EUSKAL HERRIA JOURNAL ARTIKULUAK ARGIA * EGIN * EGUNKARIA * ENBATA * HERRIA Berriak: 1998 uda Elkarrizketa: Jon Idigoras (ehj) 1998 uda Elkarrizketa: Joseba Uranga (ehj) Autodeterminazio; Giza Herria eraikitzen Negoziazioa Eskubideak Hizkuntza eta Euskal Preso Kultura Politikoak Ekonomia Ezker Abertzalea Insumisioa Beste Artikuluak Dokumentuak -- -- AUTODETERMINAZIO; HERRIA ERAIKITZEN 1997 urtarrila. 13 Abertzaletasuna eta ezkertiartasuna (P. Azparren Olaizola, Egin) 1996 urria. 10 Eztabaida Iparraldean (Editoriala, Egin) NEGOZIAZIOA GIZA ESKUBIDEAK 1996 abendua. 18 Juanito Trecet, legegabekeria lege (I. Esnaola, Egin) 1996 abendua. 10 Preso eta preso (Sar hitza, Enbata) HIZKUNTZA ETA KULTURA 1997 urtarrila. 5 Bertsolaritza urte oparoa (Andoni Egaña, Argia) 1996 abendua. 4 Galeuzka (Txillardegi, Egin) 1996 urria. 11 Kurtso hasieran, migrazioa nagusi Iparraldean (A. Nieto, Egin) 1996 azaroa. 2 Eman Euskarari berea (E. Jimenez, Egin) 1996 martxoa. 19 Euskara ialgi dadila bere entzerrutik (K. Izagirre, Egin) 1996 martxoa. 16 Euskara kartzelan, gure arima (G. Zabaleta, Egin) INSUMISIOA 1996 Insumisioa: artikuluak EZKER ABERTZALEA 1994 martxoa. 19 Ezker abertzaleak utopi sortzaile izan behar du (J. Bortairu, Egin) EUSKAL PRESO POLITIKOAK 1997 maiatza. 4 Aitaren hiletan izaten utzi ez zioten presoa (G. Aranburu, Egin) 1997 urtarrila. 28 Gose greba espetxean (A. Arnaiz Laskurain) 1996 abendua. 19 Bahituak (J.M. Azurmendi, Egin) 1996 martxoa. 19 Euskara ialgi dadila bere entzerrutik (K. Izagirre, Egin) 1996 martxoa. 16 Euskara kartzelan, gure arima (G. Zabaleta, Egin) 1996 martxoa. 6 Salto del Negrotik Euskal Gizarteari (EPP, Egin) EKONOMIA 1997 martxoa Fruitu har-joa (Enbata, Sar Hitza) DOKUMENTUAK 1997 martxoa 7 HBk: 10 arrazoi GREBA egiteko BESTE ARTIKULUAK 1997 maiatza Hil ezazu aita (Argia) 1997. apirila. Trebiñoko auzia: batean ziri, bestean mara (Txema Ramirez, Argia) 1997. apirila. 507 euskal apezen urratsa (Sar hitza, Enbata) 1997 apirila Franglais (Gehexan Pontto, Herria) 1997 otsaila Trebiñoko auzia: batean ziri, bestean mara (Txema Ramirez, Argia) 1997 urtarrila Evita (Gehexan Pontto, Herria) 1997 urtarrila Amankomunean ala aman komunean? (Iñaki Murua, Argia) 1996 abendua. 10 Lehen, orain eta beti, Zutik! (E. López, Egunkaria) 1996 abendua. 10 Zorionak eta Zoritxarrak (Iñaki Uria, Egunkaria) 1996 abendua. 1 Mila! (J.B.D., Herria) 1996 iraila. 15 Iparretarrak (elkarrizketa) 1996 azaroa 20-Nren Umeak eta Frankismoaren Heredentzia (J. Sánchez Erauskin, Argia) 1996 azaroa. 2 Ahalgingarria! (Enbata) ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EUSKAL HERRIA JOURNAL KURTSO HASIERAN, MIGRAZIOA NAGUSI IPARRALDEAN Ruben Nieto [Image]EUSKAL HERRIA JOURNAL Bertsolaritza urte oparoa Andoni Egaña Argia 1994ko urtarrilak 5 Bizi al zarete? Sarasuak segitzen al du bertsotan? Zuek ikusteko zer egin behar da orain? Azaleran bederen asko aldatu da bertsolaritzaren egoera joan den hiru-lau urtean. Lehen, astelehenero mintzagai ziren, lantokian nola kalean edo eskolan "Peñarena", "Iturriagaren erantzuna", "Lizasoren, ateraldia" edo "Euzkitzeren belarriko uztaia". Orain, bagaren ere duda egin dezake zenbaitek. Baina azaleko kontuak dira horiek, telebistan ez azaltzearen ajeak, likidoa eta aparra ez bereiztearenak, esango luke Jon Sarasuak. Egoera profilatuz, bertso-saioetan mitinak baino ez direla entzuten aldarrikatu dute: aldero politiko jakin jakina hartu duela bertsolaritzak; katea eten egin dela. Eta ez da egia. Katalejoekin begiratu eta luparekin ari denaren azterketa maila lortzea zaila da. Gu ere erratu gintezke baina bertaxeagotik begiratuta gutxienez. Bertaxeagotik so eginda bertsolaritzaren argi-itzaletan aurten argiak nagusitzen direla esango nuke, zenbaitek argitzat telebista fokoak baino hartzen ez dituen arren. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren geroratzea, zabalpena, lurraldetasuna eta ikerkuntza ditu ardatz. Urratsak eman ditugu aurten ere. -- Xenpelar Dokumentazio Zentrua sendotzen ari da eta euskarri desberdinetan --bideo, audio, liburu, txartel... -- gero eta materiale gehiago biltzen du. Hasi dira, piskana, tesi eta ikerkuntzagileak aukera horretaz baliatzen. Erakusteko gordetzen baitugu: denei erakusteko gainera, eta ez guretzat bakarrik. Ondare horren garrantziaz jabeturik eta bere zerbitzu publikoaren izatea berretsiz Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena borobilduz ari gara armonia onean. -- Nazioarteko harremanetan urrats handiak eman ditugu aurten. Donostiako Bertso-Egunean kubarrak, Alpujarratako andaluziarrak eta Menorkakoak izan genituen bisitari. Mejikon izan gara geu, Kuba, Espainia, Argentina, Txile eta Kolonbiako inprobisatzaile, ikerlari eta antolatzaileekin. Izugarri ikasi dugu eta pittinen bat irakatsi, ahozko tasunaren kultura geuretik at ere badela frogatuz. -- Argitalpen arloan, Antton Kazabonen Mitxelenari buruzkoa, Joxe Mari Aranalderen Xalbadorren gainekoa, Auspoa sailekoak, "Bertsolari" aldizkaria edo Bertsozale Elkartearen eskutiko "Bapatean 95" bilduma datozkit gogora garuna askorik zukutu gabe. -- Eta plazaz plazako saioak 1.000 inguru izango dira 1996an. Azaroaren lehen asteburuan esaterako, larunbat gauez Oiartzunen burutu genuen jaialdi bat. Handik ordu gutxira, igande eguartean, Legution jokatu zen Bizkai-Arabako Txapelketaren kanporaketa. Eta arratsalde hartan bertan Urepelen elkartu ziren urtero. Oiartzun, Legutio eta Urepel. Zazpiehun entzule batean. Laurehun bestean. Berrogei urtejirako jendea nagusiki batean. Hogei urte ingurukoa bigarrenean. mende erdia jiratutako mordoa bestean. Lurraldetasunez, adin-sexuz, esamoduz eta entzukeraz, zorionez, askotarikoa da egungo bertsolaritza. (...) ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra zikina gatazka EUSKAL HERRIA JOURNAL Euskal Herria Journal - 1998 abuztua 20 Jon Idigoras Gerrikabeitia Herri Batasuneko kidea -------------------------------------------------------------------- Manfred Ostrowski Langileek eraikuntza nazionalerako prozesuan eginkizun garrantzitsua bete behar dute 1936ko martxoaren 3an langile sendi batean jaioa. 15 urterekin burdingintzan beharrean hasi nintzen. Langile-mugimenduarekin, Francoren garaiko ezkutuko erakundeekin konprometitua, horrek sarritan eroan ninduen kartzelara: 1958, 1968, 1970, 1972an. Atzerriratua 1974tik 1977ra bitartean, kartzelan 1980, 1982, 1996... 1998an ere. 1975ean KASeko sortzaile, 1974an LAB sindikatuaren eta 1978an Herri Batasunaren sortzaile; parlamentario hautatua bai Eusko Legebiltzarrerako, bai Madrilerako ere. Zenbait atentatutako biktima, tarteko Josu Muguruza parlamentarioa hil eta Inaki Esnaola parlamentarioa zauritu zuten Hotel Alcaláko atentatukoa ere. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide eta bozeramaile hura sortu zenetik eta borroka honi ekiteko gogotsu oraindik. Ezkondua, seme-alabarik ez. Nire laguna 15 urtez atzerriratua. Euskal presoen egoera eta presoekiko elkartasuna Galdera: Zer esan nahi duzu zu gartzelan pasatu duzun denborari buruz? Erantzuna: Ez da lehenengo aldia; zortzi biderrez kartzelaratu naute. Oraingoan, ostera, jauzi kualitatiboa izan da, legeztatutako eta botoen ia %20aren bitartez legitimatutako alderdi baten zuzendaritza osoa kartzelaratu dutelako. Eta arrazoia, gatazkari konponbidea emateko proposamena ezagutzera ematea G: Zein modutan agertzen da orain euskal presoen erresistentzia? E: Euskal preso politikoen erresistentziaren muinean giza eskubideak eta -presoek euren printzipio ideologikoei muzin egitera behartzeko- gobernuak hautsitako legalitatea bera errespetatuak izan daitezen dago. Gobernuaren bergizarteratze egitasmoa euren konbiktzioei muzin egiten ez dieten presoen suntsitze sikologiko eta fisikora zuzenduta dago. G: Zein bide egokitzat hartzen dituzu presoak laster Euskal Herrira lortzeko, ekartzeko? Zein balio du euskal presoekiko elkartasunak? E: Presoak laguntzea eta eurekiko elkartasuna ezinbestekoak dira gaur egun. Gizartearen presioak euskal instituzioak eta giza eskubideen aldeko elkarteak behartu behar dituelako, hauek gobernu espainola behar dezaten beraren legeak errespetatu eta betetzera, baldintzapeko askatasunak ematera, zigorrak etxebizitzatik gertu dauden kartzeletan betetzea ahalbideratzera eta gaixotasun sendaezinak dituzten presoak askatzera. G: Euskal gatazka bukatu daiteke amnistiarik gabe? E: Ez. Euskal gatazka konponduko da arazoaren muinari ekiten zaion heinean, hau da, euskal nazioaren izaera bereizia onartu, autodeterminazio eskubidea erabiltzean adierazitako herri borondatea onartu eta errespetatu eta herri subiranotasunaren erabilpenaren ondorioz ematen den emaitza errespetatzean. Amnistia, jakina, onarpen horren ondore zuzen eta beharrezkoa izango da. G: Ezker Abertzalea amnistia lortzeko aukera baten bila dabil? E: Zalantza barik, Ezker Abertzaleko kideok pentsatzen dugu amnistia aurrerapausu garrantzitsua izango litzatekeela, ez bakarrik gure presoen egoera arintzeko baizik eta, baita ere, distentsioa sustatu eta elkarrizketa prozesu bati ekiteko. Neurri hori bestelako keinuekin batera etor liteke, hala nola, su-etena, zeina ekarpen osagarria izango litzatekeen. Hori dela eta, Ezker Abertzaleak betidanik defendatzen du neurri hori". Euskal sozialismoa eta demokrazia partizipatiboa: Helburu egingarriak ala amets hutsa? G: Herriak berak erabaki badezake, Euskal Herriak eredu sozialista bat aukeratuko duela, emaitza hori daitekeena iruditzen zaizu? E: Nik ez dut zalantzarik nazio eraikuntzarako prozesuan, subiranotasun nazionalaren erabilpena (autodeterminazioa) oinarri, gizarte-ereduaren diseinatze eta onarpena beharrezko izango direna. Euskal Herriarentzat gaitza izango da eredu sozialista zehaztea, ia guztiak agortuak izan direlako eta sozialdemokrazia gaur egun erabat desitxuratuta dagoelako. Nik ez dut zalantzan jartzen gehiengoa eredu sozializatzaile baten alde egongo dena; zehaztu egin beharko da. G: Zein eredu sozialista proposatzen dira Ezker Abertzalean, demokrazia partizipatiboa baino "gehiago" izanez? E: Eredu sozialista gaur zehaztea ia ezinezkoa da. Baina demokrazia partehartzailea abiapuntu ona da Euroaren Euskal Herrian behar dugun eredu sozialista zehaztuz joateko. G: Uste duzu Herri Batasunak egun batean 'demokrazia partizipatibo'aren planteamendua baztertuko, utziko duela, bakea lortzeko edo jelkideekiko elkarlana errazteko, adibidez? E: Herri Batasunak ez ditu bere oinarri ideologikoak, bere gizarte eredua, bere estrategia politikoa alde batera utziko, beste alderdi batzuekin bake prozesu bat aurrera eramateko. Bake prozesuaren oinarrian dago Euskal Herriko gehiengo sozialak Estatuari aterabide elkarrizketatua eskatzea, zeinaren oinarrian autodeterminaziorako eskubidea eta estatuarekiko gure harremana zehazteko herri subiranotasunaren erabilpena dauden. Ondorengo fase baten aukeratu beharko da eredu soziala (kultura, irakaskuntza, osasun