Federico Krutwig Munduan gezurra diyotsu, bihotza. Gezurr-gezurra bere argi indartsuez, Nigarretan miņa iņork ere aditzen Eztuela derakhus. Daukazun miņa ixillik negarr zazu, Munduak ba'lekhus handitu luke ta Nihork ere laguntzen ezteraukola Nihori ezer ez. Zure naigabea gorde zazu zutzat, Beti ixillik zagoz, ixillik, ixillik! Khendu zazu begietatik nigarra, Nihork ezpeza ikhusi. Naigabean zaro dadukazun miņak Nigarrei ba'leriye, ba'lerakuski, Ezkutu tokirat iges egin zazu, Bakarrik nigarr eizu. Zoriak zuzaz barre egin nai ba'leza Eragotz ezazu, gure phenak ilten Barneko miņaz, ezpaņetan barrea Iphinten ba'geneki. Eziezozu erran zuk miņa innori. Ixillik zagoz, agon ahal ba'zintez, Ixillik gorde ezazu zure arimaren Arimaren barnean. Barre egizu, nigarr eitten duzun hori! Bai ta phenak bizirik triskatzen ere! Barre egin ezazu, zeroren barrea Illen nigarra da ta. Biztu gaittun biziaren sukhar hori, Eraman begaitza zu zarean nayak, Laindoko Lege sorr hori, zathorzkigu, Gugan izan zaittezen! Olympotarr hoik, etzituztet gurtzen nik, Iraunkhorrak zuek ere zerate ta Zigurki Ezerezerat zohazte ta Ezer etzerate ta. Federico Krutwig BIHOTZA! (Gerraondoko euskal poesiaren antologia 27) Zeru izarrtsuari so ein ondoren Goizeko izarra nik dakhustanean Jaiotzen zait galde haur bihotzean: Zer zara zu, ene gogoa, hemen? Zergatik jaio ta zergatik bizi Bilhatzen dut eta ezin atzeman Ai nenki nork erran ahal derautan Nork diezaketan haur niri iharditsi. Gogo ori, zergatik egin zara? Haur nehoiz bururatu eztuzua? Nora-nai joan, gora naiz behera. Bethi ikhusiko dugu begi itsuez Gezurra bai-ta gure Asturua Kosmos bai-thakusagu estalduez. Federico Krutwig ZER NAIZ (Gerraondoko euskal poesiaren antologia 49) Ba dakhust bulharraren labyrinthua Neronen sentimenduen bidean Ni-eidea kanporatzen denean niganatzen baita kanpoko orrua. Nigana jiten den kanpoko mundua dathorrt Kosmos gaineko atzipean. Gauzen izaitea Ezerezean dago; Ni bana da beren zentzua. Dagozen gauzek atzipea dute, gauzen gauza ezin da bilhatzea; gauzek barrnan gezurra baitaukate. Lanhe da oro, mundua elhea. Ezer eztago, eztago Gogorik, Spiritua ezta khimaira baizik. Federico Krutwig BULHARRAREN LABYRINTHUA (Gerraondoko euskal poesiaren antologia 58-59) Haitzurdinezko akanthos-orstoak Propylaion landuez zuthabetan Ederrtazunaren erakhusketan Bai legozen derakhuskigu Stoak. Harrimeta hauien antzegileak Izituta skulpitu zituela Jaunei zegien psalmodien gela Templa zabalean liren zinbelak. Hunela harrizko rhapzodi huntan Haizean dabiltzen Letheko notak Jaunak egin zituen materian. Horr ere ezarri zituen hymnuak Trophaionez bethe zituenean Ahantz eztietzakun historiak. Federico Krutwig ARRIZKO RHAPSODIA (Gerraondoko euskal poesiaren antologia 58-59)