Anderson Phobos Bazen behin Phobos deituriko gerlari bat. Gerlari ausarta eta pixkat bat zorakiloa zen, edozein estratagema erabiltzen zuena bere aurkakoek Babtrock-eko jauregi inperiala konkista ez zezaten, bere zaintzailerik zelatiena baitzen. Baina Phobos ez zen benetazko izaki bat. Bera zen, hori bai, kontsekuenteki logikoa bere akzioetan, eta arrazonaketa batzuen arabera jokatzen zuen, zeinen zirkuitu integratu konplikatu baten peoia zen. Beraz, Phobos izaki bidimentsionala zen, bideojolas baten gerlaria... Baina, panpin maltzurra izateaz nazkatuta, zein mutil guztiek hil nahi zuten jauregi inperialean sartzeko eta horrela 50.000 puntu extra lortu eta jokaldia arrakastaz amaitzeko, programaren atal desberdinetan bere kabuz jokatzea erabaki zuen. - Behintzat erreskatatzeko printzesa bat edo zer edo zer hunkigarri balego ulertuko nuke,... Baina Ez!. Denek partida bat gehiago jokatu ahal izateko ditxosozko puntuak lortu nahi dituzte. Bada, burrukalari, bueltaka aritzen diren harri eta gaineko tontakeriak baino gehigo dagoela kontura daitezela!. Bizitza propioa eta askea hartzeko makinaren kontra joko dut. Ez al duzue gerlari leloen jarraigoaren eta Phobos maltzurraren aurka jokatu nahi?. Bada, Borroka egingo duzue, baina benetan! Phobosek benetazko gerlaria izan ahal izateko tridimentsionala izan nahi zuen. Arturoren tabernako makinetan, "Phobos game"ean, bere txanpona sartzen zuten mutil guztien kontrako amaiera gabeko burrukari laga nahi zion. Hori bai, tabernaren jabearekin ebazteko gaia zeukan. Phobosek behin baino gehiagotan bideojolasari aurre egiteko,makina horretatik ihes egin ahal izateko bere gerlari tropa konbentzitzea lortu ahal izan zuen. Gerlariak nahiz eta automata hutsak izan eta haien programatzaileak inposatutako arauak bete izan arren, altxamenduan bere alde zeuden. Baina Arturok makinaren memoriatik puntuazio errekorrak borratzeko jolasa emetatzen zuen beti, ordenagailuaren kontrol zentrua erasotu behar zuten unean, eta honek gerlariek Phobosekin batera egin behar zuten akzioa ahaztarazten zien. Gauzak zeuden moduan, bere kabuz jokatzea erabaki zuen. Jokuaren amaieran agertu beharrean berak nahi zuen atalean agertzea erabaki zuen. Horrela hondatuta zegoela pentsatuko zuten, programatzaileari eraman eta baliabide guztiak bere eskutan edukirik, preso zuen mundu aspergarri horretatik alde egingo zuen. - Eh, Arturo, makinak gaizki funtzionatzen du!- bideojolasean txanpon bat sartu zuen mutil batek oihukatu zuen. - Bai,... eta orain zer gertatzen zaio?- galdetu zuen tabernaren barraren egurra trapu baten bidez garbitzen zuen bitartean. Txanpona berriro irentsi dizuela ala, iruzurtiak?. - Ezetz, Arturo! Bideojolasari zeozer arraru gertatzen zaiola!. Amaierako gerlaria jokuaren hasieran ateratzen ari da. Auzoko jokalaririk onenaren eboluzioak ikusten zituzten mutil batzuk jabeak begiratu zituenean baietza eman zuten zur eta lur. Noski, ez zuten inoiz halakorik ikusi, eta abiadura handiz jokuaren harriak jausi eta suzko bolak agertzen ziren bitartean Phobos lehenengo pantailan ikustea ez zen oso normala, egia esan! Arturok ez zekien ezer bideojolesei buruz. Bakarrik puntuazio onenak borratzeko makina itzaltzen eta txanponetako kaxa atratzen zekien. Horela, hurrengo egunean