urgazpena, demokrazia partehartzailea). G: Demokrazia partizipatibo'ari dagokionez, ideia eder hori hedatzeko aukera nahikoa dagoela pentsatzen duzu? Jadanik gehiengoak badaki zer esan nahi duen kontzeptuak [Euskal Herrian]? E: Ez dago zalantzarik; gaur egun gehiengoaren onarpena izango luke eredu horrek. Ez dezagun ahaztu Euskal Herriko langilegoaren ordezkaritzaren gehiengoa LAB-ELAren eskutik datorrela eta hori da tresnarik onena sozietateak ezagutu dezan. Euskal gatazka eta Herri Batasunaren aukera politikoak G: Zein garrantzi dute Herri Batasunaren eta euskal sindikatuen arteko harremanak? E: Garrantzitsuena ELA-LABen arteko hitzarmena da, batez ere sindikalismo espainolista baztertu eta euskal esparru sindikala sortzea lortu duelako, hau da, hobekuntza sozialen alorrean langileen interesak defendatzearekin batera, euskal nazioaren eskubide historikoak, autodeterminazio eskubidea eta eraikuntza nazionalerako prozesuan protagonismoa ere euren gain hartzen duelako. Langileek aberririk ez dutelako esaldi ezagun hura zaharkiturik geratu da. ELA-LAB hitzarmenak erakusten du langileek eraikuntza nazionalerako prozesuan eginkizun garrantzitsua bete behar dutela. G: Abertzaleen batasuna eta EAJ, EA eta HBren arteko elkarlana egun batean funtzionatuko badira behar bezala, zure iritziz? Uste duzu Herri Batasunak etorkizunean akordio bat lortu dezakela Ezker Batuarekin Euskadin, autodeterminazio eskubidea eskatzeko edo proiektu ezkertiar bat bultzatzeko ere? E: Garrantzitsua da Euskal Herrian gehiengo soziala lortzeko EAJ/EA alderdi abertzaleekin hitzarmenak mantentzea eta nazionalismo espainolaren itxikeriari gehiengo horren berme eta legitimazioarekin aurre egitea. Baina nik ez nuke frente abertzaleaz berba egingo, oinarrizko arrazoi bategatik hain zuzen; gatazkaren konponbidea ez da soilik abertzalea izango, baizik eta demokratikoa ere. Horrekin batere arazo barik egin ahal izango dute bat Ezker Batua bezalako indar ez abertzaleek, zeina, bestalde, kontuan izan beharko dugun eredu soziala diseinatu eta defendatzean. G: Imajinatu dezakezu Euskadiren independentzia, Nafarroak parte hartu gabe? Zer nahiago duzu, independentzia Nafarroa probintziarik gabe ala Euskadiren eta Nafarroaren batasuna, independentziarik gabe? E: Guk ez dugu inoiz EAEren independentziaz berba egiten, ez Nafarroa, Lapurdi edo Zuberoakoaz, nahiz eta independentista garen. Guk Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean, hala politikoa, nola soziala zein lurralde mailakoan, oinarritzen dugu gure egitasmoa. Hori dela eta, euskaldun guzti-guztiak izan beharko dira, kanpoan inor utzi barik, egitasmoan eta erabakian parte hartuko dutenak. Zatietako edozein -Nafarroa, adibidez- baztertzeak ezinezko egingo luke nazio eraikuntzarako prozesua. Antzeko kasu batean, Gerry Adams-en errepublikar irlandarrek ez dute Ulster-en independentzia bilatzen, Irlanda bateratu baterako eraikuntza-egitasmoarekin bategitea baino. Nafarren gehiengoaren borondatea batasun egitasmoaren onerako biltzea, zalantza barik, prozesu luzea izango da, zeinean indar korrelazioa faktore erabakiorra izango den. Borroka forma berriak eta borroka armatuaren etorkizuna G: Jende askoren iritziz, Ezker Abertzaleak ezin du garaipena lortu ETAren borroka armatuaren bitartez, bere politika zuhur eta trebearen bitartez baizik. Zein etorkizuna ikusten duzu ETAren gaurko borroka formarentzat? E: Inoiz ez dugu planteatu ETAren borroka armatuak garaipena ekarriko diola euskal proiektuari. ETA gatazkari ematen zaion erantzun bortitza da. Sarri askotan, komunikabideen manipulazioaren ondorioz, sektore askok ez dute gatazkaren nondik norakoa ulertzen. Baina konponbidea ez da inola ere militarra edo poliziala izango, demokratikoa baino: gehiengoak estatu espainolari dagozkion eskubideen onarpena eskatuko dio, hori baita politikoa den arazoari aterabidea emateko bide bakarra. G: Zer ikasi dezakegu Irlandako bake prozetutik, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea eskatu nahi badugu eta abertzaleek Euskal Heria indar errepresiboengandik libratu nahi badute? E: Nahiz eta Irlandako eta Euskal Herriko prozesuen artean ezberdintasunak egon, badira oinarrizko alderdi zenbait eredutzat har daitezkeenak: Ezinezkoa dela inplikatutako aldeetako baten garaipenera eramango duen enfrentamendu armatua mantentzea. 'Beti parra' egoteak ez garamatza inora; Alderdi politiko guztien arteko konpromezua, autodeterminazio eskubidean oinarritutako hitzarmena lortzeko; Bere ordezkaritza beraren beso politikoan, Sinn Fein-ean, delegatuz IRAk egoera desblokeatzeko agertu duen borondatea; Presoen aske uzteak eta IRAren su-etenak eragindako distentsioa; Batez ere, Irlandak bake prozesuari aurrez aurre ekiteko eta horren alde postura egiteko gauza izan den Tony Blair izan duela. G: Zein aukerak ikusten dituzu ezker abertzalearentzat, borroka forma berriak erabiliko bazituen? Independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan, zein borroka molde berriak ondo gustatuko zitzaizkizun? E: Euskal Herriaren eskubideen aldeko gehiengo soziala lortuz gero, borroka motak, jakina, gehiengo horrekin bat etorriko dira: masa-borroka, borroka instituzionala, nazioarteko foroak, erreibidikazio horien guztien alde beste herri batzuk ere inplikatzea. ehj news articles the conflict the country [Image]EUSKAL HERRIA JOURNAL MILA! J.B.D HERRIA 1996 abendua. 1 astelehena Baionan nintzen joanden egunean frantses telebixtako hirugarren gateak gomitaturik Euskal-Herri-Pays basque berrisailaren milagarren zenbakia ospatzen zuelakotz. Berri-sail hori duela lau urte sortu zen alabainan. Egun guziz muntatzen dute salbu larunbat eta igandetan. Heldu da nunbait han 250 badirela urtean eta beraz milako bat lau urteren epean. Nahiz arras laburra den, berri-sail horrek bildua du gaitzeko arrakasta du gaitzeko arrakasta. Ikertze guziek aski garbi erakusten dute jendea biziki atxikia zaiola. Egia erran, tenore ederrean da ere zabaldua izaiten, artseko zazpiak irian. (...)Sail eskasa da ere ez baita Ipar-Euskal-Herri guzian hartzen ahal eta behar dena eging behar litake beraz hein batean oker horren xuxentzeko... Hots, abiatu saila baliosa da bainan ez litake hortan gelditu behar. Eta ez hortan gelditzeko, bazterrak mugitu beharko oraino... Hautetsi, elkarte eta beste...! Zendako duen holako arrakasta? Hemengo bereko gaiak baititu aipatzen, hurbilekoak eta gutartekoak, eta gai desberdinak, mota guzietarik, gogo herrikoi eta sano batekin. Gainerat, euskara ere sartuz, eta dautzuet horrek munta handia baduela. PRESO ETA PRESO Sar hitza ENBATA 1996 abendua. 1 astelehena Euskal presoen egoera, aspaldian aipatzen den gaia. (...) Frantzian, euskal presoen %75 Parisen dira %80: 700 km baino gehiagotan urrunduak. Bisitako egunak mugatuak eta oren erdi batekoak, luzeenak. Gabi Mouescaren kasua hor dugu etsenplu gisa. Moulins edo Lannemezanerat joaiteko manera bazuen hauturat. Lannemezan galdeturik ere (200 km), Moulins hirian sartu dute (700 km). Horra bergizarteratze on baten prestatzeko joka moldea! Eta zenbat holako? Hego aldeko familiak 2.000 km baino gehiago egitera bortxatuak dira, beren presoak ikustekotan. Arte horretan, gure politikero eta minixtroek axola guti edo batere ez, egoera horren aldatzeko. Pariseko edo Madrileko buru haundiekin lausengu eta lelokeri, beren diru tratuak eta politika jokoak lehenago baitira, euskal presoen martirioa baino. Hemen gaindi ibiliko dira eta mintzatuko Jaun Haundi gisa, dena ele eder, eta biharko egun loriosak hitzemaiten. Beren alderdien fagoretan, badakite Bidasoko muga gainditzen (PNV Baionaraino sartzen) edo Iparraldeko mugak ezeztatzen eta ukatzen (RPR eta PS eta tantiruri...) Euskadin denak gauzkate beren politikaren preso ezarriak, Madrilen eta Parisen esku-makil. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra zikina gatazka EUSKAL HERRIA JOURNAL Abertzaletasuna eta ezkertiartasuna Patxi AZPARREN OLAIZOLA / Amaiur taldearen kidea Egin, 1997ko urtarrilaren 13 Gaur egun ezkerraz-eskuinaz aritzea ez omen da eroso. Ideologiak hil direla esaten digute batzutan, aurrerakoitasuna ezkertzat har dezakegula eta kontserbadortasuna eskuintzat diote bestetan. Zein den hitzik egokienaz eztabaidatzea eztu zentzu handirik, denbora galtzea da edota mahai inguru bateko hizlarientzako solasgarri. Muinak du garrantzia eta muinean kokatu beharko genuke ezbaia. Modu zabalean harturik eta beraz azalekoa, ezkertasuna injustiziaren aurkako jarrera da, zapalkuntzaren aurkako, berdintasun aldeko eta askatasunaren aldeko jokaera. Ezkertiartasuna barneratzeak berekoikeriari uko egitea dakar, besteon arazoak, besteei egiten dizkieten ezbeharrak, guri axola zaizkigula eta geureak direla ere. Gizakiaren berekoikeria gainditzen dugunean sozial kontzientzia eskuratzen dugula esan ohi da. Norbera sozial kontzientziara nola iristen den jakiterik ez da erraza, sozial kontzientzia ez bait da bizitzaren une berdinean eta pertsona guztietan modu berean gauzatzen. Askok sekula helduko ez diren bezalaxe. Izan ere sozial kontzientziak sortzen duen elkartasun gogoa eta sozial kontzientziarik eztuen errukia bereiztu egin beharko genuke. Aipatu izan da askotan, eta guk geuk horrela sinistu nahi izan dugu, Euskal Herriko gizarteak sozial kontzientzia haundia duela. Ez da berriz, hain garbia elkartasun eta errukiaren arteko muga. Sozial arazo larriak ditugu, hala ere Euskal herria, zorionez, mundu aberatsean kokaturik dago, eta azkeneko hamarkadetan, krisien gainetik, pribilejiatua da gure egoera. Zenbait urte atzera begiratuz gero errez ulertuko genuke zergatik baloratzen dugun gaur daukaguna, eta zergatik, zenbait arlotan, gure gizartea eskuzabalagoa den. Ene kasuan eta ia euskaldun guztion kasuan esango nuke nik, geure etxeetan beharra zer den badakiten pertsonekin bizi garelako. Beharra ekonomikoa jakina, baina baita ere oso berezia den zapalkuntza bat ezagutu dugulako. Gure herriak eta gure kulturak jasan izan, eta jasaten duen zapalkuntza, alegia. Herri honek sufritu duena bereiztu ditu azkeneko euskal belaunaldi eta euskal abertzaletasuna. Abertzaletasuna Euskal Herrian Abertzale hitza Sabino Aranak asmatutako hitzetik badator ere, Aranazale ez direnon eztabaidaguneetan onartua izan da. Aberria: partrie, patria, nación itzultzen da, abertzaletasunak Euskal Herria nazio bilakatu nahi du. Estatu-nazioak, eta bere nazionalismo mota hura, aberatsen, lurradunen, eta burgesen dirua babesteko sortu zuten. Mugak horretarako eraiki zituzten, merkatuak eta " pastela" elkar banatzeko. Geurea ez da nazien nazionalismoa, ezta ere, frantziar edota espainiarra. Nazionalismo mota hauek gure abertzaletasunaren etsai dira. Guk eztugu gure hizkuntza mundu guztira zabaldu-inposatu nahi. Eztitugu mugak zabaldu nahi, ez gara harro gure erkideen guda-konkistaz, eztitugu irabazitako gatazkak ospatzerik. Geurea ez da Bossi "Padania"tarraren abertzaletasuna, ez da Jordi Pujolena. Ekonomia, poltsikoa diruz bete, merkatuak 3. Munduari zabaltzea, ez dira gure helburuak. Quebecoisen abertzaletasunean ez dugu ere eredurik aurkitzen. Euskal Herria ez da europar kolonizazioaren ondorioa. Hemen ez dugu bertakoen (indijenen) kultura zapaltzen. Gu geu "indioak" baikara, guri lapurtu baitizkigute kultura, hizkuntza, lurra, kosmologia... Gure herriak nazioa izateko eskubidea edukitzeaz gain, nazioa eraikitzeko beharra du. Nazioa ez dugu ahaltsu gutxi batzuen onerako eraikiko, euskaldun guztien onerako baizik, eta elkartasunean oinarritzen. Aberria, nazioa, Euskal Herriak: kulturan, hizkuntzan, eta sozial kontzientzian ditu helburu. Ezkertiartasuna Euskal Herrian Geure larrutan sufritu dugunak euskal kontzientzia piztu zuen, euskal kontzientziatik sozial kontzientziari heldu diogu. Aldiz hainbat lagunek sozial kontzientziatik euskal kontzientziarekin bat egin dute. Ezkertiar jokaera Euskal Herrian mendebaldeko europar ezkertiar, nahiz aurrerakoia, nahiz iraultzaile, kulturak dituen ezaugarriak haratzen ari da. Sozial konkistak: osasuna eskubidea, adierazpen askatasuna, lana eskubidea, demokrazia... herriaren konkistak ditugu. 