Mikel Zarate Beherantz zetozen, aldaparen bizkarrean tximistaren zorabioan, kotxearen txanelan, buelta ta errebueltan uhainetan bihurgunerik bihurgune, ezkonberri maiteminduen zoroaren ametsezko kardantxiloen txiruliru koloretsuen hegoetan abiadan sugelandare urdurien antzera, maitasun gozoaren berotan igurtzika ta besarka beherantz haizearen eta hautsaren bihotzetik, baterantz besterantz, beheak behera, maitasun gaztearen pozezko musua... odoletan galdu zen eta bide bazterrean lore bi zimeldu ziren. Mikel Zarate LORE BI ZIMELDU ZIREN (Higidura berdez 71-72) Barne eraginaren etorriz eta jakitearen lan handiz jira ta bira ikutuka ta mailuka sortuak dira. Berez..., bat ere ez. Mikel Zarate BEREZ..., BAT ERE EZ (Higidura berdez 21) zementozkobasamortujendetsua basamortuzkojendezementutsua jendezkozementubasamortutsua zementozkojendebasamortutsua basamortuzkozementojendetsua jendezkobasamortuzementotsua basamortuzkojendezementutsua jendezkozementubasamortutsua zementozkojendebasamortutsua basamortuzkozementojendetsua jendezkobasamortuzementotsua zementozkobasamortujendetsua basamortuzkojendezementutsua jendezkozementubasamortutsua zementozkojendebasamortutsua basamortuzkozementojendetsua jendezkobasamortuzementotsua zementozkobasamortujendetsua basamortuzkojendezementutsua jendezkozementubasamortutsua zementozkojendebasamortutsua basamortuzkozementojendetsua jendezkobasamortuzementotsua zementozkobasamortujendetsua basamortuzkojendezementutsua jendezkozementubasamortutsua zementozkojendebasamortutsua basamortuzkozementojendetsua jendezkobasamortuzementotsua zementozkobasamortujendetsua basamortuzkojendezementutsua jendezkozementubasamortutsua zementozkojendebasamortutsua basamortuzkozementojendetsua jendezkobasamortuzementotsua zementozkobasamortujendetsua Mikel Zarate HIRIKO ETXE HAUNDI BAT (Higidura berdez 66-67) Joatearen joate geldi astitsu etengabean, joatearen joate bizi azkar arin laisterrean, badoa badoa badoa denbora aldia gunea sasoia garaia nirekin batean, banoa banoa banoa denbora aldi gune sasoi garai atergabe honekin batean, bagoaz bagoaz bagoaz joanean joanean joatearen tren mingarrian... Mikel Zarate TREN MINGARRIAN (Higidura berdez 80-81) orriok iluntzen dituzten lainoak, nire bihotzaren beldur ikara diren lainoak, laino handiak etatxikiak higidura berdea beltzuraz margotzen duten laino ibiltariak nire bizitzaren udazkeneko haizetan datozen eta doazen kezka eurizko lainoak, eguzkia ezkutatzen didatenak ene barnean daramadan haurtxoaren itxaroan; gaixoz jantziriko zahartzaroko lainoak heriotzaren beldurra negar horitan dakartenak, lainoak, lainoak ditut, lainoak nire aurrean beti. Mikel Zarate LAINOAK (Higidura berdez 51) e zu batu tabota gizarobota batubotabete botatabeteporlanez harriburdinatazaborraz anuntziotakororenabarmenez etxekalelantegisiglaetazarataz botaetadenabeteinurripiloitxuraz botatabotaetabotaetabotainurripilora urhaizeirrikitutabizirikereegonezdadin momiatupiramidetutahilobituzurehirihoriarin etagizonafamiliaherriaegitekoberrizzoazbasora Mikel Zarate INURRI-PILO PIRAMIDETUA (Higidura berdez 70) aldatzgoraetaAldatzbeheranirebizitzahegaranaurrera behinbateratabehinbesterahegaberaiheskarienantzera Mikel Zarate (Higidura berdez 24) Europako lehen hizkuntzen senide, Aitorren semean ulerbide! Bizirik irauten duzu oraindino, nire bihotzaren pozeraino. Nire mihinaren betiko emazte udara zaharren lore gazte. nire minaren min, ene ederņo maite gurean gurekin egon zaite! Mikel Zarate EUSKARA (Higidura berdez 27) Banu ta banintz, ezaren irrintz; bazenu ta bazina, ametsaren ezina; balu ta balitz, mutuaren bi hitz; bagenu ta bagina, alperreko ahalegina; bazenute ta bazinete, asmo hutsa ezin bete; balute ta balira, besteen anaiak dira. Mikel Zarate BALIZKO OLAREN OIHARTZUNA (Higidura berdez 54) Ardoa...! Ardoaren gozoaren gozoa! Gozoaren zoroaren zoroa! Zoroaren leloaren leloa! Leloaren txiroaren txiroa! Txiroaren mitoaren mitoa! Mitoaren ardoaren ardoa...! Mikel Zarate ARDOAREN DOINUZ (Higidura berdez 73)