mutilak bost jokalari onenen artean geratzen saiatuko ziren. Beraz, mutilek partida gehiago joka zezaten estimulutzat laga zuen gertaera hori. - Ea zein den onena!. Orain bai ernatu behar duzuela! Zirikatzen zituen Arturok haientzat oso zaila zela ikustean. Egun horretan berria ahorik-aho joan zen auzoko mutilen artean. Arratsaldearen amaieran, hainbeste ziren jokatu nahi zutenak eta berri hori nola garatzen zen ikusteko elkartzen zirenak ezen Arturok banatzaileei eskaerak hornitzeko 3 makina gehiago eskatu behar izan zizkien. Kasualitatez, ez zegoen "Phobos game" makinarik eta bidali zizkiotenek bere bezeroentzat ez zeukaten interesik. Jende guztia gerlari maltzurraren gertaerak ikustera joan zen, zeinen bihurkeriak denen ahotan zeuden. Phobos-i bururatu zitzaion azkenengoa , dragoi izugarriak botatzen zuen suzko bola baten gainean esertzean zetzan, bere gamma izpietako pistolarekin betzain korapiloko itxurako zirkuluak egiten zituen bitartean eta Phobosaren aurka jokatzen zuen jokalariaren panpina harrapatzen zuen. Bere burutazioekin dibertitzen zen, hots, zirkuluan egindako lasterketekin inguratu eta hainbeste txiri egiteagatik jotzen zuen eta horren ondorioz bizitza bat galtzen zuen. Jolasaren arau bat, Phobos-ek kopetan zeukan esmeralda tiro baten bidez betean ematean zetzan, garaitu eta horrela jauregian sartu eta altxorraren kaxa lortu. Baina, hona hemen, jokalari argi bateren batek baztertu eta burura tiro egin zion momentuan, Phobos-ek eskuarekin esmeralda hartu eta berarekin jolasten dibertitzen hasi zen, bere txunditutako arerioaren aurrean. Arturok eskuak igurtzen zituen eta noski, bera ez zen izango "istripu" hori konpontzeko teknikariei abisatu behar ziena. Baina Phobos-ek ez zekien ondo zer gehiago egin zezakeen. Jendea alertatzeko eta berezko inteligentzia eta bizitza propioa zeukala demostratzeko saiakerak ez zituen espero zituen emaitzak eman. Handik ihes egiteko beste era batera izan beharko zuela pentsatu zuen. Bide bakarra bururatu zitzaiona: 50.000 puntuetako saria lortu eta bideojolasaren pantaila batean izkutatu, jokalariek topa ez zitzaten. Saria eta bera desagertuz, jokuak ez zuen interesik izango eta makina konpontzera eraman behar izango zutela pentsatzen zuen. Behin tailerrean egon, eta bide guztiak bere menpean edukita, joku aspergarri hortatik ihes egin ahal izango zuen. Egun batzu pasa eta gero, mutilek Arturoren tabernako makinan jolasteari laga zioten. "Erabat hondatuta dago" esaten zuten. Eta noski, oso erraz garaitzen diren gerlari automaten aurka burruka egiteagatik ezeren truke, eta txarragoa zenak, Phobos ez agertzeak, bideojolasak interesik eduki ez zezan eragiten zuen. Hurrengo egunean, gizon batzu gurdi batekin "Phobos game" eramatera etorri ziren. Bere ordez futbolin batek makinari tokia hartzen zion. Auzoko mutilek laister makina arraru eta harrigarri horri buruz hitz egiteari laga zioten, baita Arturoren lokalera joateari ere. - Phobos aspertzeak ez nau harritzen, koitadua. Arturo zeukan aurrean egun osoan...esaten zuen barrezka mutil batek tabernaren jabea bere barrarekin bakarrik utzirik, bere makinetan inork ez zuelako jolasten. Azkenean teknikariaren furgoneta mota eta adin desberdinetako makinaz betetako lokal batera ailegatu zen. Phobos-ek bere estratagemaren arrakasta bideojolasaren kuartzo likidozko pantailatik behatzen zuen, eta bere betiko ametsa errealitate bihurtzeko eta handik irtetzeko momentua ez zuen ikusten. - Eta traste honi, zer pasatzen zaio?