3. Munduarekiko elkartasuna, bizitza kalitatea, ekologismoa, antimilitarismoa dira ere pixkanaka "sozial konkista" berri bilakatzen ari direnak. Hala ere Mendebaldeko Europako herri gehienengandik badugu berezitasun bat, gure ezkerraren aldarrikapen artean herri-nortasuna eta burujabetza aurki ditzakegula, hain zuzen. Une hontan, hizkuntza politikoan, aldarrikapen hauek autodeterminazio eskubidea izenpean ulertzen dira, deitura hori Afrika eta Asiako herri kolonizatuentzat asmatua izan arren. Autodeterminazioarena, eskubide kolektiboa da, eta beraz oinarrizko gizabanakoaren (giza) eskubideen mailakoa. Ene ustetan autodeterminazio eskubideak euskal ezkertiarron aldarrikapen nagusienetarikoa izan beharko luke, are ta gehiago, eskubide hau defendatzen ez duen taldearen ezkertiartasuna zalantzan jarriko nuke. Estatua-gizarte eredua Zenbait tokitan, autodeterminazioa gauzatzeak ekarri beharko lituzkeen independentzia politikoa eta subirotasunak bildurra sortzen omen du. Estatu berri bat eraikitzearen aurka direlako abertzaletasunaren at ikusten dute euren burua. Ordea, egiazko eta bizirik diren espainiar eta frantziar estatuak ez ote dira beldurgarriago? Normala deritzot, zalantza, bildurra edukitzeari, zalantza eta kritika beharrezkoak ditugu. Euskal Herria nazio bilakatu nahi dugu, eta ez dugu nahi, inola ere ez, alboko estatuek egin dituzten okerrak geure herrian errepika daitezen. Jakinaren gainean gaude hasieratik, oinarritik ez ba gara erne egoten okertu gaitezkeela. Tresnak eta bide egokietan datza gakoa. Autodeterminazio eskubideak boterea hiritarroi itzultzen digu, eta gizarte eredu berri bat eraikitzeko aukera ematen digu. Ez genuke kolorez, aurpegiz, banderaz soilik aldatu nahi. Benetan euskal gizartea ezberdina baldin bada, gizarte eredu zuzenago eraikiko dugu. Hala ere, ezin dugu pentsa hemen ez ditugula arazorik edukiko, eskuina eta ezkerra eztagoela, gatazkarik eztugula. Arazoak ere, gainontzeko herrietan bezala, berdinak eta sakonak izango dira, baina azken finean eta azkenik, geureak, geuk konpoundu beharko genituzkeenak. Baldin eta gure buruaren jabe bagara konpontzeko tresnak izango ditugu, eta gizarte eredu (Estatua?) zuzenagoa sortu. Europako estatuek duen subirotasun maila eskuratu behar dugu eta gaitasun horrekin gizarte eredua sortu, aberastasuna berbanatu, nazioarteko politika propioa ukan... Estrategia falta Abertzale mugimenduak ez ditu helburu politikoak lortu. Hegoaldean gehiengo garbi batek eskuetatik ihes egin digu. Iparraldean %10etik ez gara pasa. Abertzale mugimenduaren bi estrategia haundiek eztute arrakasta lortu, ezta batasunik ere. Ez hitzarmenarena, espainiar eta frantziar Konstituzioena (Estatutoa, Amejoramendua, Departamendua) ezta burruka armatuarena ez. Estrategia berri orokorra eta bateratua behar dugu. Autodeterminazioa gauzatzearen aldeko gizarte mugimendu batek estrategia bateratu hori zuzendu dezakeelakoan gaude. Alderdikeriaren gainetik, ezberdintasunen gainetik, lehentasunak aukeratu, gerokoa geroko utzi. Zenbait talde eta hainbat lagun ari gara azkeneko urte hauetan bide berri hau prestatzen. Lana latza da, urte luzeak ditugu aurrean, eta ezkertiarroi dagokigu esfortzu haundiena, eskuina poterean baitago Gasteizen, Baionan, Iruñean, Madrilen eta Parisen, beharra gero eta nabarmenagoa da. Mugimendua eraikitzen ari garen bitartean zenbait auzi larritan adostasun bateratua euskal politikariei exijitu behar diegu, hots: euskaran, presoak etxeratzen, lurraldetasuna defenditzean, gatazkaren adierazpen bortitzei bukaera ematen... Politikariak atzetik geratu dira, hiritarroi, gizarte mugimenduoi dagokigu orain ardura hartzea eta bultzakada ematea. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra zikina gatazka EUSKAL HERRIA JOURNAL EZTABAIDA IPARRALDEAN EGIN / EDITORIALA EGIN, 1996ko urriaren 10ean Ezker abertzaleko ordezkariek Baionan baieztatu zuten atzo, eta ez da horren dudarik: Ipar Euskal Herria bidegurutze interesgarrian da, kezka sozial eta politiko oso errealei erantzun eta oro har Euskal Herriaren etorkizunarentzat perspektiba interesgarriak zabaltzen dituena. Bai marko administratiboaren barruan Departamendu edo erakunde propio bat sortzeko eztabaida bai atzo EB, EMA, HA, eta HBk eginiko proposamena urtetan zehar kontzientzia abertzalea hedatuz joan delako agertzen dira orain; bi proposamenok fondo berari erantzuten diote, ikuspegi desberdinetik bada ere. Gainera, Departamenduaz eztabaidatzea planteatze hutsak erakusten du kontrakoen direnek ere antzeman dutela abertzaletasunaren susperraldia. Ezker abertzalearen proposamena bereziki ongi etorria da kontestu honetan eta aipaturiko indar politikoek gizartean aldeko erantzuna aurkitu dutela erakusten du. Planteamendu zabala da, Euskal Herria eraikitzeko xedean ideiak, aportazioak, borondateak eta interesak bildu nahi dituena. Ez da planteamendu maximalista, egungo zailtasunak eta aurretik izandako desadostasunen historia kontuan harturik, errealitateari lotutako lanaren fruitua baizik. Hori bai, oso oinarri garbi eta ondo definituak ditu; Ipar Euskal Herriaren errekonozimendua, frantsesaren pareko euskararen ofizialtasuna, errepresioa amaitzea eta amnistia, eta Hego Euskal Herriarekin dituen loturak sakontzea. Bide honetan arlo "teknikoen" inguruan dago indefinizioa -esate baterako, ez da pronuntziamendurik erakunde motaren inguruan, erreala izan dadin behar dituen ahalmenen inguruan baizik-; baina garbia da nahitaezko diren minimoetan, hauek abertzaleen nahiak azkeneraino betetzen ez dituzten arren. Sinatzaileak, dokumentua aurkeztu azken Aberri Egunean egindako promesa betetzen dutelarik, gizarte osoari zuzentzen zaizkio. Oihartzuna aurkituko ahal dute abertzale gisa difinitzen diren indar eta pertsonen artean, Iparrean zein Hegoan. Euskal Herria eraikitzea denon lana da, eta aste honetan Iparraldean izandako debate eta proposamenak bezalakoek pixka bat gehiago gerturatzen gaituzte helburu horretara. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra zikina gatazka EUSKAL HERRIA JOURNAL Euskal Herria Journal - 1998 abuztua 20 Joseba Uranga Gastesi preso ohia ----------------------------------------------------------- Manfred Ostrowski Ezker Abertzaleak oso etorkizuna handia du Joseba Uranga Gastesi naiz, 1964ko urtarrilaren 26an jaioa Tolosan, Gipuzkoan. 1984ko urtarrilaren 19an atxilotu ninduten guardia zibilek neure herrian ETAkidea izateagatik, eta 1998ko martxoaren 10ean kaleratu ere Estatuak, behin hainbat gartzela - Carabanchel, Alcala-Meco, Herrera de la Mancha, Sevilla II, Granada eta El Puerto de Santa Maria II - ezagutu ondoren. Gaur egun Tolosan bizi naiz, neure jaioterrian, agian laster Leirerekin - neskalagunarekin - bizitzera joango naizelarik etxebizitza txikiren batetara. Euskal presoen egoera eta presoekiko elkartasuna Galdera: Zer esan nahi duzu zu gartzelan pasatu duzun denborari buruz? Erantzuna: Benetan gogorra izan da. Etsaiaren krudelkeriak mailak guztiak gainditu ditu, batez ere sakabanaketa politikoa indarrean jarriz gerozkoan, eta honek euskal preso politikoongan eragin latzak izan ditu, psikiko eta fisikoki nabargarri direnak. Alabaina, gartzelaldi luzean zehar oso jende ona ezagutu ahal izan dut ere, zinez merezi duen jendea. Zer esanik ez, gure herriaren askatasunaren aldeko borrokan iharduteak - kalean, gartzelan.. - alde positibo asko aurkezten ditu ere, eta nik bainean daramatzat. Kontutan izan behar da tortura ez dela gartzelan ematen, atxilotuta egonik baizik. Gartzeletan tratu txarrak - jipoiak e.a. - zeharo 'normalak' dira, bai preso sozialentzat nola politikoentzat ere, baina mendeku moduan ulertu behar dira, gartzeleroek gauzaturiko mendekua. Oso nabarmena da ETAren ekintzak gertatu ondoren nonahi ere sortzen diren jipoien berriak, adibidez. G: Zein komunikabideak erabili ahal zenituen? E: Sakabanaketa hasi aurretik, astero-astero aurreko egunetako egunkariak eta aldizkariak irakurtzen genituen. Gero, ia ez ziguten EGIN bera ere jasotzea onartzen, eta urteak behar izan dira oinarrizkoa den informaziorako eskubidea nola edo hala bermatzeko. Gaur egun, gartzela bakoitzean erizpide propioak dituzte. Orokorrean, EGIN lasai sartzen da. Ez, ordea, Estatuaren ustez 'arriskutsu' diren medioak - tartean ia edozer egon daiteke. G: Zein modutan agertzen da orain euskal presoen erresistentzia? E: Presoen erresistentzia are textuinguru zabalagoan kokatzen da. Izan ere, sakabanaketaren aurrean preso isolatuak ezei gutxi egin dezakeela kontutan, Ezker Abertzaleak aspaldi erabaki baitzuen gartzela-frontea zabaltzea eta, ondorioz, gartzeletako harresietatik ateratzea ere. Honela, gartzelari aurre egitearen betekizuna ez dago soilik presoen eskuetan, Ezker Abertzalea ailegatzen den eremu guztietan garatzen delarik erresistentzia. Barruan, presoek gose-grebak, itxialdiak, plantoak, salaketak eta, oro har, peskizan dituzten ahalbide murritzen araberako ekimenak garatzen dituzte. Kanpoan, Ezker Abertzalearen erakunde eta kide bakoitzaren araberakoak planteiatzen dira mailetan guztietan. G: Zein balio du euskal presoekiko elkartasunak? E: Oso balio handia du. Izan ere, elkartasunak bi zentzutan planteiatzen baita: alde batetik, termino humanotan ulertzen dena; bestetik, politikoki adierazten dena, azken-azkenean euskal presoak zeharo politikoak baitira inondik ikusita ere. Elkartasun honek, adibidez, hainbat gauza lortzea erakarri du gartzeletan; kasurako - eta ez da inola gutxi - oso egoera larritan egonik kale presioak atzera bota ditu errepresio neurriak. Egoerak bigundu ditu elkartasunak. Honetaz gainera, presoek bihotzez eskertzen dituzte haiekiko elkartasunean egiten diren ekimenak guztiak arestion aipatu bi zentzutan ulerturik. G: Zein bide egokitzat hartzen dituzu presoak laster Euskal Herrira lortzeko, ekartzeko? E: Denak. Presoen egoera latzak ez du sasikonponbiderik onartzen, ez eta horietara eraman ohi duten planteiamendu faltsurik ere. Zentzu honetan, presoak Euskal Herrira ekar ditzaten planteia litezkeen bideak guztiak zilegiak iruditzen zaizkit, nahiz batzurekin zein besterekin gehiegi identifikatu ez. Dena den, argi dagoena da herri presioa izango dela presoak ekarriko dituena eta, honela, jendearen jarrera bateratsuak bultzatuko dituzten ekimenak berebizi garrantzizkoak iruditzen zaizkit. Hor daude plataformak, batzordeak, e.a., honen lekuko moduan.. Baina, esan bezala, herri irudimenak izan behar du bideak erabakiko dituena. G: Euskal gatazka bukatu daiteke amnistiarik gabe? Ezker Abertzalea amnistia lortzeko aukera baten bila dabil? E: Ez. Amnistiak, berez, ez du presoen kaleratze hutsa suposatzen, jendea gartzeletara eraman duten auziak era onean konpontzea baizik. Negoziazio politikoaren bidean, ETA eta espainiar estatu zapaltzailearen artean adostu beharreko pundua dugu amnistiarena. Behin preso eta errefuxiatuak kalera itzuli ondoren ahalgarria izango da herri eztabaida garatzea askatasunean eta demokratikoki exijitu behar bezalaxe. Bestalde, Ezker Abertzalea ez dabil presoak kaleratzeko aukera baten bila. Ikusiz gero, ederki! Baina presoek eurek ere sarri adierazi dute beren kaleratzea prozesu negoziatzaile- aren ondorioa izango dela eta, beraz, ezein inola pentsatu presoak ateratzearekin gatazka politikoa gaindituko denik inola. 