Joxe Antonio Artze gure herriko elizaren dorrea, dena edergailuz apaindua; zer dorre galanta! edergailu bakoitza, harri bakoitza, zenbat izerdi, odol eta nigar kosta ote zitzaizkien Ameriketako Inditarrei... e, Etxebeste jauna...? eta dorre luze hori Usurbil-go Eliza Nagusiaren dorrea da. Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (Isturitzetik Tolosa barne) -"nire emazteak ez du lanera joan beharrik, nik neuk irabazten dudanaz mantendu dezaket... ...katutxo bat bezala" ez da deserturik bakartienetan ere erein jendez betetako hiri haudi hoietan biltzen den bezalako bakardaderik Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (...bide bazterrean hi eta ni kantari) hegoak ebaki banizkion, nerea izanen zen, ez zuen aldeginen. bainan, honela ez zen gehiago txoria izanen eta nik... txoria nuen maite. Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (Isturitzetik Tolosan barne) madarikatua birjiņatasuna erlikitzat daukazuna bainan, gero, alaba agure aberats bati erantsi diozuna madarikatua putetxetatik atera gabe bizitu ta gero, emazte-gaiari birjiņatasuna beharrarazten diozuna errukarria Jainkoa begira daukazulakoz zure gorputzaren edertasunaz ahalgetzen zerana madarikatua heste erre ta birika lehertuakin abezturuz lumak erosten ditukana madarikatua biotzaren tokian makinak ipintzen saiatzen haizena madarikatua hildakoen odol zuriaz sakela betetzen dukena madarikatua patxaragatik morrontza aukeratu duzuna madarikatua miņaren beldurrez gozatu nahi ez duzuna madarikatua bizitza guztian heriotzako pakearen zai egon zerana madarikatua bizi nahi eza madarikatua zanpaketak madarikatua zurikeriak... madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua madarikatua MA DA RI KA TU A MA DA RI KA TU BE HA RRRRRA Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (Isturitzetik Tolosan barne) askatuko zaituen zai bazaude zaude lasai zaude ziur askatuko zaituela kateak itsusiak baitira hilotzen gorputzean!! Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (Laino guztien azpitik...) maite ditut maite geure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten orduan hasten bainaiz. izkutukoa... nere barruan bizten diren bazter miresgarriak ikusten Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (... eta sasi guztien gainetik) OTX! ATX! UTX! HOTZAren HATSA ote da HITZA ala HUTSAren aurka altxatako HOTSA edo HITSA hauste arren UTZItako HATZA Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (Isturitzetik Tolosa barne) EZ egin horrelakorik EZ maita halatan EZ pentsa hartaz EZ edan hortatik EZ bete zure nahiak EZ mintza gauza hoietaz zezena atzetik denak korrika, anka-motzak deihadar: "EZ korri, okerrago duzute-ta..." Joxe Antonio Artze "Hartzabal" EZAREN KORRIKA SAIOA (Isturitzetik Tolosan barne) txori ttikia nintzelarik esan zidaten kaiolan bizitzeko sortua nintzela. orain arrano bihurtu naizenean kaiola hautsita aldegingo dudan beldurrez, libro naizela sinistarazi nahi didate; horregatik iriki dizkidate ateak egin dezadan hegaz bainan luze gabe ohartu naiz anka harkaitz bati lotu didatela kate motz eta astun batez. Joxe Antonio Artze "Hartzabal" (Isturitzetik Tolosan barne) Joxe-ri emaztea ostu ziotenean pakeagatik, ez zuen ezer esan eta muuu! eginaz alde egin zuen. bere alaba bortxatu ziotenean pakeagatik, ez zuen ezer egin eta kurrinkaz ospo egin zuen. bere semeak goseak hil zizkiotenean pakeagatik, ez zuen iņor jo eta beee! eginaz izkutatu zen. etxetik bota zutenean pakeagatik, ez zuen ezer esan eta kolkaren gisa zokoratu zen. galtzak kendu ta atzea astindu zioten; pakeagatik, ixilik gelditu zen orduan, arratoi batek "amen" batean irentsi zuen Joxe zingurria zelakoan. Joxe Antonio Artze "Hartzabal" bakea, bakea zuekin! ez, nik ez dut nahi zuen bakea lurrean jendea mila egarriz ihartzen den bitartean ilargira joateko eskatzen didan bakea hilekoak jeistea bekatutzat daukatenen bakea ogiaren ordain zin bat den bakea egia beren aldetik bakarrik dagoela sinestarazi nahi digutenen bakea zorionekoan bakea zintzoen bakea guduzelaietako jabea gosetien eskuetan bum-bum egiten duten bonboiak jartzen dituztenen bakea egunoro, segunduoro, noiznahi nunahi akxak-akxak kaollibaksok mailuarekin goxatzen dizkiguten bitartean ate utras naoluztrupi aolotop ztaheb irrifar batez erantzuteko kontseilatzen diguzuten bakea ez, ez dut emandako bakea rik nahi; esku zabalez emana izan zaie eta aski dute hilerritakoek heuren bakea