- galdetu zuen tailerreko teknikariak, egun hartan fitxatu behar izan zuen hainbeste makinataz nazkatuta. - Jokuaren amaieran ateratzen den gerlaria hondatu dela esaten dute. Begira zer nolako irudimena daukaten mutilek. "Bihurria"K nahi duena egiten duela uste dute. - Bai, hau da, zirkuituren bat hondatu zaiola, ezta?. - Gainetik begiratu ditugu eta ez dugu ezer hondaturik ikusi. Ea zuek matxura topatzen duzuen - esan zuen teknikariak bideojolasa Gordetzen zuen egurrezko kaxa non gure laguna Phobos izkutatzen zen atzean lagatzen zuen bitartean. Baina Phobos-ek, zeinek ez zuen inolaz ere inork ere ez ikusterik nahi, plan batzuk asmatzen zituen "Phobos game"etik ihes egiteko aukera emango ziotenak. Sei egunetan Ykonos beldurgarriaren leizezuloan izkutatuta zeramatzan, gaztelura pasatzeko bidea zaintzen zuen dragoi izugarria, Phobosen aurka joan baino lehenagoko oztopoa. Biak lagun minak ziren, nahiz eta makinatik nola ihes egitean adoz ez egon. - Noski! Esaten zuen dragoiak!- Zu hemendik joan zaitezke, gutxi gorabehera erdi desagerturik pasatuko zenuelako. Argala eta sendoa zara eta ez zintuzten itxura beldurgarriarekin programatu...Baina ni?. Fijatu zaitez zer nolako ezkata gorri eta handiak ditudan! Eta buztan luze hau?. Irudikatzen al nauzu kalean zehar horrela joanda?. Portzelana denda batean sartzeko modukoa!. - Laga iezaiozu kexatzeari eta mugitu zaitez behigoz!. Xake erregeari! - esan zuen Phobos-ek bere eskua altxatuz garaipen sinbolotzat jokatzen zuten hainbatgarren jokaldian. - Itxaron, zeozer pasatzen ari da - oihukatu zuen dragoiak. Makina pizten dihardutela uste dut. - Ezin dut ezer egin - esaten zuen teknikariak zirkuitu guztiak ondo daude eta sekuentziak ere bai. Moduluak perfektu daude . Ezin dut ulertu zergatik ez den panpin hori agertzen bere txanda denean. Eta gainera orain dragoia ere ez da agertzen. - Ez... Ez da biak oporretara joan direla izango bada!- esan zuen ironikoki bere laguntzaileak. Bada, programatzaileari bidali beharko diogu makina. - Ondo! - esan zuen poz - pozik Phobos-ek. Entzun al duzu, Ykonos, nere lagunak?. Programatzailearengana eramango gaituzte!. Ykonos erraldoiak, bere leizezuloan sartuta, ezin izan zuen su horizko bola bat errepremititu bere pozagatik. - Baina, zoratuta al zaude edo zer?. Aurki gaitzaten nahi al duzu ala?- alertatu zion Phobos-ek dragoiari. - Eta nola aurkituko gaituzte makina itzalita badago?- justifikatu zuen dragoi erraldoiak bere bekain potolo bat zimurtuz. - Beste gerlari eta monstruoak ez. Baina gogora ezazu gu ez garela haiek bezelakoak. Gure kabuz pentsa dezakegu, eta beraz kanpoko teknikariak bezain errealak gara- argitu zion Phobos-ek bere lagunaren hutsagatik haserreturik. - Eh, kontuz ibili zigarro horrekin!. Ia...- bere atzetik makina heltzen zuen teknikariari egin zion protesta teknikarien batek. Begira zer egin didazun!. Alkondara erre egin didazu, alu horrek!. Fijatu zer nolako zuloa egin didazun!. Zure ahoan gargailu bat daukazu, ala?. - Baina nik ez dut erretzen!...