77ko indultoa eman eta oso denbora gutxi ondoren, berriro ere gartzelak betetzen hasi ziren militante preso berriekin. Ezker Abertzaleak askatasuna nahi du. Presoak, Ezker Abertzalearen kide bezala, asmo horrekin bat datoz. Euskal sozialismoa eta demokrazia partizipatiboa - Helburu egingarriak ala amets hutsa? G: Herriak berak erabaki badezake, Euskal Herriak eredu sozialista bat aukeratuko duela, emaitza hori daitekeena iruditzen zaizu? E: Bai, baina gauzak honela planteiatzea ez zait egokiegia iruditzen. Inon ere ez da gertatu herriak bozketa baten bitartez sozialismoa aukeratu duenik - Allenderen kasua ez zen horrelakoa izan -, iraultze borrokatu baizik. Herriak borroka aukera dezake, eta honen inguruan ia denetarik esan badaiteke ere, Euskal Herrian borroka mailak perspektiba onak zabal ditzake. G: Zein eredu sozialista proposatzen dira Ezker Abertzalean, demokrazia partizipatiboa baino "gehiago" izanez? E: Ereduak proposatzea alperrikakoa iruditzen zait, azken-azkenean herri bakoitzak berea sortu behar baitu. Historia aldakorra da, elemendu emergente anitz aurkitzen dugu egunero eta, honela, eskema itxiak egiten hastea absurdoa izango litzateke. Denborak aginduko digu nondik jo, zein bide aukeratu, eta orduantxe "euskal eredu"az zein "euskal eredutaz" ere mintzatuko gara denok. G: Uste duzu Herri Batasunak egun batean 'demokrazia partizipatibo'aren planteamendua baztertuko, utziko duela, bakea lortzeko edo jelkideekiko elkarlana errazteko, adibidez? E: Ez. Hori egitea 'politikerian' sartzea izango litzateke, oinarrizko ideia sendoak baitira Ezker Abertzalearen jendeak biltzen dituztenak, eta zentzu honetan kontu batzuk oso argi daude gurean - politika formalarekiko mesfidantza horietakoa delarik. Nik uste, HBak EAJrekiko elkarlana jorratu behar du ahalik gehien, baina endelegamendua adierazten den bezalaxe, hau da, une eta gune aldakorretan moldatzen bere 'ni'a galtzeke. G: Demokrazia partizipatibo'ari dagokionez, ideia eder hori hedatzeko aukera nahikoa dagoela pentsatzen duzu? Jadanik gehiengoak badaki zer esan nahi duen kontzeptuak (Euskal Herrian, noski)? E: Erlatiboa da. Informabide gehienek sekula ez gaituzte lagunduko ideia hedatzen, eta honela saila da jendearengana masiboki ailegatzea. Dena den ere, Ezker Abertzaleak aspaldi ikasi zuen askoz hobeagoa dela praktika izatea ideologiaren projekzioa, ideologiaz mintzatuz airetan galtzea baino. Guk geure bideari ekingo diogu, hauxe izango baita gure adierazpiderik zuzenena, eta pedagogia politikoa halakoxea izango da ere ezinbesteki. Hitzak eta ekintzak, hauxe goiburu, lema gurea. Euskal gatazka eta Herri Batasunaren aukera politikoak G: Zein garrantzia dute Herri Batasunaren eta euskal sindikatuen arteko harremanak? E: Oso handia. Behin-behingoz, espainiar estatu zapaltzaileak inposatu nahi izan digun isolamendu politikoa apurtu da ageri-agerian arazo zehatzen inguruan - presoak, e.a. - eta honetaz gainera argi dago Ezker Abertzalea eta gainerako erakunde ezkertiarren arteko elkarlana ezinbestekoa dela nagusituz dihoan joera neoliberalari aurre egiteko beti ere kode nazionalean ulertu beharreko borroka dinamikan. Harreman horiek sendotu behar dira, eta ziur naiz HBek ahaleginak egingo dituela bide positibotik joan daitezen aurrerakoan. G: Nola definituko zenuke 'hirugarren esparrua', eta nola baloratzen duzu esparru hau? E: Euskal Herrian, azken urteotan, hainbat jendek alboratu ditu bereizketa partidista hutsak eta arazo zehatzak izan dira beren borroka-esparrua. Hori, alde batetik. Bestetik, badago beste jende multzo zabala, bi aldeetatik sortua: borroka urte luzeotan etsipenean eroritako jende abertzale eta ezkertiarra hor agertzen da, baina bai eta orainokoan Ajuria-Eneako itunaren inguruan ibiliz dagoeneko irtenbide militarrean sinisten ez duen jende asko ere. Nolabait, 'Hirugarren esparru' delakoa honela agertzen zaigu aspaldion: ez dago egituraturik, baina dexente argi dago gehiengoa abertzale eta ezkertiarra dela eta, honela, negoziazio politikoaren beharra goraipatzen duela gatazkaren parametro bortitzak gainditzeko. G: Abertzaleen batasuna eta EAJ, EA eta HBren arteko elkarlana egun batean funtzionatuko badira behar bezala, zure iritziz? E: Lehen adierazi bezala, gurean gehien balio duena praktika da. Bada, orain arte behintzat ez EAJak ez EAk ez dute argibiderik eskaini beren benetako borondatetaz. Hitzetan bai, oso gauza politak esan ditzakete sarri. Praktikan, ordea, espainiar nazionalismoari men egiten diote behin eta berriro gure herri errealitatean funtsezko beharko lituzketen hamaika mailetan - euskara, irakaskuntza, azpiegiturak .. Borondatetik ihardunpidetara, hitzetatik ekintzetara iragaitean, EAJak eta EAk, alderdi gisaz, sinisgarritasuna lortuko dute Ezker Abertzalearen aurrean. Hots, denborak esango. G: Uste duzu Herri Batasunak etorkizunean akordio bat lortu dezakela Ezker Batuarekin Euskadin, autodeterminazio eskubidea eskatzeko edo proiektu ezkertiar bat bultzatzeko ere? E: Bai, baina honetarako Ezker Batuak are jarrera positiboagoa mantendu beharko luke gatazkari dagokionean, batez ere euskal nazio eraikuntzari eusteko euskal ikuspegi batez. Orainokoan adierazi dutena Madrilekiko menpekotasuna da, termino ideologiko eta politikoetan ulerturik, eta honela, momentuz behintzat, zaila da inolako akordiotan pentsatzea. Dena den, Ezker Abertzaleak oso dei irekiak egin ditu, betidanik eta aspaldion bereziki, gatazkari irtenbide demokratikoa eman nahi dion edonor ere biltzeko horren alde iharduteko. Ezker Batuak lekua izan dezake horretan, baina .. bere esku dago. G: Imajinatu dezakezu Euskadiren independentzia, Nafarroak parte hartu gabe? Zer nahiago duzu, independentzia Nafarroa probintziarik gabe ala Euskadiren eta Nafarroaren batasuna, independentziarik gabe? E: Nafarroa gabe euskal independentziaz mintzatzea oso-oso zaila egiten zait. Honetarako, nafartarrek beren bide propioa egitea erabaki beharko lukete gainerako euskaldunongandik bereizita, eta gaur egun hori pentsagaitza da, gutariko inork ere ez baitu autodeterminatzeko eskubidea onarturik. Eta nahiago dudana argi dago: Euskal Herria osoa independentea. Gainerako ahalbideak ez zaizkit egokiak iruditzen. Borroka forma berriak eta borroka armatuaren etorkizuna G: Jende askoren iritziz, Ezker Abertzaleak ezin du garaipena lortu ETAren borroka armatuaren bitartez, bere politika zuhur eta trebearen bitartez baizik. Zein etorkizuna ikusten duzu ETAren gaurko borroka formarentzat? E: Ni ez naiz ETAkidea eta, honela, erakundeak zein azterketak egiten dituen etorkizunari begira .. ezin jakin. Dena den, edozein aztertzailek (analistak) argi oso ikus dezake ETAren ihardunpide militarra eduki politikoez gainezka dagoela. Izan ere, ekintzak guztiak bere gain hartzen baititu politikaz beteriko idazkien bitartez. Eta Euskal Herrian ETAk lortu duen sinisgarritasun politikoa ukagaitza da, etsairik amorratuenak berak ere onartzen duena alegia. Aurrera begira, ETAk - nere ustez - aztertu beharko du nola uler daitekeen gaur egun euskal sozietatean estrategia politiko-militarra, KAS Bloke Gidaria txostenak adierazten zuen ildotik abiatuta. Edozein kasutan ere, Alternatiba Demokratikoa adieraztean ETAk lau haizetara aldarrikatu zuen su-etenerako baldintzak betetzekotan borroka armatua bertan behera utziko lukeela, eta prozesu demokratikoaren lehen eta azken hitza herriarengan jartzen zuela kontutan, esan genezake ETAk egingo duela Euskal Herriak, hitzez eta ekintzaz baina askatasunean ezinbesteki, aginduko diona. G: Zure ustez parte bat Ezker Abertzalean garrantzitsuena da? E: Ezker Abertzalea, historikoki, ETAren inguruan egituratu da ideologikoki eta, gainera, borrokaren gogortasunak oso lotura afektibo sakonak sorrerazi ditu ETAk suposatzen duen subjektu kolektiboarekin. Baina Ezker Abertzalea gehiago, askoz gehiago da ETA baino, eta ziur naiz bere momentuan ETAk jakingo duela bere ekarpenak egiten guztiz erakunde politikoetan. Ezker Abertzalearen ardatzak independentzia eta sozialismoa izanik, bere egiturak tresnak dira. Eta, jakina, ETA bera ere horixe baino ezin izan. G: ETA bere kontrarioak hil egiten ahalegiten ohi da eta, espainolistek 'demokrata guztien batasuna biolentziaren aurrean' eskatu dezakete arazo handirik gabe. Dirua nagusi izanez (Espainian mundu guztian bezala): zergatik - zure ustez - ETAk oraindik ez du helburu ekonomiko garrantzitsuagorik eraso, estatuari kalte ekonomiko mingarria egiteko? E: Nere ustez, urte luzeetan zehar ETAk arlo antierrepresiboa jorratu du nagusiki. Honekin batera, Estatuaren egitura politiko eta juridikoak ikutu ditu gogor, zuzenki. Kalte ekonomikoak eragiteko behar beste azpiegitura lortu eta mantentzea zaila izateaz gainera, nere ustez ETAk ekonomia arloa zokoratu du bere azterketetan are garrantzi handiagoa zuelako gainerako helburuak jotzea, berez garrantzitsu baina aldi berean jendaurrean abstraktuagoa gerta daitekeen ekonomia ikutzea baino. Honetaz gainera, nere ustez ETAk ekonomia mailako helburuak ez ikutzea, zein garrantzitsu diren kontutan, prozesuari buruzko azterketa propioari dagokio, agian uste baitu helburu ahalgarri horiek 'beste' fase batetarako utzi ditzakeela, beti ere irakurketa politiko-militarraren ildotik. G: Zer ikasi dezakegu Irlandako bake prozetutik, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea eskatu nahi badugu