifikoegia. "Aizak motel..." 1. Zuzenegia... 2. "Ez daukagu irteteko modurik" Hau bai! Hau zuzena, esanguratsua, neurri neurrikoa da. Bide onetik goaz. 1. Ala, ze txerrikeria! Zirriborroz beterik dago. 2. Bai, baina ondo goaz. "Barku bat baldin baduzu, etor zaitez gure bila". Hori da! Genio bat naiz boligrafoarekin! 1. Bah, ez dut uste hau jasotzen duenak barku bat izango duenik. Kasualitate handiegia litzateke. 2. Ondo pentsatzen jarrita, barku bat izango balu ere, ez dut uste gure bila etorri ahal izango duenik. Bere problema propioak izango ditu. 1. Eta problemak ez izanda ere, ez litzateke gure bila etorriko. Jendea hain da egoista... 2. Badakizu zer? Bere lagunik minenak bagina ere ez litzateke gure bila etorriko. 1. Bere amaren bila ere ez litzateke joango, egoista zital nazkagarri hori... 2. Eta igandero elizara joango da, zerri hura! 1. Hipokrita! 2. Erakutsiko diot nik: "Arkakusoa: egunen batean hemendik irtetzen bagara, erakutsiko dizugu zer den E-L-K-A-R-T-A-S-U-N-A!!!" (Botilan sartzen du eta jaurti egiten du. Krak bat entzuten da.) 1. Entzun duzu? 2. Bai. Krak egin du. 1. Ze arraroa, ezta? Uretan jaustea teoriaz, splash egin behar zuen... 2. Edo glof!! 1. Edo gutxienez, sflluppp... Baina krak... 2. Badirudi itxasoa guk uste genuen baino urrunago dagoela. 1. Horrek esan nahi du gure irla uste genuen baino handiagoa dela. 2. Lur eremu handi baten jabeak garela. 1. Terratenienteak garela. 2. Ba zeren zain gaude? Irla kolonizatu behar dugu. 1. Urbanizatu. 2. Hemen, alameda luze luze bat egingo dugu eta zeharka, kaleak, kulturaren monstruo sakratuen izenekin: Dostoiewski kalea. 1. Shakespeare Zumardia. 2. Juan Sebastian Bach ibilbidea. 1. Eta hemen txiki txiki bat, Intelektual anonimoaren karrika. 2. Eta gero edifizio enblematikoak. Museo bat hemen... 1. Hemen ofizinetarako raskazielo bat... 2. Hemen musika kontserbatorioa. 1. Hemen ofizinetarako raskazielo bat. 2. Hemen teatroa, han hotelak... 1. Ofizinak... 2. Zolojikoa..., haruntzago unibertsitatea. 1. Hemen ofizinetarako beste edifizio pare bat. 2. Ah, eta nola ez, hemen metropolitanoaren sarrera, bere kartela eta guzti: "Debekaturik dago animaliak sartzea". 1. Hemen ofizina guztien koordinazioa eramateko ofizinen edifizio bat. 2. Ah, beno, eta parketxo bat ere, haize garbia hartu ahal izateko. 1. Eta auzo txinoa. 2. Bai, bakarrik literaturaz ezin du gizonak bizi. Baina urrun, eh? Haruntza. 1. Bai, Auzo marjinalaren ondoan, han urrun urrun. 2. Eta irlaren tokirik pribilejiatuenean, erdi erdian, Kolonizatzailearen monumentua. 1. Erabat ados nago. Nire irudia inmortalizaturik. 2. Baina zer diozu? Ni naiz irla honen kolonizatzailea. 1. Baina zer diozu? Begira, badakit egia batzutan gordina dela, baina gauza bat esango dizut, eta barkatu ofenditzen bazaitut: ni hemengoa naiz eh?, nik ba neraman minutu bat hemen zu etorri zinenean, beraz, minutu bateko tradizioa eta idiosinkrasia nuen, eta zu, badakizu zer zaren, eh? 2. Zer naiz, eh? 1. Inmigrante bat, hori da. Inmigrante bat! 2. Baina, baina... zer diozu? (...) Hobe kulturaren monumentoa egitea. 1. Bai, kulturak arazo sozialak leuntzen ditu. Eskultura abstrakto bat... 2. Bai, zemento askorekin... 1. Hori da, enkofrado bat, oso sakona. 