ABESTIAK O AMA ESKUAL HERRI (Etxahun) Anaia etxen da ezküntü Bortxatu niz orai joaitera Ene ophilaren egitera Pariserat banüazü (errepika) O ama Eskual Herri goxua Zutarik hürrün ni trixterik banua Adios ene etx'ondua Adios Xiberua. Pariseko bizitzia Lan khostüz irus baguatzü Hargatik berantzen zitadazüt Zure berriz ikhustia Bena denbora da llaburxko Othoi ama entzün nezazü Xokho bat haita izadazüt Azken egun horientako EUSKO GUDARIAK Eusko gudariak gara Euskadi askatzeko Gerturik daukagu odola Bere aldez emateko Irrintzi bat entzun da Mendi tontorrean Goazen gudari danok Ikurrinaren atzean GERNIKAKO ARBOLA (J.M. Iparragirre) Gernikako arbola da bedeinkatua Euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua adoratzen zaitugu arbola santua Mila urte inguru da esaten dutela Jainkoan jarri zuela Gernikako arbola. Zaude bada zutikan orain da denbora eroritzen bazera arras galdu gera Ez zera eroriko arbola maitea baldin portatzen bada Bizkaiko Juntia. Laurok hartuko degu pakian bizi dedin euskaldun jendia. Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko jarri gaitezen danok laister belauniko. Eta bihotzetikan eskatu ezkero arbola biziko da orain eta gero. Arbola botatzia dutena pentsatu denak badakigu. Ea bada jendia denbora orain degu erori gabetanik eduki behar degu. Beti egongo zera uda berrikoa lore aintzinetako mantxa gabekoa. Erruki zaite bada bihotz gurekoa denbora galdu gabe emanik frutua. Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko, gerrarik nahi ez degu pakea betiko, gure lege zuzenak hemen maitatzeko. Erregutu diogun Jaungoiko Jaunari pakea emateko orain eta beti. Baita indarra ere zerorren lurrari Euskal Herriari. LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA Gazte bat lurrean aurkitu dugu Lore gorriz beterik golkoa Burdinen atzetik ihesi dator Euskal gazteriaren oihua Mutilak eskuak elkar gurutza Egin ta bultza denak batera Bidean anaia erortzen bazaik Lepoan hartu ta segi aurrera Tria lara tria lara la la tria lara Lepoan hartu ta segi aurrera Ez dugu beldurrik, Ez dugu lotsarik Nor geran, zer geran aitortzeko Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak Kataiaz loturik ibiltzeko Gizonak bagera, jozagun aurrera Gure herriaren jabe egin arte Askatasunaren hegal azpian Kabia egiten ohituak gare Ibiltzen aspaldi ikasia dugu Otsoak eskutik hartu gabe Tria lara tria lara la la tria lara Lepoan hartu ta segi aurrera Arrotzek ezpataz hil nahi banaute Isilduko gaituztelakoan Zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz Nere hiltzailearen aurrean Mutila etzazu nigarrik egin erortzen banaiz gau ilunean Izar berri bat piztutzera noa Euskal Herriko zeru gainean TXURIKO (Txomin Artola) Gu gazte giñadela txalupa guziak zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean begi erne, abilla, ez zen zaunkaria ihes zihoan arraia harrapatzailea Seme esango dizut nola gertatzen zen puñittutako arraia, suelto batzuetan legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen 'ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan. Lana horren saria 'txakurraren partia' deitzen genuen guziok, ongi merezia maitea-maitea zen txakur ehiztaria txalupa betetzen zuen anima gabeak. Unea etorri da zuri kontatzeko zer nolako txakurra zen gure Txuriko uhin izugarriak ez zuen izutuko arraia utzi baino, lehenago itoko. Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko bere lana beteaz jauzi zen Txuriko baga haundi artean, ehiza ez utziko legatz haundi batekin ito zen betiko. ENE MAITEARI (N. de Felipe) Hiri, neure maitea, dedikatzen dinat negar hau. Gaizki erabili duten herriaren negarran dun, hizkuntza zauritu ta etxe apurtu baten negarra. Haz gaitezen maitasunean, bai biok, baina zauriak osatuaz geure herriari, esperantza gabe dagon geure herriari. Jo ta ke dabiltzanen zauriak, ezer egin gabe dabiltzanen zauriak. Zauriak sendatzen bet, bai beti, elkarri, bizia emanez hil arte geure herriari. Maita nazan maitasun