eta abertzaleek Euskal Heria indar errepresiboengandik libratu nahi badute? E: Ikasi beharrekoak asko dira, baina laburbiltzekotan hauexek aipatuko nituzke: lehen-lehenik, borroka armatuaren bitartez, beste borroka tresnekin batera, egitura politiko-juridikoak aldatzerik badagoela; bigarrenik, su-etena ez dela aldez aurreko baldintza negoziazio-prozesuari ekiteko; hirugarrenik, alderdi eta gainerako indar abertzaleen arteko gutxienako adostasun politikoa ezinbestekoa dela indartsu agertzeko botere zentralistaren aurrean; eta azkenik, gehiegi ez luzatzeagatik, badaitekeela bakea lortzea dena ilunenik agertzen denean ere horretarako borondatea badago. G: Zein aukerak ikusten dituzu ezker abertzalearentzat, borroka forma berriak erabiliko bazituen? Independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan, zein borroka molde berriak ondo gustatuko zitzaizkizun? E: Inolako ezbairik gabe, gehien gustatuko litzaidakeena odolik gabeko borroka garatzea izango litzateke. Izan kontutan Ezker Abertzalearen ekimen politiko, kultural, sozial, ekonomikoa bera ere askoz aberatsagoa dela ETAren praktika politiko-militarraren projekzioa baino. Egunerokotasunean, Ezker Abertzaleak borroka bide ezbortitz mordoa erabiltzen ditu kaleetan, instituzioetan, entrepresetan .. Eta kontutan hartzekoa da, gainera, badugula oso experientzia handia geure burua antolatzen dinamika sozialean indar bizi eragilea bilakatu arte. Ezker Abertzaleak oso etorkizun handia du; orainokoan praktikoki ez dugu geure egitasmo politikoa landu, proposatzen eta jorratzen ari garena Euskal Herriaren eskubide demokratikorik funtsezkoen aldeko borroka baita. Alternatiba Demokratikoa erdietsi ondoren hasiko da gure dantza. ehj news articles the conflict the country EUSKAL HERRIA JOURNAL Juanito Trecet, legegabekeria lege Iñigo Esnaola / Juanitoren Askatasunaren Aldeko Plataforma Egin 1996 abenduak 18 Euskal preso politikoa den Juanito Trecet Sastre 1979ko urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen atxilotu zuten 22 urte zituela. Frantses poliziak espainiar poliziaren eskuetan jarri ondoren Donostiako Gobernu Zibilean hamar egun pasa zituen "lege antiterrorista"ren pean. Hemendik Martutenera eta ondoren, Carabanchel, Soria, Alcalá, Herrera, Almería, Puerto II, Cáceres I eta Badajozko espetxeeatik pasa da. Espetxean daramatzan 17 urte hauetan Juanitok 17 gose grebatan parte hartu du eta hamaika protesta egin ditu espetxeetako bizi baldintza minimoak eskatuz. Honen ondorioz bere egoera fisikoa asko kaxkartu da, ikusmena batez ere. Juanitok espetxean egin dituen urteetan Gobernuak indarrean jarritako espetxe politika guztiak ezagutu ditu (exterminio kartzelak, dispertsioa...). Urte guzi hauetan oso egoera latzak bizi behar izan ditu. Lehenengo bederatzi urteetan, exterminio espetxeak ezagutu zituen: Carabanchel, Soria, Alcalá eta Herrera de la Mancha. Espetxe hauetan preso politikoen bizimodua jasanezina izan zen, fisikoki eta sikologikoki desegiteko pentsatuta zeuden. Honela, jipoiak, humilaketak, eta abar eguneroko kontua ziren. PSOEren esperimentuak kartzelako zuzendaritzaren eta funtzionarioen laguntza zituen. Soriako kartzelan zela, egun batean Polizia sartu zen. Juanitok ederki gogoratzen du patiora atera ondoren preso politikoek jasotako jipoia, gomazko pilotak bertatik bertara, kulataz buruan jotako kolpeak (kulata puskatu arte), benetako balekin egindako tiroak. Poliziak nekatu zirenean patioaren itxura negargarria zen: preso guztiak lurrean odoletan blai, batzuk burua irekita, besteak hezurrak hautsita... eta gainera inongo mediku asistenziarik ez. Herreran, egoera berdina zela ikusita Juanitok 10 hilabeteko txapeoa egin zuen protesta moduan, ez zuen garbiketarako produkturik, ez eta elektra tresnarik ere, dutxatu gabe, bisitarik gabe, hantxe egon zen zeldan jipoiak besterik jaso gabe. Politika horren ondorioz hainbat izan ziren hildako preso politikoak. Lehena GRAPOko Crespo Galende, gutxieneko giza eskubideak eskatuz gose greban hila; bigarrena, Herreran hau ere, Joseba Asensio "Kirruli", ondoren Retolaza, Mikel Zalakain... denak exterminio kartzeletan hildakoak. Exterminio kartzelen politikaren ondoren dispertsio politika etorri zen. Juanitok garai honetan espetxe hauek pasa ditu: Almeria, Puerto II, Cáceres I eta Badajoz. Garai honetan Puerto II kartzelako arau penitentziarioak hauek ziren: -- 23 ordu zeldan eta ordu bat patioan. -- Zeldatik ateratzeko biluzik jarri behar zuen funtzionarioek katxeatzeko. Hau dela eta Juanitok lau hilabete pasa zituen telefonoz deitu gabe, 3 hilabete dutxarik gabe eta 2 hilabete eta erdi bisitarik gabe. -- Zelda garbitzeko tresna edo produktuak kendu zizkioten. -- Funtzionarioek bere gauzak puskatu eta zelda hankaz gora jartzen zioten egunero. -- Ez zuen ikasteko eta esku lanerako aukeratik. -- Ez kartak jasotzeko eskubiderik. -- Ez lagunen bisitarik. -- Ezin euskara erabili. Arau penitentziario hauei dispertsioa gehitzen badiegu egoera jasanezina da bai presoarentzat, bai honen senideentzat. Politika penitentziario honen helburua euskal preso politikoen kolektiboa zatitzea da eta horretarako ez dute inolako zalantzarik preso eta hauen senideengan ahalik eta prisiorik gogorrena egiteko orduan, nahiz eta horretarako eurek egindako legeak ere alde batera utzi behar izan. Juanitok kartzelan pasa dituen 17 urteak borrokan pasa ditu bizitzeko baldintza minimoak eskatuz. Juanitok kondenaren 3/4ak bete zituenez geroztik Badajozko espetxean dago. Espetxe honetara joan-etorria egiteko hiru egun eta 1.800 km egin behar dira. Bidaiak, pertsonako, 16.000 pezeta balio du, kontuan hartu gabe galdu beharreko laneguna eta otorduak. Espetxe honetan ere Juanitok oso egun latzak pasa ditu, bere aita hil zenean bereziki. Aita hilzorian zela ikusita trasladoa eskatu zuen, aitak bera ikustera joan ezin zuenez elkarrekin egoteko hil aurretik. Eskaera bitan egin zuen eta Instituciones Penitenciariasek bitan ukatu zion trasladoa. Genar, aita, semea Badajozen zela hil zen. Genar hil zen garairako semeak etxean behar zuen, baina berriro ere, euskal preso politiko guztiekin bezala legeak ez zuen deus balio izan, eta ez du balio oraindik ere. Aitarena gertatu zen garai beretsuan Juanitori bederatzi hilabeteko beste kartzela zigorra jarri zioten funtzionario bat erasotu izana leporatuz. Aurtengo azaroaren 6an zigor osoa bete zuen, Madrilgo Auzitegi Nazionalak bere askatasuna agindu zuen. Badajozko epaileak, ordea, orain hamar urte Sorian preso zela irabazitako redentzioak ezin zizkiola aplikatu argudiatu zuen, Soriako txostena iritsi ez zitzaiolako. -- Abenduaren 11n fiskalak ere Juanitoren askatzea ontzat eman zuen, epaileak, ordea, lehengoari eutsi zion. Abenduaren 13an Juanitok epailearen faxa jaso zuen eta bertan 180 egunetako redentzioak aplikatzen zaizkio, berez, 200 egunetik gora dagozkion arren. Honen arabera abenduaren 17an askatu behar zuten. Izan ere, ederki ohartu dira Juanitoren egoera lotsagabeki ilegala dela eta gezurretan hasi behar izan dute ilegaltasun hori ezkutatzeko. Orain Juanito behin betirako kaleratzearen giltza Badajozko espetxeko zuzendariaren esku dago, nahiz eta dagoeneko legediak ezer gutxi balio duen, Juanitoren kasuak, beste hainbatenak bezala, argi utzi digun legez. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EGIN, 1996ko urriaren 11ean Dagoeneko atzean utzi dugu uda. Honek oporraldiaren bukaera islatzeaz gain, urtearen monotoniaren itzulera ondorioztatzen du. Hondartzan eguzkia hartzea, adibidez, oroimenaren parte bilakatzen da, eta egunero goiz altxatzea, berriz, eguneroko beharra izango dugu. Monotoniaren nagusitasunera bueltatu gara beraz, eta honek, ikasleen kasuan, kurtso berri baten hasiera esan nahi du. Ikastetxe gehienek ateak zabaldu dituzte berriro ere. Ikasturtea hasia da, eta oso leku konkretuetan baino ez dira oraindik arbelak erabiltzen hasi. Beraz, matrikulazioak, klaseko talde berrien osaketak edo kurtso berrirako liburuen erosketak eguneroko ogi bihurtu dira aste hauetan. Euskal Herriko unibertsitateen kasuan, EHU eta NUP martxan dira dagoeneko. Iparraldean, berriz, batzuk hasi dira apunteekin harremanetan. Gehienek autobusa edo trena hartu behar izan dute kanpora ikastera joateko -Baionako fakultatean ikasten duten asko-, eta astelehenean bueltatuko dira klasera. Iparraldeko gazteriak arazo berdina aurkitzen du urtero: Ipar Euskal Herrian ikasteko aukera ukatzen da sistematikoki. Aipatu ezaugarri hau kurtso hasiera honetan ere indarrez nabaritzen ari da. Oztopo honen aurrean, urteak dira ikasle, irakasle eta giza sektore ezberdinek beren kezka azaldu dutela, baina oraindik, praktikan, ezer berri gutxi somatu da. Baionako fakultatea Egun, ikasketa unibertsitarioak egiteko ikastetxe bakarra Iparraldean Baionako fakultatea dugu. Iparraldean ez da beste zentrorik karrera unibertsitario bat burutzeko aukera eskaintzen duena, eta gainera, Baionako kasuan, zerbait gaitan eskaintza mugatu batean matrikulatzeko aukera dago. Baionako fakultateari dagokionez, rabakiak Pauen hartzen dira, Paueko interes eta beharren arabera, Iparraldeko eskakizunei erantzuten dion unibertsitate zentrorik, beraz, ez da existitzen. Horregatik, Iparraldeko ikasleetatik %80 maletak hartzera behartuta dago, ikasketak herritik kanpo burutzeko. Arazo hau ez da arazo akademiko hutsa soilik, arazo sozial handia baizik Iparraldeko gazteriarentzat eta, orokorrean, Iparraldeko gizartearentzat alegia. Baionako fakultatean, gaur egun, ikasketa eskaintza mugatua dugu. Paueko Unibertsitateko adar honetan soilik Zuzenbide eta Euskal Filologia karreretan egin daiteke ziklo osoa. Baionan hasi eta Baionan bukatzeko aukera bi espezializazio hauetan ematen da soilik. Hala ere, hauekin batera hasi berria den IUT teknologi ikasketak ere eskaintza osoa zabaltzen du. Bestalde, Zientzia Ekonomikoak ikasteko bi urte eskaintzen dira. Hau da, I.zikloa burutzeko aukera, 2 urtez luzatzen dena bakarrik. Ondoren, Pauera edo Bordelera "migratzea" derrigorrezkoa izaten da ikasketa hauek aukeratu duten ikasleentzat. Antzeko egoera da Letra Modernoak izeneko karrera berrian, orain dela bi urte martxan jarri zena Baionan. Kasu honetan ere, beraz, lehenengo bi urteak (1. zikloa) burutzeko posibilitatea dago soilik, ondoren fakultatez aldatu behar da eta. Oraindik, bakarrik IUT teknologi ikasketen kasuan hasi da kurtsoa Baionan. Ziklo osoa burutzeko aukera zabaltzen duen espezializazio honetan Teknologia, Informatika eta Komunikazio ikasketak ematen dira. Aipatu beharra dago, halaber, berrikuntza berezi bezala, Baiona Txikian egoitza berri bat egokitu dela. Bertan, ikasleentzako logelak kondizionatzeaz gain, IUTko Informatika klaseak emateko gelak prestatu dira. Esan bezala, IUTko ikasleek ikasturte berria hasi dute. Gainerako beste karreren kasuan, astelehen honetan, hilak 14, hasiko dira. Beraz, hurrengo astetik aurrera Baionako fakultatea osoki martxan