2. Parte honetan gauza bat zuria eta beltza ikutu gorri batzurekin, gizonaren bakardadea adierazteko... 1. Eta hemen zulo bat, zulo handi bat, kulturaren beharra azpimarratzeko. 2. Erdian fleko batzu... 1. Hemen beste txorrada batzu zintzilik... 2. Eta goi goian, monstruo sakratuetan monstruo sakratuena. 1. Goi goian, Juana Bernarda. 2. Itxasoari begira. 1. Hori da: honela. 2. Ez, horrela. 1. Aizu, baina non dago itxasoa? 2. Ah, ba begira, oraindik ez dut ikusi. 1. Honek grazia dauka. Irla abandonatu batean gaude aspalditik, eta oraindik ez diogu gainbegiratu bat eman. 2. Egia da. Eman diezaiogun gainbegiratu bat irlari. (Begiratzen dute) 1. Zer moduz? 2. Beno, ez dago txarto... 1. Zer ikusi duzu? 2. Ezer ere ez. Eta zuk? 1. Ezer ere ez. Beraz, argi dago, irla abandonatua da. Zerbait egongo balitz ez litzateke irla abandonatua izango. 2. Eta itxasoa, non dago? 1. Ez dut inon ere ikusten. 2. Ez dut uste itxasoa dagoenik. 1. Nola zaude hain ziur? 2. Erreza da jakitea. Ez dago itxasertzerik. 1. Egia. Begira, hondartzan ez dago arearik. 2. Nola egongo da area, ba. Ez dago hondartzarik. Benetako irla abandonatu batean gaude. 1. Eta irla? Non ikusten duzu irla? 2. Inon ere ez. Ez dago irlarik. 1. Orduan, gezurrezko irla abandonatu batean gaude. 2. Zer nahi duzu... Ehhhh Hau obraren esaldirik inportanteena da. Ez dut edonola esan nahi. 1. Bai. (Kartela ateratzen du: OBRAREN MAMIA) 2. Emaidazu oina. 1. Bai. Zera... orduan gezurrezko irla abandonatu batean gaude? 2. Zer nahi duzu, motel. BENETAKO IRLA ABANDONATUEK EZ DUTE EXISTITZEN, EZPADA ARTISTEN IMAJINAZIOAN. (Off-eko abotsa eta diapositibak) Eta zuk..., ez duzu inoiz irla abandonatu bat imajinatu, ez zara inoiz, ametsetan, irla desertu bateko plaiatik ibili, bakar bakarrik, munduko zarata guztietatik urrun? Dena den zuk Robinsonek baino errezago daukazu. Ez duzu berak jasan zituen nekeak sufritu behar. Literaturaren monstruo sakratu hau erosoki irakurri dezakezu, eta orriak pasa ahala irlaren paisaia liluragarriekin gozatu, aintzinako grabatuetan : gotorlekua, itxasontzi erdi urperatua, kobazuloa... Imajinatzen duzu zer nolako plazerra edizio ilustratu xarmangarri hau irakurri bitartean, Beetoven, musikaren monstruo sakratuaren bederatzigarren sinfonia entzuteko aukera baduzu? Edo nahiago baduzu, familiartean, Interpretazioaren Monstruo Sakratu baten pelikula bat ikusi, Kandilejak, alegia, Charles Chaplinen maisu lana. Monstruo Sakratuak zeure etxean edukitzeko berebiziko aukera duzu orain. (1 eta 2 irteten dira, eta irakurtzen dute) 2. Arratsaldeon, Jaun Andreak. Lehenengo eta behin "MONSTRUO SAKRATUAK" editorialak eskerrik beroenak eman nahi dizkizue hona etortzeagatik. 2. Milesker. Oso atseginak zarete. Zuen begikotasuna konpentsatu beharrean gaude. Etxean jaso zenuten konbidapenean adierazten genuenez, ez zarete hemendik aterako erregali eder bat jaso gabe, ez. 2. Hala da, erloju urperagarri eta apurkaitz hau jaunarentzat 1. Eta perlazko lepoko polit eta distirant hau andreentzat. 2. Baina hori geroago izango da. Orain aurkez dezagun gure primizia. 1. "Monstruo Sakratuak" editorialak kulturaren merkatua irauliko duen nobedadea dakar: literatura, musika eta interpretazioa batera bilduma bakar batean. 