Luis Mari Mujika I Ah, Euskal Herri zenbat ahulezi, ah, Euskal Herri zenbat tristezi... Euskal Herriak (gezur dirudi) Euskal hontan aunitz deserri!!! II "Gora Euskadi" hoska ari zaretan vaskoak (vasko nolakoak?) al dakizute hemen beste herririk badela? Herri hori Euskal Herri (euskararen herri) -Baina, hori noiztik? -Ah, ah, betidanik...! III -"Gora Euskadi" vaskoen garraisi. Eta Euskal Herri? -"Qué dice. No le entendemos. Somos vascos". -Euskara ikasi! -Déjenos en paz". vaskoek aitzaki. Euskal Herria, noiztik haiz Euskaditik joana ihesi...? Luis Mari Mujika "VASKOEN" TRIPTIKOA (Herria eta bidea 97-98) Gau hotz-gordina zintzilik samin sakon-berdetan... Zumeen negar ume-isila samin sakon-berdetan, udaberriak sukarra, samin sakon-berdetan, idien begiak nagi samin sakon-berdetan, azido harro-gordinak samin sakon-berdetan, puñal-hortzaren zaratak samin sakon-berdetan, ezpain amorratuen grinak samin sakon-berdetan, ardoaren hats hautsiak samin sakon-berdetan, asmo zatarren euriak samin sakon-berdetan, sakontasun hain berdea samin sakon-berdetan, gauzen hizketa izkutuak samin sakon-berdetan, gorroto gaiztoen hortzak samin sakon-berdetan, zapore gaitzen gaziak samin sakon-berdetan, mahats bilduen mozioak samin sakon-berdetan, berde sakonen berdea samin sakon-berdetan, sakon berdeen hitz sakona samin sakon-berdetan, Nire poema amaitu da arratseko seiretan... Luis Mari Mujika SAMIN SAKON BERDETAN (Zortziko hautsiak 56-57) Zenbat bider nere begirada, irripar leun ta ozkirri bai litz, ixurtzen da leioaren zear! Baiña, Illunbe-ren tristura belaxka ontan, begiak topo egiten dute piñudiaren beltz-mordo gogor ta bizian. Urduri ta mindurik, berrriz, begiak ergal ta galduak, urrutira irristatzen zaizkit, zeru-ertzearen luzate geldian nekatuak bezela! Azkenik, naastu... urtu zait begia, dana grixean biurtu, ta paisajea bera itzali lanbroaren muiñ belaxkaz... Luis Mari Mujika BEGIRAZ Asperra etorri zen hortzak kanpora zituen, arratoi zapalduaren iduria zuen. Pesimismoak ukitu ninduen, zabor-ontzira botatzeko abortu madarikatua nintzen. Laban kirats batek pozaren katea hautsi zidan lehen. Bai egunaren egunerokotasunak busti ninduen, asperraren behatz lohi-latzak hatzamarka ninduen, sentimenduaren sentimenduak ukitu ninduen, informaltasunaren banalkeriak hustu ninduen, ezjakinaren mendurak busti, uki galdu egin ninduen.... Luis Mari Mujika ASPERRA ETORRI ZEN (Hitzak ebakitzean 24-25) (Eustakio Mendizabal-i) Bildotsa hil zuten bezperan (Ostegun Saindu tristean), lurrean umil (zekorra bailitz) gazte bat asfalto hotzean... Altzairuzko azkazalak, soinean balen algarak -"osoro zuri zagoz Eustaki", gure herriak mindura latz! Hozka, gordin, ukabilak, hamaika laztan fusilak -"halako orrazi nork dizu jarri?". mozkor odol irauliak... Zulo gazi-gaitzetatik (hamaika iturrietatik), ah, zenbat herri (Euskal Herri isil) doakio hola etzanik... Zekorra gurdi beltzean -idigurdi trajikoan- osoro hautsi zihoan... Beti ihintza ozpinaz gurean! Gurditik odolak salto (harri hotzetan birao), ah, zekor horri zenbat herri isil zulotatik doakio... Kutxilo beltzen basoa, ez al haiz gaurkoz nahikoa? Horra Eustaki zekorra iduri, non zekor bikainagoa? Odol hoien euripean euskal haziok (benetan!) ditzagun busti, beraren gorriz betikoz jantzi gaitean! Gurdian herri hau preso (preso izanik ere libro), bai, zekor horri aunitz Euskadi zulotatik dohakio!!! Luis Mari Mujika GURDI TRAJIKOAN (Herria eta bidea 109-110) Atzo negu zen, gaur udaberri, bizitzak nola joan badaki. Hurrena uda da (zenbat sagasti), bihar biziko naizen nork daki...? Udazkena isil zaigu etorri, (ah, lizarretan mila tristezi...!). Orainak lehena ezin du eutsi, lehenak orainaz ez du lokarri... Luis Mari Mujika ATZO NEGU ZEN (Zortziko hautsiak 66)