izango dugu. Aipatu ikastetxe honetan dagoen ikasle kopurua urtetik urrera handituz doa, eta leku arazoa gero eta larriagoa da. Iturri ezberdinek baieztatzen dutenez, urtero 600 ikasle berri inguru matrikulatzen dira ikastetxe honetan; beraz, ikaslegoaren %17 berria dugu. Ikaslegoaren sektore ezberdinek behin eta berriro salatu duten bezala, egungo instalakuntzak eta eskema akademikoaren aldaketa gero eta nabariagoa izanik ere, "erabaki guneek ez dituzte beren jarduera inmobilistak bazterrean utzi, eta orain dela denbora gutxi Baionako fakultatean sasi-birmoldaketa bati ekin zioten, Letra Modernoak izeneko karrera martxan jarri zutelarik". Migrazioaren zenbakiak Baina Baionako fakultate honetan ikasteko aukerarik ez duten gazteek askoz ere "suerte" txarragoa dute. Hau da, Ipar Euskal Herriko ikasleen barreiaketaren parte aktibo bilakatzen dira. Bordele, Paue, Tolosa, Paris, Brest edo Hego Euskal Herriko unibertsitateak dira migratu behar duten ikasleren jopuntuak. Iturri ofizialen datuen arabera, gaur egun Ipar Euskal Herriko ikasleen %80 herritik urruntzen da goi-mailako ikasketak jarraitzeko. Zenbaki errealetan, urtero 5.000-7.000 gazte Iparraldetik kanpo joaten direla esan nahi du honek. Koputu hau, esan dugun bezala, gora ari da etengabe, arazoa geroz eta larriagoa bilakatzen are delarik. Batzuentzat logikarik ez duen errealitate baten aurrean gaude. Egoera problematikoa da erabat Iparraldeko gizarte osoarentzat, baina honen aurrean erabakiak hartzeko ardura dutenek ez dirudi asko mugitzeko borondatetik dutenik. Arazo hauek guztiak konpontzeko aukera eskainiko lukeen Ipar Euskal Herriko Unibertsitateak 7.000-9.000 ikaslez osaturikoa izango litzatekeela baieztatu dute behin eta berriro Iparraldeko ikasle sektore askok, eta konkretuki IEHIE erakundeak. Bere garaian, ADEPAB dosierrak zioenaren arabera, hamar ikaslek lanpostu zuzen bat sortuko lukete. Beraz, IEHIEren esanetan, "Unibertsitate baten eraikuntzaren lehen ondorioa 700-900 enplegu berri sortzea litzateke, zeharkako lanpostu berriak (saltokiak, garraioak...) kontatu gabe". Zentzu berean, Jean Michel Larrasquetek (Baionako IUTko irakaslea) egindako ikerketa baten arabera, 560 milioi liberako diru mugimendua txertatuko litzateke Ipar Euskal Herriko ekonomian. Gainera, ezin dugu ahaztu beste ondorio logiko bat: aipatu unibertsiatearen sorrerak Ipar Euskal Herriko gizarteari ekarriko lizkiokeen garapen abantailak. Kopuruen inguruan kokatu dute beti eztaida unibertsitate honen aurka posizionatu direnek. Baina eskualde bakoitzeko biztanlegoa aztertuz gero, ez dirudi argudio honek pisu handirik duenik. Gaur egun, Pauen 145.000 biztanle inguru dira. Aldiz, Biarritz-Angelu-Baiona eskualdean (eta inguruetan) 165.000 biztanle inguru dira. Lehenengo zonalde horretan unibertsitate propio bat dute. Bigarren zonaldean, ordea, ez. Arazo ekonomikoak Baina ikuspuntu sozial edo politiko batetik antzeman daitekeenak bakarrik ez digu balio arazoak duen sakontasuna ulertzeko. Ikasketak birutzeko kanpora joan behar duen gazte bakoitzak ondorio problematiko konkretuak era latzak pairatzen ditu. Eta gehienetan, bere familiak ere pairatzen ditu. Arazo nagusia ekonomikoa da. ADEPABek egindako azterketa baten arabera. Baionan matrikulaturiko ikasle batek 30.000 libera inguru (120.000 pezeta inguru) gastatzen du ikasturte oso baten zehar. Baina, herritik urrundu behar duen ikasleak 25.000 libera gehiago beharko ditu. Iparraldeko gazteen gehiengoak, %80k, 55.000 libera (220.000 pezeta) behar ditu urte batean bere ikasketekin jarraitzeko. Honek, alde batetik, familiarentzako esfortzu inportantea suposatzen du. Eta bestalde, askotan, ikaslea lan egitera behartzen du beharrezkoa duen ditu kopuru hori lortzeko. Beraz, langileak eta ikasleak aldi berean izaten diren gazte ugari aurkitzen dugu Iparraldeko gazteen artean. Gainera, asko dira Ipar Euskal Herritik urruntzen direnak goi-mailako ikasketak burutu ahal izateko, eta ikasketak bukatu ondoren asko dira herrira itzuli gabe bertan lanean gelditzen direnak. Beraz, garapen ekonomikoarentzako arazo baten aurrean aurkitzen da Iparraldea, unibertsitarioen arazoa izanik herri bezala ere arazo ukaezina delarik. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EUSKAL HERRIA JOURNAL Galeuzca Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" / Hizkuntzalari eta idazlea EGIN, 1996 abenduak. 4 asteazkena Berriro izana naiz Galizan. Vigon preseski, AGAL erakundeak urtero antolatu ohi duen Biltzarrean. Bestetan bezalatsu, portuges batzuk, brasildar batzuk, katalan batzuk, irakasle gailen eta internazional batzuk, euskal unibertsitari bakar hau, eta galiziar mordo bat. Beiras-en partiduko buruzagi ezagunik ez: BNG alderdia urrun dago AGAL-en lusismotik. Hizlariak, oro har, unibertsitateetan ari den jendea. Entzuleak ere, ikasle jendea. Maria do Carmo Henríquez irakaslearen lankideek ez dute inolako Galeuzca-rik osatzen. Parte hartzaileen multzoak Estatu españoleko mugak gainditzen ditu nabarmenki. Hori dela-ta, prentsa txarra dute bilera hauek; eta laguntza ofizialak urri. Hots, oso arazo garrantzitsua den "alianza político" delakoaren alorrean sartzen da. Nork esan du, eta zergatik, euskaldun abertzaleon elkarketarik normalena eta eta interesgarriena Gal.Euz.Ca hirukuna denik? Beti entzun izan dugu hori. Baina berriro ere egun hauetan zalantza bera ekarri dut Galizatik. Ikuspegi ofizialistek hau diote: "Galicia y Euskadi son dos de las tres nacionalidades del Estado español". Egia da hori? Beste batzuk harago joaten dira: "Cataluña, Aragón, Canarias, Navarra, Vascongadas, Andalucía, son todas nacionalidades componentes de España. Bestela esanda, "son los pueblos de España". Hots, A. Xosé Martiño Montero apaizak aspaldian erabilitako hitzez esateko, gauza bakar batek elkartzen gaitu hirukote horretan: "nuestra sujeción común a un Estado unitario". Normala da guk abertzaleok arazo handiak izatea galiziarrekin eta katalanekin. Gure hiru problematikak oso desberdinak dira. "Oso" idatzi dut; eta ez da erratua. Has gaitezen geure hizkuntzen distantziatik (gaztelaniara, jakina). Galiziera eta katalanera hizkuntza erromanikoak dira; gaztelaniaren antzekoak oso. Elkar-ulerkuntza ez dute automatikoki lortzen, jakina. Baina Burgosko batek lan handiagoa du lekeitiarrekin moldatzen, Vichekoekin baino. Demostrazio beharrik ez. Gaztelaniaz dakien batek aisa ulertzen du galiziera; eta ez horren aisa (eta hau oso adierazgarria da) portugesa. Piskanaka piskanaka, bertago dago antza galiziera gaztelaniatik, portugesetik baino... Hizkuntzalaritza hutsaren alderditik, beraz, katalan-gaztelania elebitasuna, edo-ta galiziera-gaztelania elebitasuna, ez dira inondik ere euskara-gaztelania elebitasunaren kopia. Egoera desberdinak ditugu erabat; eta honek ondorio psikologikoak dakartza. Orain alderaketa bera sozio-linguistikaren alorrean egiten badugu, ondorio bera dugu. Katalanak 10 milioi dira, zenbaki borobiletan; eta katalan guztiek dakite eta erabiltzen dute katalanera betidanik gaurtxe arte. Are Aragoiko Ribagorzan ere, jendea katalaneraz mintzo da. Eta Pujol eskuindarra ez da hotzago hitzkuntzaren defentsan, Carod-Rovira edo Angel Colom-baino. Galizako egoera ere oso desberdina da. Eta batez ere honengatik: galiziera multzo galaiko-portugesaren adarra da. Ez dago pratikan distantzia linguistikorik: galiziar batek inolako trabakuntzarik gabe uler ditzake portugaldarrak; eta gauza bera itzuletara. Bi hizkuntzok "duas modalidades dun mesmo idioma" dira. Frankismoa baino lehenago, horretara, Galizako abertzaleek Portugalera begiratzen zuten. Castelao lusista zen; Murgía-Rosalía, Pondal, Viqueira, eta abar luze bat, bezala. Galiza-Portugal hausketa, españolistek bultzatu dute, eta bultzatzen . Kanpotikako "galizizaleak" (ni neu barne, jakina) lusistak gara; Coromines hizkuntzalaria lusista den bazalaxe, edo-ta Coseriu errumaniarra. Galiziarren problemak espainiar eragina du. Hizkuntzari dagokionez (eta horretaz ari naiz orain) Galizak aski du eskema diglosiko egiazko eta jatorra onartzea (goiko hizkera, portugesa; beheko hizkera, galiziera), bestela soluziorik ez duen hizkuntza problema bideratzeko. Baina desberdintasunak ez dira horretan amaitzen. Galiza emigrazio-eskualdea da. Gehiago dira Madrilen, Buenos Airesen eta Trintxerpen bizi diren galiziarrak, Galizan bizi direnak baino. Kataluñan eta Euskal Herrian, alderantziz gertatzen da (edo gertatu izan da, bederen). Galiziarrek eta guk problematika desberdinak ditugu. Gazteetarik heren bat atzerrira doa betidanik. Kataluñan, aldiz, etorkin españolak dira koska: ehunka milaka iritsiak. Franco-ren garaian batez ere. Maila ekonomikoari dagokionez ere, antzeko desberdintasunak. Galiziarren "per capita"ko maila, espainiarrena baino apalagoa da: bi heren, gutxi gora behera. Katalanen eta euskaldunon erditsua. Galiza kolonia da, hein batez; eta antz handiagoa du Andaluziarekin, adibidez, Euskal Herriarekin baino. Galizako buruzagi ofiziala Fraga. Eta Franco ("ce gén´ral portugais" esan ohi zuen Fontan okzitanistak) galiziarra zen. Ez baita hemengo planta... Kataluñan, berriz (Printzerriaz mintzo naiz orain; baina València eta Balears kontutan hartuz gero, okerrago), errejionalistak dira nagusi. Hizkuntzari eutsi diote; baina España barruan jokatu nahi dute. Eta hau ere ez da hemengo giroa; Arzalluzek eta bestek ahal izan duten guztia egin badute ere euskal arazoa arazo errejional (irtenbiderik gabeko, beraz) bihurtzeko. Francesc Macià urrun gelditu da Pujol-engandik. Badirudi, hitz batez, Francoren ondoren euskal arazoak gainditu duela frankismoaren eta demografierasoen erronka. Besteek? Euskaldunok, hitz batez, gutxi ikas eta irabaz dezakegu "Galeuzca" famatu horretatik ("Gutxi" diot. Baina borrokakideak nonahi bilatu behar dira, jaikina). Baina Galeuzcak indartu egiten du "zezen-larrua"ren tentabidea. Zer sendi dezake horretaz Donapaleuko abertzale batek? Zergatik ez "Bre.Ross.Cor.Euz" ez dakit zer? Simetrikoa litzateke. Baina... "á la sauce française"; eta guk "cocido madrileño" nahiago. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EUSKAL HERRIA JOURNAL Eman euskarari berea Edorta JIMENEZ / Idazlea EGIN, 1996 AZAROA. 2 LARUNBATA ZENBAT gara? Zanbat gara euskal herritarrak? 1.800.000? 2.000.000? 