2. LITERATURAREN MONSTRUO SAKRATUAK, 25 liburuetan. Daniel de Foe, Julio Verne, Walter Scott, Balzac, Dostoiewski, Jack London... 1. MUSIKAREN MONSTRUO SAKRATUAK 20 kompakdisketan. Beethoven, Mozart, Bach, Wagner, Chopin, Shubert, Hendel... 2. INTERPRETAZIOAREN MONSTRUO SAKRATUAK 15 VHS bideotan. Chaplin, Bogart, Orson Welles, Lawrence Olivier... 1. Juana Bernarda... 2. Nola ez, egon piska bat ea non dagoen... Aizu, hau oso arraroa da, ... ez dut aurkitzen Juana Bernarda! 1. Zer diozu? Txarto begiratu duzu... Nola ez da egongo ba! Emakumezkoetan begiratu behar da: Marilin Monroe, Rita Haiwart, Bette Davis... Aizu, sinestezina da, ez dago Juana Bernarda!!! 2. Zihur zaude? 1. Zaila egiten zait sinestea, baina hala da. 2. Interpretazioaren monstruo sakratuen bilduma bat eta ez dago Juana Bernarda!!! 1. Eskerrak hilda dagoena. Bestela, enteratuko balitz... 2. Tira, bizirik egongo balitz ere ez litzateke enteratuko, zeharo mozkorturik egongo zen eta. 1. Egia da, baina zelako emakumea, aizu. 2. Monstruo sakratu bat!!! 1. Dena den, ni ez naiz gehiegi harritzen. Bilduma hau, ez dakit nik...Konpakdisk bilduma entzun duzu? Belarri fin batentzako intsulto bat da. 2. Zer gertatzen da? Grabazio txarrak dira? 1. Txarrak? Ikuilu batean grabatuta dagoela ematen du. Eskerrak Behetoven handia gorra zela, bestela, hilobitik altzatu eta ostikoka hasiko zen. 2. Eta Literatur Bilduma? Badakizu zein den lehenengo liburua? Daniel de Foeren Robinson Crussoe. 1. Ez! 2. Bai. 1. Mesedez! "Robinson Crusoe" garai hauetan. Robinson Crusoe fraude bat da! Hasteko, Robinson ez zen izan lehenengo naufragoa. 2. Ez horixe, mundu guztiak daki Adan Robinson baino lehenagokoa dela. 1. Eta ez didazue konparatuko irla desertu kakarro bat, paraiso terrenalarekin!!! Eta erloju hau, ikusi duzu? Urrunetik ez da somatzen, baina plastikozkoa da! 2. Eta lepokoa? Mesedez, behi bati ipini ezkero protestaka hasiko zen. Gusto txarragorik. 1. Eta zer egiten dugu guk hemen? 2. Begira, nik Juana Bernardak egingo zuena egingo dut: Mutis por el foro bat! 1. Hori da, Mutis por el foro. (Badoaz, baina bueltztzen dira) Gogoratzen duzu "Medea" egin zuenean... 2. Nola ez, pertsonaiaz okertu eta "Edipo errege"-ren papera egin zuen konturatu gabe! 1. Baina nolako mutis por el foro hura, eh? 2. Bai, ondo gogoratzen dut. Bera eskenatokiaren erdian zegoen. Azkeneko esaldia, beno, esaldia, edo dena delakoa bota eta hor geratu zen, geldi! 1. Publikoa zain geratu zen, zerbait handi, zerbait berezi gertatuko zelakoan, baina Juana Bernardak geldirik jarraitu zuen, zirkinik egin gabe! 2. Publikoa joaten hasi zen, eszeptikoenak lehenago, jarraitzaile sutsuenak azkenean, eta Juana Bernardak geldi, ile bat ere mugitu gabe. 1. Teatroa hutsik geratu zen. Ordu batzu geroxeago, garbitzailea sartu zen, eta orduan Juana Bernarda trantzetik atera, eta garbitzaileari dedikatu zion bere Mutis por el foro hura. (Badoaz eta berriro sartzen dira) 2. Garbitzailea txaloka hasi zen... 1. Eta gutxien espero zuenean, Juana Bernarda berriro sartu eta azkeneko Mutis por el foro bat egin zuen. 2. Hura zen Juana Maria Bernarda!! 1. Monstruo Sakratu bat!!! Mutis por el foro egiten dute eta... Amaiera