-erantzun zion bere lankideak. Hau gehiegi da! Ez dira jokuaren protagonistak agertzen eta gainera alkondara erre egin didate- esan zuen kolpatuak, makina garraiatzen zuen eskorgarekin eskuak benetan okupatuta zeuzkala ikustean. Agian euren kontu daude gerra bat egiten!... Gogoratzen al duzu zer kontatzen zuen Phobos ditxosozko horrek egiten zituen gauza arraroei buruz?. Bitartean, Ykonosen leizezuloaren barruan, Phobos-ek eta berak bero-bero diskutitzen zuten. - Ikusten, ezkata zati alu horrek!. Egin duzuna!. Zuk ezin izango zenuke alde egin ezta programatzailea sorginduta ere. - Baina nahi gabe izan da!. Hunkitu egin naiz eta!. Ez, agian sorginduta nagoenarena egia izango da...-esan zuen tristeturik dragoiak lurrera begira. - Noski, hori da!- esan zuen Phobos-ek bere poza adierazteko bere eskumako ukabila jasotzen zuen bitartean. - Hori al da?. Zera "zera" al da?. Ni hunkitzeak hain pozik jarrarazten al dizu ala?- galdetu zuen harriturik dragoiak. - Ez izan tontua!. Programatzailearengana ailegatu behar dugu eta behin bere aurrean egon nolabait sorgindu. Gogoratzen hacia naiz... Esan zuen pentsakor Phobos-ek, okotsa hatz egiten zuen bitartean. - Baina zer jakingo duzu zuk inor sorgintzeaz!. Ez baduzu sorgintzen xakean aritzen zareten bitartean, ez dut beste erarik ikusten- eten egin zuen Ykonosek buztan luzea mugitzen bere desakordioa adierazteko. - Nere Ykonos lagun maitagarri hori, bideojolasaren hasieran agertzen den aztiak esaten dituen hitzekin gogoratzen al zara?. - Ah, bai, tontakeria horrena- eta erraldoia jaiki egin zen esatera zihoanari garrantzi handiagoa emateko. Ayrock erreinuaren misterioak eta hauetan sartu nahi zuenak denboren gauean galdutako sekretuaren kontra arrakastaz borrokatu egin beharko du- eta jarraitu zuen, teatraltasuna handiagoz ere-Ragan iratxoaren aztikeriara jo beharko duzu, jakinduria guztien jakitzailerik handiena eta ezagututako inteligentziarik altuena, Waekin erreinutik Perlon erreinuraino bizi eta menperatzen duena, mugalde batean eta bestean... - Hori da! Ondo, orain pentsa ezazu pixkat bat... Ayrock erreinu sekretukoak gara. Hots, baso horietan bizi izan ziren iratxo zaharren ondorengoak gara eta bere lantegi eta zuhaitzen ebakidurekin gizakiek deseginda suertatzerakoan, gizakiek egin zituzten makinetan babesten hasi zirenak. Ez badut gaizki gogoratzen nere senitarteko txiki bat zine bateko golosina makina batera aldatu zen. Duela mila urte batzuk Ragan ezagutu zuela esaten dute, eta berari esker ezagupen magikoak hartu zituela. Konkretuki non dagoen antzeman beharko dugu eta berarengana ailegatu. Seguru berak lagun nazakeela!.Topatu beharko dugu!. - Eta nola egingo dugu?- galdetu zuen emozionaturik dragoiak, zeinek Phobos-en planak funtzionatu behar zuela uste zuen. - Bada, programatzailearengana joan beharko dugu. Eta, teknikari bati entzun diodanez, bihar tailerren batean egongo gara makinaren konponketaren zain. Han, alde egingo dugu, eta nere lehengusua ikusten dugunean, hemendik alde egiten lagunduko digu. Phobos-ek erabili behar zuen estrategia ez zen batere erraza. Behin makinari korrontea eman, Phobos-ek konexio baten bidez ihes egingo luke. Konexio hori Ykonosen leizezulotik gertu zegoen eta duela denbora bat honek aurkituta zen, eta harri txiki baten