2.500.000? Pirinioetako alde bietakoak ala bakar batekoak hartu, batekoak eta bestekoak kontutan hartu ez hartu... horra hor kontuak. Euskaldunok ez dugu halako arazorik. Muga horiek ez baititu euskarak bereak. Euskaldunok 500.000 gara, muga guztien gaindi. Eta eguneroko jarduera guzti-guztiak euskaraz bizitzeko gai gara, esnatu eta... Egun on! ala Hor konpon? Esnatu? Agian irratiaren laguntzaz esnatzen diren horietariko euskaldunak zarete etxean. Bada, euskarazko uhinek hesirik ez duten lekuetako batean esnatu baldin bazarete, Egun on!, irrati publikoa euskaraz baituzu. Bestela... Hor konpon! Besteetan ez baitu euskarak berea. Zorionez, beste zenbait lekutan ere bada euskal irratirik -ez publikorik, hala ere herriak berak eman gura baitio euskarari berea. Osasuna mediku euskalduna. Ez omen da gerta daitekeen okerrena. Erdaraz esnatzea baino okerragoa omen da gaixorik egotea. Zuetariko inor medikutan baldin badabil, Osasuna! bizi zareten herrian baldin baduzue... mediku euskalduna. Bestela... Salud! Besteetan ez baitiote ematen euskarari berea. Non ote da gure hizkuntzaren osasunak behar duen legea? Hasiak egina dirudi, eginak urregorri. Halaxe dio euskal esaera zaharrak. Bada, burua oraindio euskaraz duelarik, euskaldun asko eguneroko lanean murgiltzen da, urregorri bila ez baino ogitarakoa egitera, lanorduen ostean ongi eginak eragindako pozaz beterik etxeratuko direlakoan. Gehienei laster zapuzten zaie poz horren esperantza bera ere, nahi gabe ere, euskara gogoan baina erdara ahotan jardun behar baitute lantokian. Eta orduan ere hasiak egina dirudi, baina hizkuntzaren aldetik egiteko dagoena egiteak ezinezko dirudi. Tamalez, beharra bizi-legea da eta, lanean segitu behar, mingaina behartuz eta gogoa bortxatuz, erdaraz, eman ezinik euskarari berea. Ondo ikasi! Zorionez, haurrak ditugu, geroa eta etorkizuna. Horiek bai osasuna. Autobusa zain dute Artekalen, edo Plazan. Zure haurren eskolan euskarazko irakaskuntza baldin badute, esaiezu bildur barik: Ondo ikasi, haurrak!, OHO amaitzen dutenerako euskaraz jakingo baitute seme-alabek, ziur! Beste eskola-motaren batera joaten badira... Agur niños! Zeren eta bestetan agian irakasle ona izan, edo agian zorte hobea ukan, edo agian... ikasiko baitute. Baina, agian gora eta agian behera, horietan ziur ikasiko duten bakarra eradara! Ez baitzaio euskara hutsez ez direnetan eman nahi euskarari berea. Euskararen unibertsoa. Zabal-zabala da euskararen Unibertsoa. Hedatuz eta zabalduz joan da mendez mende. Unibertsitatera ere iritsi da baina, tamalez, hor ere ez zaio ematen euskarari berea. Egia da. Gaur bertan, ia-ia zeingura ikasketa dugu euskaraz Unibertsitatean. Campus batean ez bada besteren batean; ez ikasketa guztiak osorik euskaraz eta zeingura Campusetan, ordea. UPV/EHU delakoari dagokionez, zenbait ikasketatan gai asko euskaraz lantzen ahal dira. Baina ez guztietan eta guztia. Eta lege guztia baizik ez da legea, eta legea bere atal buztietan da lege. Bakoitzari berea! Bestetan, Ipar nahiz Hego, salpuespena dute lege, borondatea eskubie, ez baita horietan euskarazko ikasketarik, salbuespenak salbuespen. Haatik, salbuespeneko legea ez da lege, borondatezko eskubidea ez da eskubide. Ipar eta Hego, Euskal Herri osoan, eman euskarari bere legea, euskaldunona ere baita eskubidea! Askatasuna. Gerta daitekeena da, baita, Udaletxean zerbait konpondu beharra izatea. UEMA delakoan diren batean bizi baldin bazara, Askatasuna!, administrazioarekin euskaraz hitz egin ahal izanen baituzu, ziur, eta gazteleraz, aukeran. Besteetan, gazteleraz edo frantsesez, ziur; euskaraz... agian! Ez baitzaio horietan eman nahi euskarari berea. Kalean jai, jaietan kale. Euskal Herritar askok euskaraz hitz gutxi batzuk ezagutzen ditu, besterik ez. Bi hitz ezagutzekotan, gehienek Kalea eta Jaia ezagutuko dizkizute. Hitz errazak omen dira, nahi gabe ere ikasten direnak. Alabaina, askok eta askok ez dakite hitz horiek bigarren esangura bana ere badutela ukan ere. Ikasiko ahal dituzte esnagura horiek! Askok eta askok ez dakite gehienetan legeak betetzen jai duela euskarak, ezin dela, adibidez, langabeziko paperik euskaraz bete, eta ez dakite, paparok euskaraz betez gero ere, eskubidezko dirulanguntza gal daitekeela, EAEn bertan. Oraindik ere administrazioek kale egiten dute euskaldunon eskubideei dagokienez. Askok eta askok ez dakite ustez euskararen aldekoak diren legeek ere kale egiten dutela hainbatetan. Adibidez, Nafarroako Euskararen Legeak hiru zatitan banatzen du Herrialdera. Goi aldekoek, euskara eskubidezko dute; erdialdekoek, hautazko dute euskara; hegoaldekoek jai dute. Bada, lege horrek kale egiten du. Euskararen aldetik kale egiten duten administrazio eta legeekin, jai dugu euskaldunok. Eta euskarak legeetan jai baldin badu, kale egiten dute legeok. Kale eta jai, jai eta kale, euskaldunok noiz arte benetako legerik gabe? Euskaldunok, ez jai ez kale, eman arte euskarari berea, benetako plangintza benetako plangintza, benetako legea. Euskara hizkuntza. Batzuen ustez euskara altxorra da, eta ez dira ausartzen ezta ikutzen ere. Un tesoro a conservar dela diote, hala ere. Ez dute horiek euskara kalean aditu nahi, giltzapean gorderik ukan baizik. Baina hori ez du euskarak bere legea. Gramatika legeak alde batera utzirik, euskara beste edozein hizkuntza bezalakoa da. Arlo guztietan erabili ezik, hil eginen da, hara! Zenbaitzu ahalegindu egiten dira, altxorraren hainbat mapa egin eta egin. Eguneroko erabiltzaileak ez daki zer egin hainbeste mapa gora eta behera. Euskara hizkuntza da, ez da altxorra, eta euskarak berehala behar du bere Plagintza Orokorra, hori bailitzateke eman ahal izatea euskarari berea, hots, hizkuntza guztiek behar duten legea. Arlo guztietan erabili ezik hizkuntzak hil egiten baitira. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EUSKAL HERRIA JOURNAL [Image] Euskara ialgi bere entzerrutik Koldo IZAGIRRE / Eta beste hainbat idazleren sinadurak Egin, 1996ko martxoak 19 Ziegaren ilunenean, presoak amets egiten du. Isolamenduaren gogorrenean, presoak ihes egiten du. Hitza asmatzen du, eta orduan literatura sortzen da. Euskal literatura kartzelan hasi zen. Gure lehen idazlea kartzelan sortu zen. Kartzelak egin zuen Etxepare idazlea. Ilunaren ziegan, bakartasunaren ziegan, hika egiten dio bere buruari, beste ni bat sortzen du: presoak idazle bat sortzen du idatz dakion. Orduantxe sortu zen esuakl literatura, Mosen Bernatek Bernat Etxepare idazlea sortu behar izan zuenean. Mosen Barnat, iakin bahu gauza nola hinen zen, / Bearnora gabetarik egon ahal hintzaden. Kantuia honekin amaitzen du Etxeparek bere liburua; hauxe da poema nagusien gailur bezala liburua zarratzen duen balantze mingarria. Injustizia egin zaio, bere eritzi politikoagatik sartu dute kartzelan. Bere buruarekin hizketan poemak sortzen ditu, eta behin eta berriz aditz bera datorkio gogora: Iustizian entzun banintz, sarri ialgi ninzaten Euskarari eskainitako bi kanta ospetsuenak, "Kontrapas" eta "Sautrela", aditz honen inguruan sortu zituen. Ialgi, kartzelatuaren mina. Ialgi, euskararen lehen aditza. Mintzairari ere, Etxeparek hika egiten dio, bere buruaren luzapena balitz bezala, euskara bere bigarren ni-a balitz bezala. Kartzelatuak hizkuntza behar du. Kartzelan sortu ziren hizkuntzari eginiko poemarik ederrenak. Herrimina dimentsio berriak dauzka euskaldunarentzat. Herrimina bezalaxe sentitzen du kartzelatuak mintzamina. Urruntasunak dimentsio berriak dauzka euskaldunarentzat. Etxepare gure lehen sakabanatua izan genuen, dispersioaren lehen biktima izan zen gure idazle lehena. Ia bostehun urte geroago, ordukoak baino Biarno urrun eta gogorragoetan dago egun Etxepare. Urhe unak behar dizi suian unsa purgatu Euskal presoen inguruan gertatu eta gertatzen diren hainbat jipoi, sakabanaketa, lege-hauste eta eskubide-ukapen ugariei hizkuntza kentzea gaineratu zaie. Bere buruaren kantua egitea debekatu zaie gure Etxepare berriei. Euskal literatura kartzelan ere garatu da: Etxepare, Larralde, Etxahun, Iparragirre, Etxamendi, Iztueta eta ezin konta ahala autore anonimok literaturan aurkitu zuten bere maluren konsolagarri. Egun, Jokin Urain, Mitxel Sarasketa, Angel Rekalde, Karlos Gorrindo, Mikel Ibarguren, Xabier Izaga, Jon Tapia Irujo, eta beste askoren lanak gure kulturaren zati dira, eta idazleak diren neurrian euskal herri osoaren patrimonioa dira. Euskara debekatzen zaielarik, euskal literatura zigortzen da. Libertatia nola baita gauzetako hobena, / gathibutan egoitia hala pena gaitzena. Azpian sinatzen dugun idazleok, euskararen gatibutasuna salatu nahi dugu euskal literaturaren izenean, eta salatzeaz bat eskatu egiten dugu, euskara ialgi dadila bere entzerrutik, euskara ez dadila debekatua egon presoen ez harreman mintzatuetan, ez idatzietan. Henriette Aire, Jokin Apalategi, Inigo Aranbarri, Jon Mikel Arano, Pako Aristi, Joxe Austin Arrieta, Joakin Balentzia, Garikoitz Berasaluze, Inaki Bernaola, Harkaitz Cano, Jean Louis Davant, Andolin Eguzkitza, Itxaro Borda, Juan Martin Elexpuru, Enaut Etxamendi, Luzien Etxezaharreta, Gotzon Garate, Tere Irastortza, Juan Mari Irigoien, Joxe Mari Iturralde, Paulo Izueta, Edorta Jimenez, Josu Landa, Emilio Lopez Adan, Laura Mintegi, Xabier Montoia, Luis Mari MUjika, Jose Luis Otamendi, Patziku Perurena, Fito Rodriguez, Pablo Sastre, Andoni Tolosa, Balentin Tramon, Mikel Urkola, Juan Luis Zabala, Patxi Zabaleta, Patxi Zubizarreta. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EUSKAL HERRIA JOURNAL EUSKARA KARTZELAN, GURE ARIMA Gotzon Zabaleta / Euskal preso politikoa, Alcant Egin, 1996ko martxoak 16 Kaixo gose greban egon zaretenoi eta orain ekin behar diozuen guztioi ere, kaixo edozein moetako mobilizazioetan parte hartzen duzuenoi, zuen arnasak animatzen gaitu eta zuei esker itxaropentsu mamitzen da etorkizuna. Ez nekien idazki hau zelan hasi eta idatzi beharrekoaz pentsatzen ari nintzelarik kartzelariekin edukitako zenbait gertakizun xelebre etorri zaizkit burura. Gertakizun horietako batzuk konta nitzakeela pentsatu dut, idazkia nolabaiteko kutsu umoretsuaz busti nahian. Baina pentsamenduak ez dira bere horretan geratu, ideia eta irudi kontrajarrien uholde batean gogamena murgilduz zihoalarik txantxetako gogoak ere itzaliz joan zaizkit. Bestalde, ez dut egoeraren deskribapen hutsa egin nahi, hotzegia iruditzen baitzait. Beraz, euskarak kartzelan gaudenon bizitzan jokatzen duen papera kontatzen saiatuko naiz. Euskara eta administrazioa... galdera asko datorkit begi aurrera; zer da administrazioa eta zein da gizartean betetzen duen papera? Zer da euskara, hots, hizkuntza? Kartzelan nagoenez, hau da, nore bizitza hain nabarmenki baldintzatzen duen administrazioaren atala kartzela denez, zein da euskarak betetzen duen papera nere bizitzan? Ez dut uste toki egokiena denik horietako galdera bakoitza dagokion sakontasunez garatzeko. Beraz, eginkizun horri heldu beharrean, azken galderari soilik helduaz bere barnean murgiltzen saiatuko naiz. Horretarako, kartzela mikroestatu bat bezala ulertu behar dugu, izan ere estatu baten egitura eta funtzionamendua hartzen baitu. Edozein estatuk bezala, kartzelak hizkuntza zehatz baten bitartez kultura mota bat imposatzen du bere egitura politkoarekin (beti bertikala dena), bere balore moralekin, eta Kultura horren inposaketak helburu zehatz bat dauka, mikroestatuko biztanleen kontrol zorrotza hain zuzen. Mugimendu eta amets guztiak ere kontrolatuko lituzkete, sor daitezkeen askatasun gune ttipienak ere zuztarretik mozten saiatzen direlarik. Horrela, euskara, amaren magala