Joseba Zulaika Zer egin dezaket nik nire ezinkizun honekin? Apurtu? Ezin dut, horrexegatik da ezinkizun Abandonatu? Baina non? Azeptatu? Nire heriotzea azeptatu? Ez da hiltzea nere egitekoa Ezinkizun honen absurdoa ezin ote dut konpreni? Kontradizio hau Kontradizio honen arrazoi eza nire entenimendua eta nahimena kapaz ez realitate sinple hau bizitzeko entenituaz nahiaz beste gabean Ez dago agoniarik hemen bizitza soil bat besterik Eta ni Adan hemen nago bizitza jartzeko bizitzak ihes nahi duen tokian ni bizitza bainaiz bizitza hain sinplea sentipen, entenimendu eta maitasun denen jabea Ez dago ezinkizunik hemen ez bait dago ezer bizitza geldi dezakeenik Baina ezin dut. Joseba Zulaika ADANEN EGINKIZUNA (Adanen poema amaigabea 38-39) Eguzkia zegoen Naturaren zoramen beroa Adanen sentipenak Adanen nahiak neke ilunik gabeak ziren bat batean Lurrean etzan zen eta bere aurpegi ederra eguzkiari eskaini zion Eguzki galda gori hartan Adan dena su ta izerdi zen, eta zen dena eguzki bihurtu zen odol kolore gorribueltaka bueltaka dena espiral akabatu zen -desirazko ahalmen oso ta betetasun Adan guztia eguzki galdu baten edertasun zen eta dena eguzki, eta dena eder eta dena galdu Adanek ezin zuen esplika nola zitekeen posible iluna ezin zuen esplika heriotzea ez eta paradisuko gri§a -paradisu berdea, zuria- dena zen hain eder, gorri krudel eta bero eguzkipe hartan Kasikan kontura gabe Adanen gogoa promesa luze bat zen: eguzkia maiteko dut eguzkia izango naiz ilunak eguzki egingo ditut Joseba Zulaika EGUZKI BEROA (Adanen poema amaigabea 67-68) sentitzearen gainean etzan sentitzea azeptatu eta maitatu azkeneraino sentitzearen barruan sentitzearen pean sentitzea hil ikusi, entzun gustatu sentitu sentitze osoraino osoa sentitzeraino "hemen ez dago ezer gehiago" sentitzearen lurrak zapaldu ziren zoriona zahartu zen minak ez du ezer trajikorik ez du merezi hemen gelditzea hau aspaldiko mundu zaharra da hemen aspertua nago goazen beste zerbaiten bila zori ona eta zori txarra ez dira nire mundua bai, nik hemendik joatea nahi nuke esan zuen Adanek eta bere lur maitatu hartan barrena beste behin abiatuz bere aurrean mundu berri baten argia sumatu zuen. Joseba Zulaika "HEMEN EZ DAGO EZER GEHIAGO" (Adanen poema amaigabea 83-84) Zazpigarren egunean Jainkoak esan zuen: egin dezagun gizona gure antz eta erara Gero, egunak joanda Adanek sagarra jan zuen. Eta Jainkoak esan zuen! hara, gizona gu bezain jakintsu egin da kastiga dezagun Eta paradisutik jaurti zuen Gero, gizaldiak joanda Adan konturatu zen Jainkorik ez zegoela inon eta esan zuen: egin dezadan Jainkoa, nire antz eta erara Eta paradisuko oroitzapenak burura ekarriaz lokatza piska batekin Jainkoa egin zuen Eta ikusi zuen Jainkoa handia zela Adan bezain handia Eta jainko hura Adan zela Adan hutsa eta adoratu egin zuen Joseba Zulaika ZAZPIGARREN EGUNEAN (Adanen poema amaigabea 27-28)