azpian kokatzen zen, jasotzeko erreza. Han Phobos energia bihurtuko zen eta memorien bankuak birpasatzeko erabiltzen zuten ordenagailu zentralera pasatuko litzateke. Behin han egon, datuen bankuan sartuko zen eta golosina makinen sekzioan, Boletrag, bere senitarteko txikiaren egontokia aurkituko luke. Iratxoek lortu zituzten gauza txikien artean bere basoetatik joanarazita, asmatzen zuten makina bakoitzari jatorrizko izena ematearena izan zen. Gero lagunak topatzeko modu erraz bat zen. Askotan gertatzen zen ere, hondatutako makina bat desegin behar zutenean, habitatzen zuen iratxoa senitarteko edo lagunen batek habitatzen zuen beste makina batera joaten zela bizitzera. Eta kalkulagailu txiki batean, hirurehun eta berrogei eta hamar iratxo elkartu zirelako kasua eman zen ere!. - Goazen ikustera zer pasatzen zaion makina honi...- konpontzeko izendatua izan zen programatzaileak bere buruari esan zion. Hemen jartzen du: bideojolasaren panpin nagusiak ez du funtzionatzen, ezta amaieran atera behar den dragoia agertu ere. - Baina nola ez du funtzionatuko!. Ez dauka logikarik!. Ykonos-ek eta Phobos-ek, bere plana dagoeneko ikasita, haien egitasmoaren azken detaileak aztertzen zituzten. - Aparatua konektatu orduko hor kanpoko harriaren azpian dauden kableak hartu eta bitan banatu. Horrela, ordenagailuan sartuko naiz, ados, Ykonos?. Nire berririk ez badaukazu, gogoratu nerekin noizbehinka, nere lagun ona- esan zuen Ykonosek, gure heroiaren berehalako joanaren aurrean bere begi urdin eta sakonek malkoz beteta baieztatzen zuten bitartean. - Sorte on, Phobos! Eta joaten zaren nonbait pozik izan zaitez- xuxurlatu zuen erraldoiak, bere lagunari nolanahi agurra ematen, bere plana martxan jartzera zihoalako. - Argi horia argitu egin da! Orain, Ykonos, orain!.Bana itzazu kableak!. Bideojolasaren pantaila pizterakoan oihukatu zuen Phobos-ek. Bapatean garraldi laranja izugarri batek programazio gela bete zuen eta segundu batean makinaren pantailan atzaparren artean bi kable zeuzkan dragoi bat ikusi ahal izan zen, gertarazi zuen zirkuitulaburrarengatik suzko ahokada botatuz. - Dragoi bat!. Dragoi bat ikusi dudala esango nuke!. Ez, ezin da izan!- hots egin zuen zur eta lur programatzaileak. Azkenean Phobos ordenagailu zentralean sartu zen. Datuen bankurako pasagunea nekatu eta gaixo itxurako iratxo batek zainduta zegoen, buruaren gainean onddo formako txano gorri klasikoarekin. Bizar luzeagatik eta ile urdinduagatik oso iratxo zaharra zela erabaki zuen. - Hum... Kaixo. Nola zaude, laguna?.- esan zuen ustegabeko topaketagatik harridura aurpegia jarriz. - Phobos dut izena eta bideojolas makina batetik nator. Boletrag handiaren bila nabil. Zuk topatzen laguntzea bururatu zait. - Noski baietz!...-esan zuen iratxo zaharrak irribarretsu keinuaz. Eta horregatik Bols... hori edo nolanahi deitzen den, topatzeko nere datu bankutik pasatu beharko duzu. - Jakin behar duzu, iratxo zahar horrek, Bolstrag jator eta agurgarria Ragan goitarraren ikaslerik aurreratuena izan zela eta orain garrantzi handiko kargu bat daukana - agurearen belarrira hurbilduz sekretu bat bezala kontatu zion. - Zuk esaten duzuna, gaztea...Baina zergatik kasualitatez hemendik pasatu behar duzu?. Bila ezazu beste bide bat eta laga nazazu pakean!. Denbora