handiz eta gorriz, jo ta ke gorrituta, zauriz, odolez, maitasunez, bizitzaz gorrituta. KULEBRIN KULEBRON (Asier Gozategi) Zorioneko etxe honetan Bada hamaika istori ama ohean etzan zenean aita gainera erori ondorenak zer ekarri zuen ez esan gero inori aita gainean mugikor eta amarik ez zan ageri. Aitonak lanik ematen duen edo ez, amari galde utzi ezkero amona ere salduko luke debalde alde batetik erdi itsua despistatua bestalde pixa egiten iaioa degu taparikan altxa gabe. Gure etxean ezin bestean telebistak jo du kiebra aitona degu kulebroi eta amona berriz kulebra. HERRIKOIA NAHI ZUIA JIN Nahi zuia jin, brun eta xarmanta, nahi zuia jin, oihan aldera. Udaberriak zuhaitzak oro lorea ortzadar margoz apaindu derauzkigu. Goazin, maite, goazin, gerezi hartera zerua lurrean ikustera. HAURRAK IKAS ZAZUE Haurrak ikas zazue, Eskuaraz mintzatzen, ongi pilotan eta, oneski dantzatzen. (bis) Aide ttun ttiki ttun aide ttun aide.... Gure kantu zaharrak, kontserba ditzagun, ez da sortu nehun, (bis) Aide ttun ttiki ttun aide ttun aide. KATUAREN TESTAMENTUE Hil da, hil da gure katue Ein dau, ein dau testamentue Hil da, hil da gure katue Ein dau, ein dau testamentue: Amumantzako, amumantzako hankak eta burue Aititenzako, aititentzako albarkak eitteko narrue Mantxolintzako, Mantxolintzako tripa barrue horixe dala, horixe dala katuen testamentue EUSKALDUNBERRIAREN MAZURKA Xalbardin/Herrikoia Txanbela, "Doinurik doinu", 1987 Gure euskara mendi itsasotik hirira ekarri bertso bi herorri euskaldun berri horri Gure euskaran zuri beltz ari naiz juan da etorri nor nori biba hi euskaldun berri hori Gure euskarak normaltasuna "vasco" erdaldunari hel hadi euskadi euskaldun berriari Gure euskaraz eskola karrika etxe ta lantegi esker bi gaur hiri euskaldun berriari Astapenetik martxa eman hire bizi osoari zenari danari euskaraz mintza hadi Astapenetik lehen hitza tono egokian jarri gaiari kontari hi ta biok kantari Astapenetik neurri zehatz eta doinu aukerari rimari has hadi hi ta ni bertsolari Astapenetik hordagoka zaharren enbidoari puntu bi altxa hi euskararen gudari JOSEPA ANTONI Josep Antoni, kolore gorri kapitan baten alaba, aitak doterik emon ez arren bilatuko deu senarra. Astelenean ezkondu eta, martitzenean basora, eguastenean orbela batu, eguenean etxera. ariekuan bendeja presteu zapatuan be plazara, domekan bere apaindu eta hamarretako mezara. OIHANEKO ZUHAIÑETAN Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena Europako populietan famaturik uskalduna Hura da zaharrena kantabriaren semia Lorius bere lurretan beti libre egon dena. Leheneko uskaluneri fama zaio baratu Fidel zela herriari eta legetan argitu Hura izan da gerlari, usu odolak ixuri Fidelitatian etxeki eta legia hareki Harix piala bildurik uskal herri orotarik Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin Orai ezta legerik ez eta ere juntarik Fidelitatia galdurik eta legia saldurik. BAGARE Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi 'ta Nafarran. Guziok gara eskualdun guziok anaiak gara Nahiz eta hitz ezberdinez Bat bera dugu hizkera. Bagare, bagera Bagire, bagara Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera. BAI EUSKARARI Uso zuria, uso gorria dantzan nabil suaren gain. Uso gorria, uso zuria Herriak Euskarari Bai. Neure kabia daukat garretan, neure umeak neure zain, nago odoletan, garretan, txinparta gainetan neure umeak neure zain. Uso zuria aurkitu dute, hotzaz dardaraz erdi hila. Uso gorria garretan dago Euskal Herriaren bila. Uso zuria lehengoa duzu, uso gorria geroa Euskal Herritik uso bakar bat eguzki aldera doa. Uso zuria, uso gorria... ...neure umeak neure zain. San Juan loreak usaina dute eta Herriek arima, Euskal Herria euskara barik irin gabeko ogia. Euskal Herria euskara gabe hegal gabeko usoa, uso gaztea aidatu hadi, eta eguzkiraino hoa. Uso zuria, uso gorria... ...neure umeak neure zain. ETA BAI, ETA BAI, NIK EUSKARARI BAI TA BAI. ETA BAI, ETA BAI, GUK EUSKARARI BAI TA BAI