Juan Ignacio Goikoetxea "Gaztelu" beleak bele usoak uso eta nere herrian itsu hainbat lauso. ona ez da ezker ez ezkuin da eguzki da bero egarri denaren ur gose denaren hazkurri. ai! herri eskua eri duzu harrian josirik geldi zaizu. eta ez da kantuz ez urrikalduz sendatzen beste aztikeri beste sendagarri du eskatzen. gatozen senera zuzenbidera gal ez gaitezen... Juan Ignacio Goikoetxea "Gaztelu" BELEAK BELE (Gauean aihu 28) otanik gabe gabiltza gizonok galdu gordean, norakorik gabe ontzia bezala jitoan. galde batari galde besteari eta izarrak ixilik daude zeruan. -Ai! ibai, ibai, ibai-kolko gordea ilargi-taloa barnean, zelan eztugu hire hitz-ixila jakin behar? goizalde oroz argia, arratsaldero iluna. -Errotari, zenbat bider biratu da harria? -Gehiagotan loratu ohia da bizia. bizia loratu baita usteldu aragia. Ai! ibai, ibai, norako duk joana? -Ai! errota, errota norentzat duk irina? Juan Ignacio Goikoetxea "Gaztelu" OTANIK GABE (Gauean oihu 21-22) KANTU HAU EZTARRIAN ERRE ZAIT, ETA GAU BELTZEAN NORA GABE ABIA PIZTI TZARREN HORTZETAN ERORTZEKO ZORIAN. NOIZBAIT, AGIAN, ARGI-BERRIAN, HILOTZIK NUNBAIT ARKI BALEDI EHORTZI ZAZUTE NOIZBAITEKO LUR BERRIAN. GOLDE-MUTURREK IDEKI HILDOAN, HAZI BERRIAREN OHE BEROAN... IRATZAR DEDI EGIA BIHURTU AMETSEN LUR BERRIAN. Juan Ignacio Goikoetxea "Gaztelu" KANTU HAU (Biziaren erroetan 11) Lendik zetorrenan deia: -"Aizak, iii..." Burua ikasketan nastua niņan. Aren otsa, kezketan galdu unan. Urrutitik berriro: -"Aizak, iii..." Etxean opor-aldiak poza zerionan. Udaldia, itxasoa, mendia nizkiņan. Berriro urbillago: -"Emen ni!..." Nemesio Etxaniz DEIA (Lur berri billa 236) gaur eskandalu da edertasuna kantatzea landa loratuen larrosa zuri gorrien ur tanta dirdaitsuen bi begi sorgiņen bi zango ederren... edertasuna gaur eskandalu da kantatzea giza-piztien basakeriak itsustu digute bizia negar jarioz eta garrasiz uhertu poz iturria harma izigarrien orroaz barrendu gogo larria... TIO SAM'en putre beltzak barreia dute munzabak vietnamdar haurren garrasi erdiragarria garrasi zorrotz ezin ahantzia... PANDORA kaixa dago idekia... erotzen nahasten etsitzen itotzen ari geran guzia... madarikatua gizona biziaren lotsagizuna DOLAR sabeletik sortu dena... GEHENA!!! GEHENA!!! GEHENA!!! gehena!!! Juan Ignacio Goikoetxea "Gaztelu" GEHENA (Gauean oihu 46-47) ustea aberats, berez hain eskas den hark, nola dezake eritzi eta esan "ez diot zor ezeri ez nehori? bai zor diot zilbor-esteari zor titiari zor ezpain gurien musuari zor esku latzen zartakoari zor argiari ilunari zor osasunari eritasunari zor irriari negarrari zor zentzuen ikasiari gogoaren ahalmenari zor atseginari oiņazeari zor pozari hildurari zor onez atereari huts egiņari zor okerrari zuzenari zor lagun lagun zintzoari eta zuriari esku-zabalari eta zimurrari zor irainari gaitz esanari zor maitemiņez eta etsipenez egonari zor irakurriari entzunari zor ibiliari egonari... zeri ez zenbat ez beste edozein ez ezagunari? nola jarrai ur joanari urak izanari urak emanari? landarea igaliz aletu eta adar hutsetan ohi da gelditu. huts ala bete? neronez huts eta besteei esker asebete naizen honek oro zor diot hartuari zor emanari zor biziari... Juan Ignacio Goikoetxea "Gaztelu" AITORRA (Biziaren erroetan 27-30)