bailitzan, askatasun, segurtasun eta espeltasunezko erresuma bilakatzen da. Lurralde liberatu baten itxura hartzen du, zeinean etsaien kontrolpetik ihes egin dezakegun. Erresuma horretan lortzen ditugu intimitate gunetxoak, erresuma horretan maitasuna bizi dezakegu izarra eta haizea ditugularik lekuko bakarrak. Euskarak eskaintzen digun erresuman negar egin dezakegu malko bakoitza espediente batean iskribatua utzi barik, eta irribarrerik goxoenaz zabal dezakegu bihotza eraso bortitzen beldurrik gabe. Mugarik gabeko erresuma horretan aurkitzen dugu lekua fantasiarako eta bertan ere etorkizuna egitura sendoz hornitzen da... euskararen erresuman isiltasuna ere euskalduna da. Euskara kartzelan gaudenontzat, edo neretzat bederen, babeslekua da, non ez ditudan ahultasunak izkutatu behar, non indarrez berrosatzen naizen. Kutxa magiko bat bailitzan altxor preziatuenak bertan gordetzen ditut, ene izateak ez baitu beste kutxarik hartzen etxekotzat. Ez duk ikasi arrotz zaizkidan hizkuntzez maitatzen, euskararen magalean hartzen baitut arnasa, hodeia bezain aske den arnasa, geratzen zaidan arnasa. Arnasa hori eten nahian bizkor mugitzen dira etsaiak, kontrolpetik ihes egiten dien guztia mugatzen eta mozten. Beraientzat euskara ez da hizkuntza arrotza soilik, etsaitasunaren kalitatea dauka. Beraientzat euskara subertsiboa da, hitz euskaldun bakar batek alarma gorri guztiak piztarazten ditu... eta espainiarrak beti prest, geratzen zaien duintasun apurra lokatzetan botatzeko euskal kutsua duen oro desagertarazi nahian. Administrazioaren aldetik edozein hizkuntza erabiltzeko eskubidea omen dago, legediak horrela azaltzen du behintzat, baina errealitatea ondo alderantzizkoa da. Eskubide horiek praktikara egokitzerakoan oztopoak, neurri bereziak, ziurtasun saindua eta inon diren aitzakia guztiak pilatzen dira eskubideak, eta beraien legediak ere, ezdeusean (ezerezean) uzteko. Geure indarra besterik ez daukagu euskara berreskuratzeko eta euskal nazioaren hizkuntza bilakatzeko. Ez da erraza izango da eta eginkizun gogor bezain eder horren jarrera militantea eskatzen duela onartzea gogorra izan daiteke, sarritan mozorroturik aurkezten den errepresio bortitza agerian uzten baitu, baina ezin dugu amore eman, geure herriaren esistentzia baita jokoan daukaguna. Besterik gabe har ezazue besarkadarik beroena eta alaitasunari bihotza itxi barik aurrera egiteko gai izango garen itxaropenean agurtzen zaituztet. ehj hitzaurrera hizkuntza/herria gerra gatazka zikina EUSKAL HERRIA JOURNAL Intsumisioa Euskal Herrian: Artikuluak/Articulos/Articles LA INSUMISION EN EUSKAL HERRIA/CONSCIENTIOUS OBJECTION IN THE BASQUE COUNTRY INSUMISIOA NAIZ ABERTZALE NAIZELAKO J.F. LEFORT Iparraldeko insumisoa Iparraldeko Ezker Abertzalean hartua dudan konpromezuari jarraiki, insumisioaren bidea hartu berria dut. Urteetan zehar militatu dut Patxan antimilitarismoaren inguruan eta soldaduskara deitua izan nintzelarik, normala den bezala, insumisioaren aukera egin nuen beste bi lagunekin batera: Erik Lechardoy eta Nicholas Padrones. Armada, hemen Euskal Herrian edo edonon, estatuen zerbitzura dagoen tresna errepresiboa da. Golkoko gerlaren adibidea esanguratsua dugu. Nazioarteko eskubidea aitzakitzat hartuz, armadak militarki ekin zuen. Gerla honen helburu bakarra, aldiz, mendebaldeko interes finatziero batzuen defentsa hutsa zen, sistema kapitalistaren defentsa. Munduko 2/3-k gosez hiltzen dituen sistemaren defentsan zen gerla horren helburu bakarra. Beste aldibide bat: 1.989ko negua. Pariseko metroko langileek grebari ekiten diote. Zirkulazioa blokeatuz, bere eskakizunak lortzeko aukera zuten baina armada bera arduratu zen paristarren garraioaz eta greba abortatu zuen horrela. Ezin ditzakegu ahaztu bestalde, beste hainbat adibide: Algeriako gerla (milioi bat hildako); kanakena, ... Beren askatasunaren alde borrokatu duten edo borrokatzen duten herriekiko elkartasunari eustsiz, armada arbuiatzen dudala aldarrikatzen dut. Egia da armada arbuiatzeko beste biderik badagoela: kontzientzi eragozpenarena alegia, baina, beti ere, "zerbitzu nazionala" deritzona da. Abertzale naizen heinean, ezinezkoa zait Frantzia zerbitzea. Estatu frantseak Euskal Herriaren izaera bera ukatzen du; are gehiago, Euskal Herri aske baten alde borrokatzen dutenak zapaltzen ditu. Erahilketak, extradizioak, atxiloketak, espetxea, jipoiak, ... Guzti hau "eskertzeko" beharko nuke nik "zerbitzu nazional" bat eskeini estatu frantsesari? Arrazoi hauengatik insumiso aldarrikatzen naiz. Armadari antimilitarista naizelako eta Armada frantsesari zehazki, abertzale naizelako. NI MILI, NI PSS, NI TERCER GRADO JOSU BERRIO Insumiso, preso en la carcel de Iruñea Hace un año nadie pensaba que, tanta gente iba a estar presa por su negativa al Servicio Militar y a la Prestación Sustitutoria. Entonces los juicios en avalancha eran noticia y hoy, sin embargo, son un puro trámite legal. Sesenta insumisos nos encontramos ahora en tercer grado y en un futuro próximo, llegaremos a cien y aquí, no pasa nada. Aunque parezca que, la encarcelación es masiva, no es así; sino que, la represión es muy selectiva. Personas, que fueron juzgadas el mismo día y con la misma condena, o unas las detienen a los 20 días y otras llevan meses esperando que, la temida visita llegue finalmente. Según van haciendo sitio en el módulo de tercer grado va entrando gente. Si hay algo a lo que se asemeje el tercer grado, eso es a un cuartel. Entrar a la noche, la rojigualda en el mástil, a la mañana salir y al final de la semana permiso de dos días. Si es asi como nos quieren "reinsertar", mal lo llevan. Los partidos, que en su día aprobaron nuestro paso a sección abierta, no hicieron más que un gesto de cara a la galería y un no entrarle a la verdadera naturaleza del conflicto: la desmilitarización de la Insumisión, la abolición del S.M.O. y la desmilitarización de la sociedad. Hoy seguimos siendo presos y muchos de nosotros, nos vemos obligados a hacer kms. al día para venir desde nuestros pueblos. Dificilmente se puede hacer una vida normal, teniendo que ir, todos los días, a dormir a la cárcel. Los juicios continuan, los encarcelamientos también, pero, a su vez, la Insumisión crece día a día. Sin embargo, estamos a falta de una estrategia global, que oriente al heterogéneo colectivo de insumisos ante los sucesivos pulsos, que nos estáa lanzando el Estado y que, de hecho, los estamos viviendo ya en la cárcel de Iruñea. Nos están intentando desactivar, de sobra son conocidos los resortes, que utiliza el poder para asimilar cualquier tipo de disidencia y, de esta forma, lograr que la Insumisión sea un recuerdo del pasado. En esa pelea todos y todas no nos podemos quedar conformes. Por eso, más que nunca es necesaria la unidad y definir una línea de lucha. HIRU ABOKATU INTSUMISIOAREN ALDE Three Lawyers defending Contientious Objection RAFAEL SAINZ DE ROZAS MOC-KEMren Abokatua Intsumisoaren aurkako epaiketak militarismoa auzipean Intsumisioaz hitz egiterakoan, Estatuaren agintea zalantzan duten gainontzeko ekimeneken gertzatzen den bezalaxe, Kontzientzia Eragozpenaren ezaugarri eraikia nabaritzen da. Hau da, Kontzientzia Eragozpenaren jatorrizko nortasuna baztertuz, ofizialki onarturik dagoen bide bat hurbiltzen da. Hortaz, berriro ere, errealitatea ez da gizartean ikusten duguna, legeak baimentzen duena baizik. Eredu horri jarraituz, Kontzientzia Eragozpenari buruzko edozein legearen asmoa, zera da: soldadutza gizarearen aldetik dagoen kritika gogorraren aurka defenditzea. Horretarako, irtenbide pertsonala bailitzan aurkezten da. Objetore statusa eskatu behar da, eta eskatzailearen "zintzotasuna" frogatu. Ordezko "zerbitzu" bat inposatzen da, bera betetzeko baldintzak militarrenak baino gogorragoak izan behar direlarik, objetore kopurua kontrolatzeko, eta gazte gehienal soldadutzara joaten jarrai daitezen. Horregatik, guztiz bidezkotzat jo behar dugu antimiliaristen jokaera desobedientziaren alde, beren askatasun ideologiko eskubidea egikarituz. Halaber, zuzenbide penala xede politiko baten (soldadutza mantentzea, alegia) zerbitzupean jartzen denean, errealitate eraikitze horren helburuak politika kriminal helburu bihurtzen dira. Jakina, helburu horiek ezin dira onartu balizko estatu sozial karrik babes bait ditzake; hots, elkarbizitza sozialaren oinarrizko arauak hausten dituzten egintzak bakarrik har daitezke delitutzat. Beraz, zer nolako delituren aurrean egon gaitezke gizarteak berak aldarrikatzen duena aurrera eramatea baino besterik egiten ez denean? Nabari denez, epaiketetan honelako ikuspegi bat azaltzeko erabiltzen ditugun frogen bitartez (lekukoak, perituak, agiriak, etab.) ez dugu bakarrik soldadutza eta Kontzientzia Eragozpen Legearen aurka jotzen baizik eta, armadaren izatearen beraren aurka militarismoaren aurka ere bai. Hortan arrakastarik garrantzitsuenetariko bat; zuzenbide pernalaren bidez antimiliarismoa erreprimitzeko egin diren ahaleginak, gizarteak armadari buruz daukan aburua gero ta txarragoa izateko tresnak bihurtu dira. Intsumisoaren bidez, bere jatorrizko izaera iraultzaileari eutsi egin dio Kontzientzia Eragozpenak. Ildo horretarik, jarraitu behar da. ALVARO MARCET Lawyer of Kakitzat How to conduct the defense of a conscientious objector? (Excerpts) The defense must be based on the philosophy of the movement in general, combining the own criteria of the defendant as well as the problems affecting our youth and society in general. The first theme is the collective. The movement considers the military service as an state imposition on the Basque youth. But article 16-1 of the Constitution recognized the right to concientious objection as a fundamental and absolute right. In this sense, article 53 of the Spanish constitution establishes that this right must be respected in their essential content, that is, it could be modified in its exercisement as long as its esential content is preserved. The second point is that of the defendant. That is, each individual has his own philosophy, his own way of seeing conscientious objection. The individual's own philosophy must be introduced in the defense statement. Finanlly, the problems affecting youth, unemployment, dwelling, the Basque national question, the globalized comsumption within the society the youths find themselves, must be introduced by the defense. The juridical speech should stay away from the extenuating or exempting message because to do so is to implicate the state and its faulty legislation is right and that a crime has been committed. Two themes bust be made clear: the conditional signature and the third degree. The signature only serves as a proof that the notification of the conditional is signed or not, and does not have any transcendence as article 92 of the Penal Code says that "only the court can grant... the conditial sentence" that is, only a judge can or not grant such benefit witho