preziatu bat galtzen ziharduela eta beste era batera ezgaraiko atezain hura konbentzitu behar zuela ikustean, bere maina batekin saiatu zen: - Ondo dago. Ez dut zure bidetik pasatuko... Zuretzat pena bat da. Egingo banu, bidea zabalduko didan izakiari nere esmeralda sakratua eman beharko diodalako. Sarreran laga behar dut bestela aurki nazakete bere dir-dir dibinoengatik. Azkenean, esmeralda ospetsuak, zein bideojolaseko mutil guztiek tirokatzen zuten gazteluan sartzeko, erabilera aproposagoa izango zuen. Egia esanda, bitxi polit horrengatik pasatu ahal ez izatea pena bat izango zen. - Beno, zuk zaingoan lagako bazenit-aurpegian gutizia keinuaz barre egin zuen- agian zuk daukazun arazoa konpondu ahal izango genuke... Phobos-ek nahi zuena bazeukan!. Esmeralda eman zion eta behin agure horrek ordenagailu zentralera ordena eman, konexio eta zirkuituen artean argi dir-dir batean galdu egin zen, dizdira urdin arraru batek bere bidaiaren amaieraino bideratu zuen arte. Eta han zegoen Boletrag!. Bere gorputz osoa estaltzen zuen tunika zuri batekin, oinetaraino zintzilikaturik. Bere aguretasuna adierazten zuen urdindutako bizarra erakusten zuen. Bere eskumako eskuko nagi atzamarrean, berezko argiarekin gela ilun hartan dizdira egiten zuen diamante erraldoi bat iratxoen artean handitasun sinbolotzat hartzen zena. - Nere Bolstrag maitagarria: zure lehengusu txikia Phobos naiz. Ayrock erreinuaren gerlaria bideojolasaren makinakoa. Ragan gorengoak zuri irakatsitako ezagupenen bila natorkizu. - Baloon sakratuaren bizarrengatik! Phobos!- oihukatu zuen gerlariarekin elkartuz besarkada handi batez. - Zenbat berba egin da hondatu zenuen bideojolasean egindako balentrien gainean!. Iratxoen artean popularrena zara.Ba al zenekien?. Phobos-ek eskuarekin zeinu bat egin zuen, bere lehengusuaren xuriketari garrantzia kendu nahian. - Entzun ondo: benetazko gerlaria izan nahi dut. Pertsona osoa izaten lagun diezadazun laga dut nere etxea. Tridimentsionala izan nahi dut, hau da, erreala. Eta ez makina bateko panpin barregari bat. -Trifides nazkagarriaren garroengatik!. Hori bai benetan ezinezkoa dela. Nahi baduzu nere makinan har zaitzaket, baina zure erreinua abandonatu orduko ezin duzula berriro bueltatu jakin behar duzu, eta zuk eskatzen didazuna ia ezinezkoa da. - Zuk esan duzuna: "ia ezinezkoa". Bakar bakarrik zuk ezagutzen dituzun hitzekin sorgindu behar duzu programatzailea eta horrela nik nahi dudana bilakatzea lortuko nuke- erantzun zuen Phobos-ek begin batekin keinua eginez. Denbora luze batean meditatu eta gero, laguntzea erabaki zuen. Egia esanda, txutxerietako makina horretan egoteak bere jakinduria izugarriari irain handi bat suposatzen zuen. "Phobos game" asmatu zuen programatzailearengana ailegatzerakoan, Bolstrag-ek sumisiorako sorginkeria bizkor eta arraru bat bota zuen, mila urtetan iratxoek ahaztutako berbak erabiliz. Emaitza jarraian agertu zen. - Baina Boletrag, zer egin duzu?. Sorgindu duzun programatzaile bihurtu nauzu. Inoiz ezin izango dut gerlari bat izan...-esan zuen Phobos-ek gertakizunek hartu zuten itxurak beldurtuta. Halaxe, programatzaileak okupatzen zuen aulkian gorputza bera baina burua aldatuta, Phobos inoiz egon den bideojolas bateko gerlaririk handi eta ausartiaren inteligentzia zegoen. Boletrag jakintsuak zera azaldu zion: - Begira nire lehengusu maitagarri horrek. Sorginkeriaren hitz magikoak esan baino lehenago zehatz-mehatz pentsatu izan dut eta gure kideak gizakiek sortutako kalteetatik salbatzeko iratxorik egokiena zeu zara, Phobos. Zure patua da!. Ez da mila mendetan ere gure baztertzetik ateratzeko zuk dituzun ezaugarriak dauzkan izakirik agertuko. Hemendik aurrera iratxo bat zara, baina giza itxurarekin. Eta ez hori bakarrik, baizik eta dagoen programatzailerik onena bihurtu zaitudala eta gu laguntzeko bide teknologikorik onenak zure esku daude. Gure salbatzaile bilakatu zara. Aske izan gaitezen zuk bakarrik borroka dezakezu. - Arrazoia daukazula uste dut, Boletrag. Bapateko ziurtasunez eta harrokeriaz erreakzionatu zuen. Ez dut uste burrukatzen ohituta nagoen batailarik egin ahal izango nukeenik. Zein arraioren kontra burruka egingo nuke printzesarik eta altxorrik ez badago?.Ezta bere aurka nere indarrak neurtzeko dragoirik ere... - Nik uste dut, Phobos, egin duzun batailan interesaturik dagoen dragoi bat badagoela. Norbaitek kontatzera joan beharko luke. - Boletrag, kapaza izango al zinateke...- eta Phobos-en begiradan bere ezkata gorrizko laguna gogoratzean poztasun handiko argi bat piztu zen. Hilabete batzuk pasatu ziren , eta munduko bideojolas konpainiarik garrantzitsuenetako programatzaile burua zen . Iratxoak ez zitezen pilatu okupatzen zituzten makinetan eta iratxo zaharrak beraien ingurune naturalera bueltatzea lortu zuen, konpainiako zuzendariek atsedenaldi eta berdeguneetan inbertsioak egin zitzaten konbentzitu zituen. Gazteenek ez zuten bizitza osoan habitatu izan zituzten makinak lagatzerik nahi, garrantzi handiagoko lanpostuetan kokatu ziren, makinak dibertsifikatzen ziren heinean eta gizakiek erabiltzen zituzten aparailuak konplexuago bihurtzen ziren arabera. Phobos-ek esklabutasunetik salbatu egin zituen. EPILOGOA · · · · · Egun batean, Arturoren tabernara linozko traje urdin eta dotore bat janzten zuen bibote zorrozduneko gizon bat sartu zen. Denbora luzean zen Arturoren bideojolasekin jolasteari laga ziotela. Baina, hala beharrez, duela bi aste banatzaileari eskatu gabe bat ekarri ziotela. Mutilek ez zekiten bideojolas hartan nola jolastu eta inor ez zen probatzera ausartzen. Gizon ezezagun hark makinaren zirrikituan txanpon bat sartu zuen eta bapatean pantailaren gainetik kartel argitsu bat piztu zen. Makinaren izenak misteriozkoa eta abenturazkoa ematen zuen: "Bolstrag-en erreinuko bataila". Aidean, tabernan zeuden mutilak hurbildu zitzaizkion, kuriositateak bultzatuta, jolasten hasten zen zeinu seriozko gizona inguratuz. Denak, Phobos baino giharre gutxiagoko eta bera baino zaharragoko txapel gorridun panpin bat eta eskuarekin agurtzen zuen dragoi bat ikustean harrituta gelditu ziren. Gainera dragoiak eskuineko begiarekin keinua egiten zuela eta bere ahotik, motza baina argitsua, sugarraldi bat botatzen zuela ikusi zuten. Phobos-ek zeinu horren bidez dena ondo zihoala eta Bolstrag-ek eta Ykonos handiak bere mundu partikularrean ez zeukatela arazorik ulertu zuen. Pozik ziren eta hori zen haien demostratzeko era. Eta mutilak... Ay mutilak! Makina izugarri horretan behin eta berriro jolasteari ezin izan zioten uko egin.